Areetako moilan 20 informazio panelek “Getxoko Etxe Handien pasealekua” izeneko ibilbidea irudiztatuko dute
Egilea: Imanol Landa. 2010/03/08. Ordua: 12:51 PM.

Ondare arkitektonikoa eta kulturala deskribatzen duen ibilbide autogidatua da
Areetako Moilan zehar “Getxoko Etxe Handien pasealekua” izeneko ibilbide arkitektonikoa irudizkatzen duten 20 informazio panel jarri ditugu. Historialari bat prestatzen ari den udalerria zeharkatuko dituzten zazpi ibilbide turistiko-kulturalaren proiektuaren lehenengo ekimena da hau. Gainontzeko guztiak udaren hasieran aurkeztuko dira.
Ibilbide sare honen azken helburua da Getxoko ondare arkitektonikoari balio handiagoa eman, aberastasun handikoak izanik bakarka erakartzeko ahalmen nahikorik ez duten elementuek osatutako baliabidea dela. Halere, batera, ordenatuta eta gaika sailkatuta, produktu turistiko erakargarri, sustagarri eta merkaturagarriak izan daitezke, “Getxoko Etxe Handien pasealekua” bezalakoak.
“Getxoko Etxe Handien pasealekua”, hartara, 20 panelek seinaleztatutako ibilbide autogidatua da, bi irudiekin, nagusi batekin eta bigarren mailako beste batekin (eskuz egindako urmargoak) osatuta, eta panelaren elementu protagonistari buruz 3 hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz eta ingleraz) idatzitako interpretatzeko testu batekin lagunduta daudela. Ekimen hau sustatzeko informazio foileto baten 5.000 ale argitaratu dira.
Panelak Getxoko arkitekturari buruzkoak dira: estiloak eta protagonistak; Etxe Handiak; Cisco, Cisco II eta Cisco III etxeak; Kaiertza; Kaialde; Ariatza Etxea; Bidearte; Itsas begi; Amandrerena; Real Club Marítimo del Abra- Real Sporting Club; ABCD Etxea; Kai Gane; Cristina Etxea; garaiko gizartearen testuingurua; Areetako hondartza; Getxoko Historia; Evaristo de Churruca eta Evaristo de Churrucaren monumentua.
Ibilbideak Churrucaren moilan eta Bola hondartzan dauka hasiera eta bukaera bereizgabea, eta bidean elementu erakusgarriak irudiztatzen ditu, batez ere, jauregiak, etxeak eta monumentuak, Areeta auzoko garai ospetsuenenetako garaikoak (XIXgarren amaierakoak eta XXgarren hasierakoak).
Etorkizunari begira, eta ekimen honen arrakasta ikusita, bigarren fase bat planteatuko da, oraingo honetan Atxekolandetako etxeei buruzkoa, berriro ibilbide turistiko-kulturalak oinarritzat hartuta, jada “Getxoko Etxe Handien pasealekua” honen lehen zatiaren ganeko informazioa biltzeko balioa izan duena.
Labels: Areetako moila, etxe handiak, Getxo, getxoblog, TB, turismo
Andoni Aduriz sukaldariburu ospetsuak zabalduko du datorren asteazkenean, hilaren 24an, Kirol Portuan, Cinegourland Jaialdia
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/18. Ordua: 6:26 PM.
Andoni Aduriz, Errenteriako Mugaritz jatetxeko chef ospetsuak zabalduko du datorren asteazkenean, hilaren 24an, 18:00etan eta Kirol Portuko karpapean, III Cinegourland ikus-entzunezko zine eta gastronomiaren Jaialdia. Bere behin betiko programa aurkeztu dute gaur goizean bertan. “Zineko Pintxoak” Lehiaketaren deialdia, “bost Michelin izardun” diren bost sukaldari bizkaitarren (Xabier Garcia, Eneko Atxa, Andoni Arrieta, Daniel Garcia eta Fernando Canales) presentzia eta Juan Echanove aktorearekin egingo den hitzaldi-mahainguru-proiekzioa, eta Pedro Subijana sukaldariak, Jose Luis Cuerda zine zuzendaria eta Aizpea Goenaga zuzendaria, zinea eta gastronomiarenganako erakutsitako maite-suagaitik, sarituko dituzten “Cinéfilos y Gourmets” Sariak dira, Getxon “Cinegourland” Ikus-entzunezko Zine eta Gastronomiaren Jaialdiaren harira prestatu diren ekitaldietako batzuk. Ekainaren 24tik 27ra ospatuko da udalerriko hainbat lekutan, batez ere Kirol Portuan, baina baita Portu Zaharrean, San Joseren Jauregian eta High Tech Tamarises Hotelean ere. Jaialdian zehar ikusi ahal izango dira, besteak beste, gastronomiari lotutako zenbait proiekzio, egungo sukaldaritzako platerrik ederrenen erakustaldia eta sukaldaritzaren ganeko ikus-entzunezko ikasgaia. Ekimenak herritarrentzako antolatu ditu ekitaldi batzuk eta sektoreko profesionaleentzat beste batzuk. Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta BBKren babesa du.
Getxoko alkate Imanol Landa pozik agertu da Getxo ezaugarri horietako jaialdia hartuko duelako “herritik kanpo gure udalerriaren eta Bizkaiaren, bere elementu turistikoen, ostalaritzaren, merkataritzaren eta kulturaren irudi atsegin, erakargarria eta iradokitzailea ematen baitu; azken finean, Getxok dituen gauzarik onenak kanpoan erakusteko baliatu dugun ekimena baita”. Cinegourlandeko zuzendari Pepe Barrenak Getxora gastronomiaren eta zinearen pertsonai ospetsuak ekarriko dituen jaialdiaren programaren nondik norakoa azaldu du.Pintxo Lehiaketa
Jaialdiaren harira Getxoko Udalak I “Zinemako Pintxo” Lehiaketa antolatu du, ekainaren 20tik 26ra bitartean egingo dena. Bertan 13 taberna eta jatetxek eman dute izena guztira. Hauek zinearekin lotuta egongo diren pintxoak sortu, egin eta eskainiko dituzte: pintxoaren izena edo izenburua dela, osagarrien edukia dela edo zinearekin beste lotura erakusten dela. Epaimahaiak 5 pintxo hautatuko ditu finalerako euren itxura, asmakizuna, emandako izena edo zaporea kontuan hartuta. Ekainaren 27an, larunbatean, finalista diren 5 pintxoen egileak haien artean lehian arituko dira zuzenean Kirol Portuan jarritako karpapean, eta bertan epaimahaiak irabazlea nor den erabakiko du. Diru-saria 1.500 euro eta garaikurra izango da.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Bost izarduneko sukaldariak
“Cinegourland”ek proposatzen du ere Michelin izar bana jaso duten bost sukaldari bizkaitarrek profesional ezagunen aurrean erakustaldia egitea, San Joseren Jauregian ekainaren 26an, ostiralean.
Xabier García, Amorebieta-Etxanoko “Boroa” jatetxekoa, Foie-Graseko bonboia krispetetako estaldurarekin platerrarekin mahaikideak harritzen saiatuko da; Eneko Atxak, Larrabetzuko “Azurmendi”koak, bere azkeneko proposamena, “La Huerta” izenekoa, aurkeztuko du, Madrileko Hotel “Villa Magna”n duen jatetxean arrakasta lortzen ari dena, hain zuzen; Galdakaoko “Andra Mari”ko Andoni Arrietak legatza moluskuen eta perrexilen saltsarekin proposatuko du; Daniel Garcíak, Bilboko “Zortziko”koak, baserriko oilasko Eusko Labelduna prestatuko du; eta Fernando Canalesek, Bilboko “Etxanobe” jatetxekoak menua itxiko du Arraultza Frijitua postrearekin, mamian eta arraultz gorringoan oinarritutako ikus-amarrua. Ondoren Estatuan gorantza doazen beste gastronomien aurrean Bizkaiko sukaldaritzaren errealitateaz eztabaidatuko dute. Estatuko sukaldaritzaren errealitatea gure mugetatik at gaiaz hitz egingo dute ere mahaikideek.
Beste jarduera batzuk
Aktore ezagunak “Materia prima: regreso al futuro” izenburuko hitzaldi-mahingurua eskainiko du. “La Granja de Rosendo”, baserriko produktuen benetako zaporea eta noblezia berreskuratu nahi duen farm food proiektuaren ganeko azalpenak emango ditu. Mahinguru honetan beste gai batzuk aztertuko dituzte ere: elikagai tradizionalen agortze edo gain-ustiatzea, idiliko ezezik nekazaritza suspertzeko beharrezkoak diren negozio hauen errentagarritasuna, eta abar. Halaber, “Cómo nos ven” eta “El crepúsculo de la crítica gastronómica” debateak egingo dira ere.
Proiekzioen artean, gastronomia zinemaren bi “bitxi” proiektatzea aurreikusi dute, hots, Ted Kottcheffen “Pero quién mata a los grandes chefs?” eta Juzo Itamiren “Tampopo”, besteak beste.
Hauez gain antolatu dituzte ere, “zinemako ardoen” dastaketak, “Sabores y paisajes” izenpean Urdaibaitik eta Txinbitoan txangoak, sektoreko profesionaleentzat, eta “Look & Food-La arquitectura gastronómica” erakusketa. Azken honek egungo sukaldaritzaren plater ederrenen argazkiak bilduko ditu Kirol Portuko karpapean.
Ostiralean, ekainaren 26an, San Joseren Jauregian –Zugatzarte Etorbidean- “Cinéfilos y Gourmets” sariak banatuko dira, bere bizitzan zehar bi arte hauen gainean adorea erakutsi duten pertsonen (aktoreak, zuzendariak, idazleak …) artean. Bertan Juan Echanove aktorea, José Luís Cuerda zuzendaria, Pedro Subijana sukaldaria, Daniel Vazquez Sallés –“Comer con los ojos” liburuaren idazlea-, eta José Luis López Linares, “El pollo, el pez y el cangrejo real”, kritikariek “gastronomiako historiako lehen thriller” izendatu duten dokumentalaren zuzendaria; Aizpea Goenaga zine zuzendaria, “Sukalde Kontuak” euskerazko filmeagatik, eta EEBBko kazetari gastronomiko ezaguna den Gerry Dawes izango dira beren saria jasotzeko.
Informazio gehiago: www.cinegourland.com
Labels: blogetxo, cinegourland, getxoblog, turismo
Gurutzontzietako bidaiariei zuzendutako ekintza gehiago
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/12. Ordua: 9:11 AM.
Gurutzontzien kaiak erakartzen duen turista kopurua handitzeko asmoz, Udaleko Turismo eta Sustapen Ekonomikorako Arloak, gurutzontzi, bidaiari eta sektorean murgilduta dauden beste zenbait eragileri zuzendutako ekintzen programa osatu du, zerbitzu berriak eskainiz. 2009. urtean zehar garatzen doan programa honen bitartez, udalerriko saltokien eta jatetxe eta tabernen jarduera handitu nahi da, Getxoko kaleetatik ikusten diren gurutzaldietako bidaiarien presentzia areagotuz.Produktuaren sustapen, informazio, sormen eta komertzializazio jarduerak Gurutzontzien terminalean bertan egingo dira, Kirol-Portuan , merkataritza zentroetan (Algortan eta Areetan) eta udalerrian bertan, hain zuzen.
Horrela, gurutzontzietako bidaiariei zuzendutako ibilbide zehatza diseinatu da udalerritik zehar. Ibilbide honi esker, gune komertzialak bisitatu ahal izango dira eta horrekin batera, gure geografiaren bertoko elementuak ezagutu ahal izango dira.
Era berean, gurutzontziak kokatuta dauden terminaletik erdiguneetara joan ahal izateko, autobusa martxan jartzea aurreikusten da, hau da, Algorta eta Areetara joateko autobus zerbitzua, hain zuzen ere. Honekin batera, tren turistikoa ere jarriko da martxan, azken hau zuzenean joango delarik terminaletik udalerriko erdigunera, Kirol-Portuan ere geldituko delarik. Zerbitzu hau, tamaina handiko ontziei zuzenduta dago eta beraz, aurreikuspenen arabera, 14 ontzik erabiliko dute.
Halaber, ontzietako bidaiariek alde batetik bestera zodiacean mugitzeko aukera dute, ekimen hau Udaleko Turismo Bulegoak jarri duelarik martxan eta Getxoko Bela Eskolak kudeatzen duelarik. Helburua, zera da: bidaiariak ahalik eta arinen eramatea erdigunera, erosketak egiteko aukera izan dezaten eta udalerria ezagutu dezaten. Guztira, 6 minutu ematen dira gune batetik bestera joaten, gurutzontzien moilatik irteten denetik Areetako ontziralekura heldu arte. Ordu erdiro izango da zerbitzua, bai Bela Eskolan bertan bai ontziralekuan ere. Prezioari dagokionez, euro bat ordaindu beharko da.
Gurutzontzietan lan egiten dutenenentzat, fam trips izenekoak aurreikusi dira, hau da, ibilbide laburrak. Helburua zera da, profesional hauek ahalik eta informazio gehien biltzea, etorkizunean egingo diren ibilaldiak erabaki ahal izateko. Normalean, ordu kopuru mugatua izaten dute portuan, 2 edo 3 ordu, gehienez jota. Denbora tarte horretan, eta bertoko gida baten laguntzaz, udalerria bisitatzeko ibilbideaz gozatzeko aukera eskainiko zaie, interes-guneak, eskaintza komertziala, turismo-zerbitzuak eta bestelako kontu interesgarriak ezagutzeko.
Horrela, une honetan eskuragarri dagoen eskaintza egokitu nahi da eta bisitatzeko gune berriak proposatu nahi dira.
Ildo beretik, Turismo Bulegoa, Getxoko Taxilarien Elkartearekin elkarlanean dabil, gurutzontzietako lagunei etengabeko taxi zerbitzua eskaini ahal izateko. Era berean, badira informatzaile turistikoak ere, gurutzontzietan adituak direnak, azken hauek, gurutzontzietako lagunei informazio pertsonalizatua eskainiko dietelarik.
Getxori eta udalerrian erabil daitezkeen zerbitzuei buruzko informazio-zerbitzua, bereziki, 1.000 eta 3.000 bidaiari artean garraiatzeko ahalmena duten itsasontziei eskaintzen zaie (nahiz eta informazioa 600 eta 1.000 bidaiari artean ekartzen dituzten itsasontziei ere eman), eta gurutzontzietan etortzen den jendearen hizkuntza nagusietan eskaintzen da. Horrez gain, Getxora gurutzontzi bat heltzen den bakoitzean, udalerriko merkataritza eta turismoari buruzko argibideak (euskarri grafikoak) ere bidaltzen zaizkio gurutzontzietarako moilan dagoen Terminalean lan egiteko baimena duen Turismo Bulego bakarrari, hau da, Eusko Jaurlaritzako Turismo Bulegoari.
Getxoko Turismo Bulegoak kolaborazioa mantenduko du Portuko Agintaritzarekin, arloko profesionalen bisitak jasotzen direnean, gure udalerriak dituen turismoaren alorreko baliabideen berri emateko hain zuzen ere.
Crystal Symphony Datorren astelehenean, ekainak 15, “Cristal Symphony” izeneko gurutzontzia Getxoko moilan atrakatuko duela aurreikusita dago; 239 metroko luzera eta 900 bidaiari eramateko ahalmena dauka itsasontzi horrek. Oraingo honetan, eta ekintza egitasmo honen harira, txu-txu trena jarriko dute turisten esku.
Argazki gehiago: Welcome to Getxo! postean
Labels: blogetxo, getxoblog, gurutzontziak, turismo
“Azul Marino” eraikina eraitsi dute bere aurri-egoerak zuen arriskuagatik
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/10. Ordua: 3:00 PM.
Getxoko Udalak Ereaga hondartzan zegoen “Azul Marino” izeneko etxea eraitsi du, bere aurri-egoerak zeukan arriskuagatik. Txosten teknikoek egiaztatu dute eraikinaren egituraren egoera oso txarra zela. Etxeko zutabe batzuk ez zeuden zoru gainean jarrita eta horregatik eraikina eusteko eskorak zeuden. Eraispena gaur goizean egin da. Batzuetan teilatu gainean gazte batzuk egon izanagatik eta udaldian inguru horretan izaten den jende kopuru handiagatik, Getxoko Udalak arrisku egoera posibleak ekiditeko eraisteari ekin dio.
Bere egoera oso narriatuta zegoen eta ziklogenesisa jasan ondoren, askoz hondatuago geratu zen eta horrek bere behin betiko itxiera eragin zuen. Udal txosten teknikoek argitu zuten etxe katalogatua edo babestua ez zenez, kalte handiagorik ez gertatzeko, lurrera bota behar zela.
“Azul Marino” etxea Turismo Bulego Nagusia izan zen joan den otsailera arte. Gaur egun, eta aldi baterako, turismo arloaren bulego nagusia Algortako Makaletako Etorbideko 56 zenbakian dagoen udal egoitzan dago, telefono zenbaki eta posta elektroniko berberarekin. Era berean, pasa den martxoan Ereagako hondartzaren inguruan Turismo Informazio Gunea ezarri zen.
Esan ere, Udala inguru horretan beste proposamen alternatibo batzuk aurrera eramateko lan egiten ari dela.
Azkenik, “Azul Marino” etxea eraisteak ez du zerikusirik izan “La Terraza” eraikinerako udalak duen proposamenarekin, bere egunean iragarri bezala, gelditu nuena, eraikin horren inguruan adostasun gehiago lortze aldera.
Labels: azul marino, blogetxo, getxoblog, la terraza, turismo
Udalaren Turismo Arloak, datorren ekainaren 5etik eta irailaren 30ra bitartean, Dinamizazio Zerbitzua abiatuko du Ereagako hondartzan. Bizkaian aintzindaria izango den ekimen honen helburua izango da hondartzan animazio eremu bat sortzea, bertan begirale elebidun espezializatuak izango ditu eta programatutako jardueretan parte hartu nahi dutenentzat erreferentzia-puntua izatea. Ekimen honetara Udalak 18.000 bideratuko ditu eta lanpostu berriak sortzea ahalbidetuko du. Kirol, jolas edo tarte librearen izaera duen eskaintza aurkeztean datza, egungo biztanleen joera, nahi eta beharrekin bat datorrena, beste kostalde batzuetan gero eta ohikoagoak direla. Halaber, ekimena martxan jartzeak udalerrian astiari lotutako lanpostu gehiago sortzea ahalbideratuko du.
Hartara, eta esperientzia aitzindari bezala, udalerriko hondartza zabalena (882 metro) eta jendetsuena hautatu dute. Gainera Portu Zaharra eta Kirol Portua bezalako baliabide turistiko garrantzitsuetatik hurbilen dagoena.
Jarduerak
Aipatu jarduera horiek hondartza erabiltzen duten lagunei daude zuzenduta, batez ere, ume eta gazte taldeei. Bi eratakoak izango dira: arruntak, kanpainako egun guztietan izango direnak, erabiltzaile guztientzako. Hauen artean izango dira, hala nola, ume ludoteka, gazte-txokoa, tailerrak (gaikakoak...), Kirol Gunea (ur jokoak, kirol olinpiadak), eta lehiaketak...; eta asteburuko jarduera bereziak ere egongo dira, besteak beste, ipuin-kontalariak, magia, rokodromo puzgarria, Singstar agertokia, kirola-abentura...(eguneko jarduerei eutsiko zaie ere). Nahiz eta eguraldia ona ez izan, ekitaldiak aurrera eramatea aurreikusi da.
Turismoko Informazio Bulegoa zabalduta aldi baterako Ereagan
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/12. Ordua: 11:55 AM.
Getxoko Udalak datorren larunbatean, hilak 14, aldi baterako Turismoko Informazio Bulegoa zabalduko du Ereagan bisitariei eta turistei informazioa hurbiltzeko asmoz “Azul Marino” izeneko eraikina itxi eta gero, hondatzeko zorian zegoelako. Horrekin pertsonak artatzea eta informazioa ematea lortu nahi da haiek Getxon egonaldi atsegina izateko eta, bide batez, hemen egotea Getxoko enpresentzako onuragarria izatea. Horrela, Turismo arloan, jarraipena ematen zaio bisitariek eta turistek egiten duten eskariari.Orain dela gutxi, eta Ereagan zegoen “Azul marino” izeneko etxea aurri egoeran zela eta –udal txosten teknikoek adierazi zutenez- Udalak Turismo bulego nagusia lekuz aldatu egin behar zuen, Aiboan dagoen udal eraikinera, hain zuzen. Horrek, Turismo bulegoak dituen behar guztiak betetzen ditu –kudeaketa eta bulego lanak- baina ez du bisitariei eta turisteei harrera eta informazio ematea zerbitzuak errazten, oso jende gutxi doalako edo haientzat interes gabeko gunea delako hori.
Ordutik, Udala lanean egon da ahalik eta lasterren Ereagan aldi baterako Turismo Informazio Bulego bat zabaltzeko bertan, zabaldu zenetik, 1992az geroztik, harrera eta informazioa emateko zerbitzuak egon baitira. Bertara zuzentzen dituzte udal informazio guztiek, argitaratzen diren foiletoek edo udal web guneak. Horrela, turismo arloan, bisitarien eta turisten eskaerak erantzuten jarraituko da.
Behin-behineko aldi baterako Turismo Informazio Bulegoa egunero egongo da zabalik eta ordutegia betikoa izango da. Neguan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte. Asteburuetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Udako ordutegia, ekainaren 15tik irailaren 15 artekoa, 10:00etatik 20:00ak arte.
Labels: informazioa, turismo











