Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Uholdeetako Batzorde Informatibo Bereziak oneritzia eman die bere gaurko batzarran URAk Gobela errekaren egoera Salsidu eta Etxezuri-Larrañazubi aldeetan hobetu eta ingurumena lehengoratzeko Proiektuaren harira aurkeztutako bi lan egitasmoei. Uraren Euskal Agentziak Gobela ibaiaren Egokitzapen Hidraulikorako eta Ingurumena Lehengoratzeko egindako Proiektuan aurreratutako jarduerak dira eta 6.000.000 eurotik gorako aurrekontua dute. Badaezpadako lan hauen helburua da Gobela errekan dagoen uholde arriskua erabat gutxitzea.
Aipatu bi proiektuei argi berdea emateko Batzorde Bereziaren erabakia berretsi beharko du datorren ostiralean, hilaren 26an, Getxoko Udalbatzak.

Algortako Salsidu aldean aurreikusitako lanen arabera, Getxo eta Berango arteko errepidean dagoen zubiaren ordez barria ipiniko dute eta ezkerraldean Getxo 1 Hezkuntza Ertaineko Institutuak dituen lurren beheratzea egingo da, eta Fadurako bide hezkuntzako instalazioetako eta tenis pistetako lurren kotaren eraiste eta beheratzea ere.
Horrez gainera, bertako zerbitzuak (horniketa, saneamendua, argindarra eta telefonoak) berriz jarriko dira lanak egitea ahalbidetzeko, eta hauek irauten duten bitartean, behin behineko oinezkoentzako pasabidea ipiniko dute errekaren bi aldeak lotzeko.

Etxezuri-Larrañazubiko tartean, Negurin, Leioako Etorbidean eta Jolasetan zubi berriak ipiniko dituzte eta errekako ezkerraldeko lurren kota beheratu egingo da, aipatutako bi zubien artean, Jolasetako zubia eta Lexarretakoaren tartean eta Larrañazubi ikastetxeko inguruetan. Tarte horretan dauden zerbitzuak (saneamendua, argindarra,....) berrituko dituzte ere lanak ahalbidetzeko.

Labels: ,

URA proiektua onartuta aho batez

Getxoko Udalbatzak aho batez onartu du gaur, Uholdeetako Batzorde Bereziak hala proposatuta, Uraren Euskal Agentziak egindako Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko Proiektua, Areetako Antiguo Golf auzoan eragina izango duen aldaketa batekin. Aldaketa horrek datza Gobelako uberkaren Plentzia kalea eta Gobelako Metro Geltokiko sarlekura arteko tartea estaltzeko proposamenean.

Gaur hartutako erabakiak udalerrian uholdeen arazoa konpontzeko abenduan iragarritako premiazko neurriak abiatzea ahalbidetuko du. Neurri hauek dira Leioako Etorbidea, Jolaseta eta Salsiduko zubiak ordezkatzea eta Salsidu, Getxo I, Fadura eta Neguri Langileko inguruetan ibaiaren uberka zabaltzea. Lanak udan has litezke eta urtebetera amaitu.

Udalbatzan ordezkatuta gauden alderdi politiko guztiek pasa den ekainean uholdeak gertatu zirenez geroztik auzotarrek izan duten jokaera eredugarria eskertu dugu. Halaber, proiektua onartu bada ere uholdeen problema ez dela behin betiko konponduko, baina bai ordea, urrats eraginkor eta beharrezkoa ematen dela soluziorako bidean, puntu bat ildo horretatik lanean jarraitzeko.

Labels: , ,

Behin betiko irtenbide eraginkorrak Gobela ibairako

Ekainatik hona Gobela ibaiak guneak urez betetzeko dituen arazoak konpontzeko behin betiko irtenbide eraginkorrak indarrean jartzeko ekainetik hona gogor ari gara lanean.
Uholdeetako Batzorde berezian bertan (alderdi politiko guztiek, kaltetutako auzokideen elkartek eta Uraren Euskal Agentziak osatuta) erabaki zen gaia ezagutzen ez dugunontzat egokia izan daitezkeen neurriak, esatebaterako, ibaiaren dragaketa eta landaretzaren garbiketa ez zirela eraginkorrak ibaiaren uraren maila jeisteko eta beraz uholdeen arriskua murrizteko. Horrela egiaztatu zigun Uraren Euskal Agentziak bere ikerketa teknikoen bidez.
Beraz neurri horiek alde batera utzita, Uholdeetako Batzorde bereziaren lana eraginkortasuna edukiko luketen beste neurri batzuk bilatzean oinarritu da. Batzordeak, Udalak eta Agentziak egindako lanaren emaitza joan den abenduan URAk Gobela ibairako idatzitako proiektuaren aurretiko neurriak adostu ziren.
Horiek aurrera eramateko Uraren Euskal Agentziak proiektu orokorra Udalbatzak onartzea eskatzen du eta horregatik asteartean urjentziz Bozeramaleen batzordea deitu nuen eta horretan esan nuen urjentzizko neurriak indarrean jartzeko epeak arindu behar zirela eta horretarako lehenbait lehen onartu behar zuela udalbatzak proiektu orokorra. Hori dela-eta, alderdi guztien sostenguarekin proposamena biharko udalbatzaren saioan urjentziz sartzea erabaki dut, eta hor onartuko da.
Uraren Euskal Agentziaren aurreikuspenen arabera, proiektu orokorraren aurretiko eta urjentzizko neurriak Leioako Etorbidea, Jolaseta eta Salsiduko zubiak ordezkatzea eta Salsidu, Getxo I, Fadura eta Neguri Langileko inguruetan ibaiaren uberka zabaltzea izango dira. Lanak udan has litezke eta 2010ean amaitu. Landak nabarmendu du neurri horiek kaltetutako guneetan eragin argia edukiko dutela, gune kaltetuenetan metro bat jeitsiko delako uraren maila eta horren ondorioz uholdeak izateko arriskua.

Saneamendua
Gobela errekarentzat URA proiektuaren lehen neurriak abiatzearekin batera, Udala beste jarduera batzuk egiten ari da aldi berean, guztiak Uholdeetako Batzorde Bereziaren baitan koordinatuak eta aztertuak. Egindako laneen artean dira, udalerriko estolderia sarea hobetzea eta bere inbentarioa egitea, baita kaltetutako guneetako hodi biltzaileak gerbitzea, hauetatik 6 tona hondakin atera dituztela. Duela 8 hilabetetik hona lehenengoz egiten ari den lan horrek, eman ditu emaitza onak orain artean, berbarako, pasa den astearteko euriek gune batzuetan, Ollaretxen kasuak kasu, arazorik ez egotea ekarri duelako. Horrekin, Romoko, Kresaltxu eta Santa Eugenia arteko, eta Eragako hondartzako, La Ola eta Igeretxe arteko, hodi nagusien berriztatze egitasmoak ere idatzi dira. Lehen proiektuaren 1.377.000 eurokoa da eta bigarrenarena 688.000 eurokoa. Berehala aterako dira biak lehiaketara.
Halaber, Udala tresna informatiko berriarekin ari da lanean (Uraren Agentziak hipotesi eta egoera desberdinak aztertzeko erabiltzen duenaren antzekoa) eta horri esker udalerriko leku desberdinetako estolderia sarean zehar neurriak hartu ahal izan dira. Romoko eta Ereagako hondartzako estolda nagusietako puntuetan ezezik, Elkano, Makaletako eta Ollarretxen ere saneamendu sarea hobetu asmo dutela, baita Maidagan goian (hemen ere Metroa lurperatzeko lanak baliatuko dituztelako).



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).

Labels: , ,

Kaltetutako pertsonentzat dirulaguntzak

Udalak pasa den ekaineko uholdeen ondotik egin zuen bezala, oraingoan ere uholdeen eraginez beren etxebizitzetan (Larrrañazubiko 4tan) eta trastelekuetan kalteak jasan dituzten pertsonentzat dirulaguntzak emango dituela. Era berean, udalerriko hotel batera eraman behar izan dituzten pertsonen ostatu gastuaz ere arduratuko da gure helburua koherenteak izan eta, gure eskuduntza eremuaren barruan, herritarrei soluzioak emateko lanean jarraitzea delako.
Honek jakinerazi du ere,Udalak pasa den abenduaren 16an 385.000 eurotik gora eman zuela dirulaguntzetan, pasa den ekaineko uholdeetan kaltetutak izan ziren pertsonentzat.



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).

Labels: ,

4 etxebizitza eta hamar bat garaje eta trasteleku batzuk kaltetuta

Guztira 4 etxebizitza, Larrañazubi aldean, eta hamar bat garaje eta trasteleku batzuk kaltetuta geratu dira atzo Getxon izandako uholdeen eraginez, Udaleko Babes Zibilak eskainitako balantzearen arabera. Horrez ganera, 5 pertsonei ostatu eman diete udalerriko hotel batean Gobela errekak ganezka egin eta gero beren etxebizitzetara ura sartu delako.
Kalteen balorazio zehatzaren faltan, esan daiteke kalteak iazko ekainean gertatutakoak baino askoz txikiagoak izan direla. Gobernu Taldeak kaltetuta geratu diren etxebizitzeentzat dirulaguntzak ematea aztertzen ari da, iazko uholdeetn ondotik eman zituenen antzera. Artean, udal Larrialdi Plana indarrean dago gaur asteazkenean ere euri jaseengaitik, eta hartara, Gobela errekaren ibilbide osoa ari dira jagoten.
Atzoko egunean, 150 lagunek hartu zuten parte Getxon Babes Zibilak abiatutako operazio berezian. Besteak beste, herritarren beharrizanei erantzuten, eraikin publiko eta pribatuak eta baita garajeak ere badaezpadan hustutzen eta oharrak zabaltzen, ganezka egiteko arrisku gehien zuen lekuetan erreka zaintzen, errepideak eteten eta zirkulazioa antolatzen eta garbiketa orokorra egiten, bide eta estartetan eta garaje eta etxeetatik ura ateratzen. Garbiketa lan horiekin jarraitu dute gaur ere.

Eskola eta kirol jarduera
Badaezpadan atzo jendez hustu behar izan zituzten ikastetxeei dagokienez (Zubilleta eta Larrañazubi eskolak, Getxo 1 eta Fadura LH Institutuak eta Gobela Ikastola), gaur asteazkena normaltasun osoz ibili dira. Garrantzi txikiko kalte apur batzuk gertatu dira soilik Geroa Ikastolan eta Romo eta Andra Mari H.I.tan.
Fadurako Kiroldegiari dagokionez, hau ere jendez hustu behar izan zuten, bihar ostegunean, hilak 29, bazkide eta erabiltzaileentzako ateak zabalduko ditu, igeriketa ikastaroetakoentzat izan ezik, oraindik igerileku olinpikoaren sabaia konpontzeke dagoelako.

Labels: , ,

Gobela errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratu

Uholdeetako Batzorde Berezia Antiguo Golf auzoan Gobelako uberka estaltzeko proposamenaren ganean URAri emango dion erantzuna aztertzen ari da, horixe baita errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko Proiektuari lotuta akordioaren faltan dagoen gai bakarra.

Batzorde Bereziak batzar berria egin zuen atzo ostegunean proiektua aztertu eta alderdi desberdinek aurkeztutako proposamenak aztertzeko. Honen harira, erakunde berezi hau osatzen dutenek, hau da, Udalak, Getxoko udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politikoek eta pasa den ekaineko uholdeen ondotik sortutako auzo elkarteek, hamabost eguneko epea finkatu dute aipatu proiektuaren ganean behin betiko erabaki bat hartu aldera. Proiektua idatzeko ardura, jakina denez, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen URA Agentziarena da. Hartara, Batzordea datorren otsailaren 5ean batzartuko da berriro eta horren ostean har lezake proiektuaren ganeko erabaki irmoa otsaileko azken egunetan egingo den ohiko Udalbatzan.

Batzordeak mahaigaineratu duen irtenbideak Gobelako 90 metro estaltzea proposatzen du, Plentzia kalea eta Gobelako Metro Geltokiko sarlekura arteko tartean. Horrez ganera, oinzubi bat egitea ere proposatzen dute udal kiroldegia eta uberkaren beste aldean hondatzeko arriskuan dauden etxeak lotzeko, leku horretan, hirigintza aldetik, kiroldegiari lotutako jarduera egin asmo baitute.

Gure ustez, Antiguo Golfen Gobelaren uberka osoa estaltzearen aldekoa bada ere, URAk Batzordearen proposamena onartuko duela, errekaren erdia estaltzeko alegia, zerbitzu publiko batzuk mantendu eta instalazioak ipintzeko beharrezkoa delako, indarrean dagoen legeak hala agintzen baitu, errekak estaltzea bakar bakarrik beharrezkoa denean baimentzen duelako. Honek ahalbidetuko luke, Uraren Agentziak proiektuaren idazkera amaitu ahal izatea, aldez aurretik adostutako neurriak hartzen eta baita ingurumen eraginaren azterketa egiten hastea.

Labels: , ,

Gobela ibaiak baditu Getxon uholdeen arriskuari aurre egiteko lehenengo neurriak.
URAk, Uraren Agentziak proposatutako presako neurriek ekainean zigortuen geratu ziren aldeetan, hau da, Neguri-Langile eta Salsidu guneetan uholde arriskua metro bat murriztuko dute. Ekintza horiek Eusko Jaurlaritzak egindako Planaren partea dira. Neurriak eta Plana bera atzo arratsaldean udal talde politikoek, auzokideen ordezkariek eta URAren teknikariek osatutako Uholdeetako Batzorde Bereziari eman zizkioten ezagutzera eta positibotzat jo zuten emandako urratsa.
Leioako Etorbideko, Jolasetako eta Salsiduko zubien ordezkapena eta Neguri-Langile eta Salsidu guneetan ibilguaren zabalkuntza ekarriko dituzten lehen neurriek soilik ez dute arazoa konponduko, baina bai arinduko eta beren kostua 3 milioi eurokoa izango da (lursailen okupazioaz gain). Lanak 2009ko udan hasiko dira egiten eta 2010. urtean amaitu.
18 milioi euroko kostua izango duen Plan osoak Europar Batasuneko Uraren Zuzentarauaren Esparru-Akordio berriari erantzuna ematen dio eta 500 urteko epealdirako arazoa konpontzea du helburu. Planak honako ekintza hauek aurreikusten ditu: zubi batzuk (7 eta bi pasabide) ordezkatzea, kirol-instalazio batzuetan ekintzak egitea, uholde lautadak berreskuratzea, ur-parkeak sortzea eta Gobelaren ingurumena berreskuratzea. Ekintza guztien lanen iraupena 5 bat urtekoa izatea aurreikusten da.
Inguruneko sailburuak agerraldia aprobetxatu nahi izan du udalerri guztiei deia egiteko beren hirigintz planeamenduak egiterakoan ibaien ibilguak ez okupatzeko.
Bai presako neurriak bai Plan osoa Udalaren, Uholdeetako Batzorde Bereziaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kolaborazioaren fruitua izan dira. Bi ekintzek udalbatzaren onarpena behar dute eta horregatik udal talde politikoen erantzunkinari eske, auzokideen eskaerei erantzuna eman ahal izateko denon arteko adostasuna lehenbait lehen lortzeko.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

Uholdeak: udal dirulaguntzen 3641/2008 dekretuan aldaketa

PDF fitxategiaren deskarga Alkatearen 3641/2008 dekretuko VIII atala aldatzea.

Labels: ,

Ekainean izandako uholdeak direla eta biltzaile sarea aztertu eta osoki garbitu eta telebistako monitore batzuen bitartez 3 kilometro baino gehiagoren ikerketa egin ostean, Getxoko Udala sare osoa ari da garbitzen gaur egun bereziki kritikoak diren guneetan, hasiera batean milioi bat euro bideratu dituela egitasmo horretara.
100 kilometrotik gorako egungo sarearen %70 egoera onean dagoela esan dezakegu eta bere zeregina modu egokian betetzen du; sarearen gainontzeko tarteak konpontze beharren bat behar du epe labur edo ertainera, zaharra delako, egoera txarrean dagoelako.

Sareko garbitze lanak Ollarretxe, Makaletako Etorbidea, Las Uvesetan, Elkanon, Aiboan eta Maidaganen egiten ari dira, besteak beste. Halaber, biltzaile berriak ipintzeko lanak ere egiten ari dira Maidaganen, euri urak jasotzeko hodien txertaketarekin Malakateko galerian, alde horretako metroaren lurperatze laneekin batera. 6 eta 9 hilabete artean iraungo dute lanook. Gobernu taldea egiten ari den beste lan batzuk dira, Gobela errekaren ertzen, Larrañazubiko kanalizazioen eta arroilen eta urak hartutako aldeetako isurbideen garbitzea.

Tramitean edo aztertze bidean


Era berean, Ereagako Pasealekuan, La Olatik eta Igeretxe arteko tartean (300 metro), biltzaile berria ipintzeko lanak eta hondartzako euri urak jasotzeko irteera berri posibleak bideratzen edo aztertzen ari dira eta baita Erromoko sarea hobetzeko lanakere ( Santa Eugenia eta Kresaltxu kaleetan galeria eta bere eragina izango du kale horietan eta ingurukoetan, beren biltzaileek horietan isuritzen baitute). Bi zeregin horiek hemendik gutxira egingo dituzte. Horiekin batera honako hauek ere: Elkano, Aiboa eta Txakursolo inguruan lanen egitasmoaren idazketa eta lanak aurrera eramatea, azterketen ondorengo diagnostikoa kontuan hartuta; Ollarretxe, Salsidu eta Bidebarrin gauza berbera diagnostikoaren arabera ere; Makaletako etorbideko 53tik 89ra (Fadura aurrean) arteko jabeen komunitate guztiek udal sarearekin dituzten loturak aztertzea eta estolderiaren udal sarearen Inbentarioa aztertzea eta egunean jartzea.

Une honetan sarean egiten ari den azterketak emango dituen ondorio berriek eskatuko dituzten beste ekintza batzuk erabaki gabe daude. Horren guztiaren berri aldian behin emango diegu atzo udal batzan aho batez osatzea onartu zen Uholdeei buruzko batzorde informatibo bereziko kideei. Horrela bera izango da gai horretaz ulertuko duena, besteak beste, berari egokituko baitzaio hilabetearen hasieratik egiten ari garen diagnostikoaren emaitzen araberako jarduerak erabakitzea.

Labels: ,

Uholdeak: Barne Ministeritzak ematen dituen dirulaguntzak

PDF fitxategiaren deskarga con las ayudas de la ORDEN INT/277/2008, de 31 de enero


Desarrolla el Real Decreto 307/2005, de 18 de marzo, por el que se regulan las subvenciones en atención a determinadas necesidades derivadas de situaciones de emergencia o de naturaleza catastrófica, y se establece el procedimiento para su concesión.

PDF fitxategiaren deskarga con las ayudas del Real Decreto 477/2007, de 13 abril.


Modifica el Real Decreto 307/2005, de 18-3-2005 (RCL 2005\572), que regula las subvenciones en atención a determinadas necesidades derivadas de situaciones de emergencia o de naturaleza catastrófica, y se establece el procedimiento para su
concesión.

PDF fitxategiaren deskarga con las ayudas del Real Decreto 307/2005, de 18 marzo.


Regula las subvenciones en atención a determinadas necesidades derivadas de situaciones de emergencia o de naturaleza catastrófica, y se establece el procedimiento para su concesión.

Labels: ,

Uholdeak: aurkeztu beharreko dokumentuen informazioa

PDF fitxategiaren deskarga dirulaguntza eskaera betetzeko Getxo udaletxeko Hiritarren Arreta Gunean aurkeztu beharreko dokumentuak.

Labels: , ,

PDF fitxategiaren deskarga Getxoko Udaletxeak ekainaren 1 eta 8ko uholdeek kaltetutakoentzako udal languntzekin.

Labels: ,

Uholdeak: Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

PDF fitxategiaren deskarga Eusko Jaurlaritzak uholdeak direla eta ematen dituen dirulaguntzekin.



EHAA - 2008ko ekainak 18, asteazkena


107/2008 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, EAEn izandako ohiz kanpoko uholdeak direla-eta, aparteko laguntzak prestatzeko dena.

Labels: ,

www.euskadi.net

Gobernu Kontseiluak maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean jasandako uholdeek eragindako ondorioei aurre egiteko diru laguntzak erregulatzen dituen Dekretua onartu du. Diru laguntzak Euskadiko industria, merkataritza, zerbitzu, ostalaritza eta turismo, nekazaritza ustiategi, eraikuntza eta etxebizitzaren sektoreetan eragindako kalteak ordaintzeko izango dira, eta baita ibilgailuetan eragindakoak ere.

Bideratuko diren laguntzen bitartez, kaltetuak gertatu diren aktiboak konpontzera edo ordezkatzera zuzenduko diren entitate finantzarioen kredituen interes neurriaren bost puntuko laguntza ordainduko du Jaurlaritzak, eta honela, eskatuko diren kredituen interesak, ia osotasunean, Administrazioak ordainduko ditu.

Halaber, erabateko hondamena izan duten ibilgailuen jabeei, Jaurlaritzak gehienez 2.000 euroko laguntza zuzena emango die beste ibilgailu bat erosteko.

Honako laguntza neurriak bateragarriak izango dira beste Administrazio Publikoek emango dituztenekin, eta uholdeek eragindako zenbatekoa eta kalteen zehazketaren kreditatze lana Administrazioak burutuko du ofiziozko zerbitzua eskainiz, laguntza-eskaera bideratu nahi duten kaltetuei betebeharreko lana erraztearren.

Laguntza modalitateak

Beraz, dekretu honen diru laguntzak bi eratakoak izango dira, alde batetik, bi motatako maileguen interesak ordaintzeko laguntzak eta, bestetik, erabat kaltetua izan diren ibilgailuak ordezkatzeko ibilgailu berria erosteko diru laguntza.

Etxebizitzen eta eraikitzen ari direnen kalteak ordaintzeko maileguak.

Jaurlaritzak honako kontzeptuetarako maileguetan lagunduko du: etxebizitzen eraikinetako gune komunetako kalteak konpontzera edo ordezkatzera zuzenduko den mailegu kopuruan; etxebizitza, garaje eta trastelekuetako elementu pribatuetako kalteak konpontzeko kopuruan; eta eraikitzen ari diren etxebizitza edota urbanizazioetako kalteak konpontzeko.

Industria, merkataritza, nekazaritza, zerbitzu eta turismo sektoreei zuzendutako maileguak.

Aipatutako sektoreei zuzendutako maileguetan Jaurlaritzak honako kasuetan lagunduko du: uholdeen ondorioz kaltetutako aktibo finkoak konpontzeko edo ordezkatzeko maileguetan, eta aktibo zirkulatzaileak ordezkatzera zuzenduko diren maileguetan.

Ibilgailua erosteko diru laguntza zuzena.

Erabat kaltetuak izan diren ibilgailuen jabeen kasuan, ibilgailua erosteko gehienez 2.000 euroko diru laguntza jaso ahal izango dute.

Diru laguntzen eskaerak non eta nola bideratu.

Laguntzak eskatu ahal izateko, kaltetu gisa aitortu izana beharrezkoa da eta Dekretuarekin atxikita datozen eskaera inprimakiak aurkeztu behar dira.

Eskaerak egiteko epea 2008ko urriaren 31an agortuko da.

Inprimakiak eta informazioa eskatzeko guneak:

o www.ejgv.euskadi.net
o 012 telefonoa: Zuzenean, Herritarrei erantzuteko Zerbitzua.

Dokumentazioa aurkezteko eta inprimakiak eta informazioa eskatzeko gunak:

o Eusko Jaurlaritzaren egoitzak: Zuzenean, herritarrei erantzuteko zerbitzu guneetan.

- Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2
- Bilbao, Gran Vía, 85
- Donostia-San Sebastián, Andia Kalea, 13.

o Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurraldeetako Bulegoetan:

- Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.
- Bilbao, General Concha, 23.
- Donostia-San Sebastián, Easo kalea, 10.

o Etxebizitza eta Gai Sozialetarako Saileko Lurraldeetako Ordezkaritzak:

- Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.
- Bilbao, Gran Vía, 85.
- Donostia-San Sebastián, Andia Kalea, 13.

o Lurraldeetako Trafiko Bulegoak:

- Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.
- Bilbao, Ercilla kalea, 4.
- Donostia-San Sebastián, San Marcial kalea, 12

Labels: ,

Uholdeak: Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak

PDF fitxategiaren deskarga Bizkaiko Foru Aldundiak uholdeak direla eta ematen dituen dirulaguntzekin.



BAO. 113. zk. 2008, ekainak 13. Ostirala


Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren foru diputatuaren 4265/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa; horren bidez duela gutxi izan diren berebiziko uholdeek eragindako kalteen ondorioak arintzeko presako neurriei buruzko ekainaren 10eko 3/2008 Foru Dekretu Arauemailean jasotako neurriak zein udalerriri eta biztanle-guneri aplikatuko zaizkien zehaztu da.

Labels: ,

www.bizkaia.net

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak orain dela gutxi izandako uholdeek eragin dituzten kalteak arintzeko neurriei buruzko foru dekretu arauemailea onartu du. Horrez gainera, foru dekretu horri dagokion foru agindua ere onartu du, kaltetu ziurtagiria lortzeko prozedurari buruzkoa. Ibaiek eta errekek gainezka egin dute oraintsu, eta horrek kalteak eragin ditu ekoizpenetan, azpiegituretan, zerbitzu publiko eta pribatuetan, etxebizitzetan, industrietan eta saltokietan. Horrela, bada, laguntza horien helburua kalte horiek arintzea da.

Alde batetik, neurri batzuk hartu dira zergen arloan, kalteak izan dituzten herritarrei horien zama jasaten laguntzeko. Beste alde batetik, berebiziko uholdeen ondorioz gertatu diren egoerei erantzuteko behar diren kreditu osagarrietarako baimena eman da. Kreditu horien kopurua 30 milioi euro izango da, eta kopuru hori handitu egin daiteke. Horrekin batera, zuzeneko laguntza bat ere ezarri da, honako bi alderdi hauetarako: uholdeetan kalteak jasan dituzten ibilgailuen ezbehar-deklarazioa, eta ibilgailu horien ordezkoek ordaindu behar duten Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia.

Foru dekretu arauemaile horretan ezartzen diren zerga neurriak 2008ko maiatzaren 31tik hona Bizkaiko Lurralde Historikoa erauntsi duten berebiziko uholdeen kalteak konpontzeko aplikatuko dira. Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren foru diputatuak sinatuko duen foru agindu batean zehaztuko da zein diren uholde horien ondorioz kaltea jasan duten udalerriak eta herriguneak, dekretu honetako neurriak aplikatuko zaizkienak. Foru dekretu horretan araututako neurriak aplikatzeko, toki bakoitzeko udalak emaniko ziurtagiria eduki beharko da. Ziurtagiri horrek bakoitzak jasandako kalteak egiaztatuko ditu.

Neurri horiek aplikatzeagatik udaletan zergen diru-sarrerak gutxitzen badira, alde hori Bizkaiko Foru Aldundiak konpentsatuko du, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretatik ordainduta.

Honako neurri hauek onartu dira besteak beste:

-2008ko ekitaldian, landa izaera duten Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak ordaintzetik salbuetsita egongo dira nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako ustiategiak; eta hiri izaera duten Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira etxebizitzak, merkataritza eta industria tokiak, laneko lokalak eta horien antzekoak.

-2008ko ekitaldian, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira kalteak hartu dituzten industria, merkataritza eta laneko negozio-lokalak edo jarduera horiei loturiko ondasunak.

-Norbere borondatez ordaintzeko epea 2008ko ekainaren 2a eta abenduaren 31 bitartean duten zerga zorrak 2009ko ekainaren 25 arte geroratu ahalko dira, bermerik eman gabe eta berandutze interesik ordaindu gabe.

-Jarduera ekonomikoak egin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaintzen dutenek (etekin garbia zehazteko metodoa edozein dela ere) ez dute Foru Ogasunean 2008ko bigarren, hirugarren eta laugarren hiruhileetako zatikako ordainketarik autolikidatu eta ordaindu beharko.

-PFEZren zeinu, indize edo modulu modalitatea ezartzen zaion jarduera ekonomiko bat egiten duten zergapekoek zeinu, indize edo moduluak murrizteko eskatu ahalko dute. Halaber, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen sinplifikatua ezartzen zaien zergapekoek indizeak edo moduluak murrizteko eskatu ahalko dute.

-Automobil berrietarako zein erabilietarako, Bizkaian egiten den behin betiko lehenengo matrikulazio bakoitzeko 1.200 euro arteko laguntza emango da, baldin eta automobil horiek 1. artikuluak aipatzen dituen uholdeetan erabateko hondamena izan duten autoak ordezteko erosi badira.


Neurri aringarri horiek aplikatu ahal izateko, udal bakoitzak herritarrak hartutako kalteak egiaztatzen dituen ziurtagiria eman beharko du. Interesdunen eskubidea izan daitezken zergen arloko neurriak onartzeko beharrezkoak diren izapide burokratikoak murrizteko, eta kaltetutako guneetako udal guztiek eman beharreko ziurtagiriak homogeneizatzeko, Gobernu Kontseiluak behar diren neurrien inguruko eskabideak eta kontzesioak justifikatzeko agiri bakar bat onartu du.

Labels: ,

Uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko laguntzak

Getxoko udaletxeko udal talde gobernua osatzen dugunok ondoko neurri hauek hartu ditugu ekainaren 4ko goiz honetan bertan:

1)Itzuli beharrik gabeko laguntza lerroa bideratuko da beren etxeetan kalteak izan dituzten auzotarrentzat. Getxoko Udalak etxeko konponketak ordainduko die asegururik ez dutenei edo, izatekotan ere, aseguruak konponketa osoa ordaintzen ez dietenei.

2)Laguntza hauei beste neurri osagarri batzuk gehituko zaizkie: ondoko zerga edo tasa hauen kostoaren pareko diren dirulaguntzak emango dira:

•Kaltetutako etxebizitzei dagokienez: IBI (Ondasun Higiezinen ganeko Zerga), Bizkaiko Foro Aldundiarekin koordinazioan; Zaruma tasa, uraren eta estolderiare ordainagiria, guztiak ere 2008ko urtekoak.

•Kaltetutako saltokiei dagokienez: Udalak hauen egoera zehatza aztertuko du neurri berriak hartu aldera, baina ondoko zerga edo tasa hauen kostoaren pareko diren dirulaguntzak emango dira: zarama, ura eta estolderia eta IBI zerga, guztiak 2008ko urteari dagozkionak.

•Uholdeek kaltetutako kotxeei dagokienez, 2008 urteko ibilgailuen ganeko zerga ez dute ordaindu beharrik izando eta ordainagiri bitartez itzuliko zaie ordaindutakoa. Bizkaiko Foru Aldundiak matrikulazio zerga ez ordaintzeko beharraren ganean hartutako nerruriari gehituko zaio.

•Beren etxeetatik atera eta hoteletara eta beren familien etxeetara eramandako pertsona eta familien kasuan, kontuan hartuta ganera ezin izango dutela bueltatu beren etxeetara hauek konpondu artean, Udalak aseguru-etxeek aldi baterako ostatu aldiak ordainduko ez dituzten gastuak kudeatu eta ordainduko ditu.

Neurri hauek guztiak bereala garatze aldera, Gobernu Taldeak arlo askotako taldea osatu du. Gaurdanik lanean ari da taldea etxebizitzak aztertu eta zein egoeratan dauden jakiteko.

Kaltetuen erregistroa ere osatu da udaltzaingoaren egoitzan, Makaletako etorbideko 56an (Aiboako institutu zaharrean), bere ordutegia 8:00etatik 21:00ak artekoa dela. Erregistro berau aurkitu ahal da ere Erromoko Aurrezki Kutxa kalea,13ko, Foruak kaleko 1ean dagoen Udaletxean, Algortako Juan Bautista Zabala 13ko eta Andra Mariko Benturillena 17ko Herritarren Arretarako Bulegoetan. Bulego hauen ordutegia honako hau: 8:00etatik 13:30ak arte.

Kaltetutako auzokideek, beren datu pertsonalak ezezik, Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoan emandako aitortze-agiriaren kopia aurkeztu beharko dute.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua