Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Zre amk badki..?

Datorren azaroaren 16ra arte zabalik izango da IV.SMS eta E-Mail lehiaketan parte hartzeko epea, Egizuk eta Bizarra Lepoan elkarteek antolatuta, Getxoko Udalarekin elkarlanean. Gaia “Zre amk badki..?” izango da eta pertsona bakoitzak nahi beste lan bidal dezake. Lanak euskaraz eta jatorrizkoak izan beharko dira eta ez dira onartuko beste lehiaketaren batean aurkeztutakoak. Mezua sms batean sartu beharko da eta 688 687 826 telefono zenbakira bidali beharko dute parte hartzaileek eta bestalde, e-maila gehienez 300 karakteretakoa izan beharko da eta bizarralepoan@euskalnet.net helbidera igorri behar da.
Sariak notebook, argazki kamera eta mendiko motxila izango dira eta banaketa ekitaldia datorren azaroaren 21ean Andres Isasi Musika Eskolan ospatuko den Izarren Distira galan izango da.
Irabazleak www.blogari.net/bl-en egongo dira eta informazio gehiago helbide horretan, bizarralepoan@euskalnet.net eta 94 491 43 57 telefono zenbakian eska daiteke.

Labels: , , , , , ,

Kirol taldeen emaitzen berri doako SMS bitartez

Udalerriko goi mailako taldeen ganeko kirol informazioa duten SMS mezuak jasotzeko Getxoko Udalak bere web gunearen, www.getxo.net, bitartez eskainiko duen doako zerbitzua abiatu dute dagoeneko.

Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzu berri bat da, oraingo honetan, gure udalerriko talderik garrantzitsuenek jardunaldiz jardunaldi jokatzen duten partiduetako emaitzak zuzenean jaso dezaten.

Hain zuzen ere, SMS zerbitzu honek Getxo Rugby gizonezko eta andrazkoen taldeen, Arenas eta Getxo futbol taldeen, Getxo Saskibaloi gizonezkoen eta andrazkoen eta Jolasetako belar hockeiko gizonezko eta andrazkoen bi taldeen emaitzen berri emango du. Zerbitzuak talde hauen norgehiagoken behin behineko eta azkeneko emaitzak eta markagailuko aldaketak igorriko ditu. Erabiltzaileek nahi duten talderen ganeko informazioa jaso ahal izango dute.

Zerbitzuan, eta dohainik, izena eman nahi duen orok egin dezake iada, euskeraz edo gaztelaniaz, www.getxo.net/kirolak orrialdearen bitartez (“SMS Zerbitzua”-n klikatu), galdetegi txiki bat betez. Bertan izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-posta idatzi beharko ditu.

Labels: ,

Bdzu amtsk?

II. sms eta bideo lehiaketa! Azaroaren 10etik 30era parte hartzeko aukera eman dizue eta aurtengo gaia bdzu amtsk? izan dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak ondokoak ziren:

1. Pertsona bakoitzak nahi beste lan bidali ditzake.
2. Gaia Bdzu amtsk? izango da.
3. Lanak euskaraz eta jatorrizkoak izan beharko dira eta ez dira onartuko beste lehiaketaren batean aurkeztutakoak.
4. Mezua sms batean sartu beharko da eta bideoa gehienez ere minutu batekoa izan beharko da.
5. Lanak jasotzeko epea mugatua izango da, 2008ko azaroaren 10etik 30era.
6. Sms-ak 688 687 825 telefono zenbakira bidali beharko dira. Bideoak euskaltube-ra igo eta linka bizarralepoan@euskalnet.net-era bidali.
7. Lehiaketaren epaimahaia Bizarra Lepoanek izendatuko du.
8. Mezu guztiak Bizarra Lepoanen esku geratuko dira.
9. Sari banaketa, abenduaren 5ean Andrés Isasi musika eskolan egingo den Izarren disdira Galan izango da.

Sariak abenduaren 5ean emango dira, Andrés Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak antolatuko duen Izarren disdira Galan.

Sariak: argazki kamera, portatila, mp4a, telefono mugikorrak...

Irabazleen lanak www.blogari.net/bl blogean egongo dira ikusgai.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua