San Lorentzoko merkatuko istiluak direla eta
Egilea: Imanol Landa. 2008/08/11. Ordua: 3:49 PM.
PPko zinegotziek, beste edonork bezela, nahi duten lekutik, irainik eta mehatxurik jaso gabe lasai paseatzeko duten eskubidea aldarrikatu du, eta hartara, San Lorentzoko merkatuan atzo gertaturiko istiluen aurrean izandako jokabide profesionalarengatik zoriondu nahi dut Udaltzaingoa. Bere jardunbide profesional arduratsuari esker, erasotzaileen aurrean segurtasun lerroa osatuz, istiluak ez baitziren larriagotu, ezbehar handiago bat ekidituz.
Horrelako egoerak jasaten dituztenekin beti bat egin dut eta hau ez da salbuespen bat.
Horrelako egoerak jasaten dituztenekin beti bat egin dut eta hau ez da salbuespen bat.
Labels: PP, san lorenzo
San Lorentzoko merkatua eta Biotz Alai abesbatzaren kontzertua
Egilea: Imanol Landa. 2008/08/07. Ordua: 12:31 PM.San Lorentzoko eguna, urtero, Algortako Biotz-alai abesbatzarekin amaitzen da, eta aurten ere halaxe izango da, jardunaldiari amaiera bikaika emateko. Beraz, beste urte batez, talde entzutetsu horren kantuekin gozatzeko aukera izango dugu.

Algortako San Nikolas, Boitz Alai eta Getxo Antzokiko Plazetan
Ordua: 10.00etatik aurrera
San Lorentzoko Kontzertua
Biotz Alai abesbatzaren ohiko emanaldia
Algortako Biotz Alai Plaza
Labels: biotz alai, merkatua, san lorenzo











