VII.Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren jardunaldia datorren ostiralean, azaroaren 21ean, izango da Andres Isasi Udal Musika Eskolan, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Euskal Kulturaren X. Jardunaldien lehenengo ekitaldia.Hauxe hirugarren urtez izango da Getxon, aurrekoetan Bilbon ospatu baitzen eta gainera lehenengoz Areetan izango da. Lehenengo aldiz Donostiako Kursalean hurrengo egunean, larunbatean, hilaren 22an, izango den Jaialdi osoa entzun ahal izango da Getxon, aurrekoetan horren aukeraketa izan baita soilik. Oraingoan musikaz gain, dantzak ere ikusi ahal izango dira. Gure udalerrian izango den beste berezitasun bat Jaialdia amaitutakoan izango den Trikisesiona izango da.
Egitaraua
Labels: euskal kultura, trikitixa











