Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko Itsasoratzea

Getxoko Udalak jadanik ezagutzera eman ditu zeintzuk izango diren Getxoko “Itsasoratzea” egitasmoak 2009 denboraldian izango dituen berritasunik handienak.

Hortaz, berritasun horietako batzuk ondorengoak izango dira: bi orduko iraupena izango duten irteerak, ostegunetan (nabigatzailearen ostegunak), irteera merkeagoak astegunetan,eta Getxo-Donostia-Getxo itsas bidaia (6 eguneko iraupenarekin).
“Nabigatzailearen ostegunak” izeneko egitasmoak irteerak eskaintzen ditu ostegunero, bi orduko iraupenarekin,–martxotik urrira-. Topalekua Kapitaintzako pantalana da, 17:00etan, eta prezioa, pertsona bakoitzeko, 25 €koa. Horrez gain, astegunetan irteerak egiteko aukera ere badago, astelehenetik ostegunera, prezio merkeagoan. Jardunaldi erdiko ibilbidea dago, Abratik, 10:00etatik 14:00etara, 40 €ren truke; edo, nahiagoz gero, egun osoko irteerak prestatu dira (Getxo-Gorliz edo Castro Urdiales-Getxo), 10:00etatik 19:00etara, 65 €ren truke.

Euskal Kostaldea Getxo-Donostia-Getxo irteerak 6 egun nabigatzen egotea proposatzen du. Irteerak astelehenero izango dira, 10:00etan, irailaren 14a arte. Gosariak prezioaren barruan daude (695 €); Horrez gain, nahi izanez hainbat portu bisitatzeko aukera ere badago.

Aurreko urtetan bezala, belaontziak alokatzeko aukera egongo da (Patroiarekin), eta baita kirol ikastaroak egiteko aukera ere (bela arina eta PER titulua eskuratu ahal izateko ikastaroa), beste ekitaldi batzuen artean.

Itsasoratzea

“Euskal Kostaldean itsasoratzea” izeneko ekimenari esker, gure geografiako portuak eta herriak ezagutzeko aukera ederra dago, hori guztia beste ikuspegi batetik, hau da, belaontzi modernoen eta erosotasun guztiak dituztenen ikuspegitik, paisaiaz gozatzeko asmoz. Halaber, ekimena aukera ederra da nabigatzeko tekniken inguruan lehenengo pausoak eman nahi dituztenentzat, eta baita tripulazioaren beharretan zuzenean parte hartu nahi dutenentzat ere (lurra hartzea, itsasontzia gidatzea, belak luzatzea..).

Itsasontziek, beti ere, kalitate eta erosotasunaren baldintza guztiak betetzen dituzte. Kabina bikoitzak dira nagusiki, eta 6 eta 12 pertsona artean hartzeko ahalmena dute. Aurten, guztira, 15 itsasontzi egongo dira, guztira 137 pertsona hartzeko gaitasunarekin (eskaintza %34 hazi da 2008 urtearekin alderatuta, lekuen kopuruari dagokionean).

Ekimen hau Getxoko Udalak sustatzen du, eta alorreko udalerriko 9 enpresen laguntza ere jaso du: Adaska Nautika, As de Guía, Bilbokosta, Sotavento Eskola Nautikoa, Jose Luis de Ugarte Bela Eskola, Getxo Bela Eskola, Larrinaga-Santín Nautika, Roberto Santos Selas eta Shackleton.

Argibide gehiago jaso edo erreserbak egin nahi dituzten pertsonak Getxoko Turismo Bulegoarekin edo bidaia agentziekin jar daitezke harremanetan.

Labels: , , , ,

Udalerriko toponimia ezagutzeko 10 ibilbide gidatu martxan

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteak udalerriko toponimia ezagutzeko helburuarekin 10 ibilbide gidatu antolatu ditu udaberrirako.
Bigarren urtez aurrera eramango duten ekimena aurten zabaldu egin da, ikastetxe, kultur elkarte, euskaltegi eta herritarrei orokorrean. Horrela martxoan eta apirilean ibilbideak udalerriko hiru euskaltegiei, EGIZU elkartekoei eta kultur elkarteei egongo dira zuzenduta eta maiatzekoak eta ekainekoak ikastetxeei. Herritarrek lau hilabeteetan izena emateko aukera edukiko dute.

Doakoak izango diren ibilbideak “Getxoko leku izenak” toponimia liburuan egongo dira oinarrituta eta gidariak azalpenak euskaraz emango ditu, beti ere taldeen arabera moldatuta.

Lehenengo ibilbidea datorren ostiralean, martxoaren 27an, 18:00etan izango da Boluatik, Neguritik eta Ereagatik. Hurrengoa apirilaren 1ean Portu Zaharrean hasita, XX.mendeko euskararen ibilbidea egingo dute; apirilaren 7koa Bolua-Santa Coloma-Bolua-Aiboa izango da; apirilaren 21ean Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal; apirilaren 30ean Bidezabal-San Inazio-Neguri; maiatzaren 5ean Portu Zaharrean hasita, XX.mendeko euskararen ibilbidea; maiatzaren 13an: Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa; maiatzaren 21ean Andra Mari-Sakuskune-Diliz-Andra Mari; maiatzaren 29an: Andra Mari-Diliz-Galea-Andra Mari; ekainaren 1ean Bizkaia Zubia-Zugatzarte-Ereaga-Igeretxe; ekainaren 9an Bolua-Neguri-Ereaga eta ekainaren 17an Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal. Lehena izan ezik, gainontzeko guztiak 19:00etan hasiko dira. Bisitariek ateratako argazkiekin erakusketa bat egiteko asmoa dago

Informazioa eskatzkeo eta ibilbideetan izena emateko interesatuek Getxoko Turismo bulegora (94 491 08 00) edo Euskara zerbitzura jo beharko dute edo bestela, 688 635 350 telefono zenbakira deitu.

Labels: , , , ,

Gurutzuontzien konpainientzat geldiguneak eta txangoak antolatzen dituzten Estatu Batuetako profesionalek Getxo bisitatu berri dute Euskadira eta bere gurutzontzien turismorako dauden portu nagusietara egindako bisitaldi baten barruan. Bisita atzo, asteartean, amaitu zen.

Bisita Bilboko Portu Agintaritzak antolatu zuen eta gure udalerrira etortzeaz gain, Euskadiko beste gune turistiko batzuetara joan ziren, tartean Bilbora, Bizkaiko kostaldera (Lekeitio, Gernika-Lumo, Urdaibaiko erreserba…), Araba, Vitoria-Gasteiz (auzo gotikoa, Santa Mariako katedrala, Marqués de Riscalen bodegak, Laguardia…), Gipuzkoa, Donostia (Chillida Leku, Loyola, Getaria..) Donibane Lohitzun, Biarritz eta Baiona.

Ibilbide turistikoa Getxotik

Turismo Bulegoak antolatutako bisita enpresa hauetako bezeroek eskatzen dutenari egokitu zen, horiek mundu osotik bidaiak egin dituzten pertsonak, erosteko ahalmen handiarekin, nagusiak eta tokian tokikoaren bila ibiltzen baitira.
Getxon gurutzontzien kaia bisitatu zuten eta han Estatu Batuetako profesionalekin batera Aitor Soloeta, Getxoko Udaleko Turismo saileko zinegotzia, saileko teknikari bat eta Portu Agintaritzako bi ordezkari ere izan ziren. Aixerrotako errotako eta Galeako ingurura, Andra Mari auzora eta Algortara, San Nikolaseko plazatik Portu Zaharrera ere joan ziren. Han euskal dantzen eta musikaren erakustaldia izan zen eta baita pintxoen dastaketa ere. Areetan San Joseren Jauregitik eta Zugazartetik Bizkaiko Zubira joan ziren, pasarelatik Abra ikusteko. Amaitzeko shopping egin zuten (moda, gozokiak, bitxikeriak, delicatessen…) . Eskaintza zabala izan zen, bisitari estatubatuarren gustokoa.
Ibilbidea amaitutakoan Getxori buruzko dossierra eraman zuten, eskaintza turistikoarekin eta baita udalerriaren ganeko inpresio ona ere. Horrek udalerriko profesionalak animatzen ditu beraiekin harremanetan segitzeko eta beren programazioetan izateko.

Labels: ,

FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren XVIII. edizioa

Getxoko eskaintza turistikoa, FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren XVIII.edizioan egongo da. Madrilen izango da bihartik, urriak 30, otsailaren 3ra arte, igandea. Eusko Jaurlaritzako stand-ean kokatuta egongo da (9.pabilioia, stand 9C06) eta “Euskal Kostaldea Bizkaia Costa Vasca” ren bitartez ordezkatuta egongo da, bertan Bizkaiko 12 udalerrik hartzen dute parte, eta Getxo bazkide fundatzailea da.
Getxok madrileko merkatuan eragina izan nahi du, izan ere, kataluniakoarekin batera, estatuko garrantzitsuenak dira udalerrirako: 2007 urtean, estatuko turismoan lehenak izan ziren ranking-ean, %26,5 eta %26,6 hurrenez hurren.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua