Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Saharauiengan elkartasuna eta laguntza

Badakizue Ibarretxe Lehendakariak, bere eskuan, plastikozko eraztun beltza daramala. Oker ez banago, bere alabak saharar kanpamentuetatik ekarritako oparitxo bat da, eta egunero eskuan darama, saharar herriarengan euskaldunok daukagun konpromisoren adierazpen eta oroigarri modura. Getxon ere badaramatzagu urteak gure elkartasuna eta laguntza kanpamentuetan bizi diren saharauei adierazten, Humberto Cirardak, alkate ohia, 1994ean Bir Ganduz-ekin lotutako anaitasun hitzarmena sinatu zuenetik.

Horiek horrela, gaur bertan Toki Gobernu Batzarrean Getxo Pro Sahara ATFAL gobernuz kanpoko erakunde getxoztarrari 18.000€tako premiazko dirulaguntza bat ematea erabaki dugu, urtero Getxon antolatzen duen “Saharako euskal karabana” ekimenari bultzakada inportante bat emateko nahiarekin.

Ekimen honen bitartez, hainbat elikagai eta beharrezkoak diren beste produkto batzuk batzen dira, bai supermerkatuetan, bai ikastetxeetan, gero Argeliako lurraldeetan kokatuta dauden saharauien kanpamentuetan bizi diren errefugiatuei eramateko.

Zoritzarrez premiazkotasun hori, urtero errepikatzen da eta, antza denez, errepikatzen jarraituko da, ez bait zaio konfliktoari irtenbide garbi bat ikusten. Beraz, egoera horrela mantentzen den bitartean, gure konpromisoarekin tinko jarraitu behar, dudarik gabe.

Labels: ,





Argeliako Tindoufeko Saharar Errefuxiatuen Kanpamenduetatik eta Ekialdeko Europatik (Errusia, Ukrania eta Bielorrusia) etorri diren 45 umeren familia getxotarrei udalerrian zabaltzen duten elkartasun mezua eskertu diet gaur goizean Getxoko Udaletxeko Batzar Aretoan egindako ekitaldian. Ume hauek Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuek, Getxoko Udaleko Garapeneko Lankidetzako laguntzarekin, antolatutako harrera programari esker heldu dira Getxora, bertoko familiarekin uztaila eta abuztua emateko asmoz.

Hain zuzen ere, ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko Elkarteak 15 saharar umeren egotaldia antolatu du (azken urteotako talderik handienarena); Chernobil Elkarteak 13 neska eta mutil ekarri ditu Getxora (iaz baino 4 gehiago) Ukraniako Chernobilgo zentral nuklearraren istripuak eragindako erradiazioen ingurutik eta toki beretik Acobi Elkarteak beste 6 gehiago; Kainaberak Errusiako Murmansk, Niznivarstov eta Volvogrado lurraldeetatik 7 haurren harrera ahalbideratu du eta Bikarte Elkarteak Errusiako umezurtzetan bizi diren 3 haur ekarri ditu eta Ukrania Gaztea elkarteak Ivankiveko bat.

Harro sentitzen naiz aurten etorri diren umeen kopurua aurreko urteotakoa baino altuagoa dela ikustean eta hemendik aurrera haur horiek udalerriko seme-alabak izango dira. Harrera familiei beren konpromisoa eskertu diet udalerri osorako elkartasun eredua direlako. Fatma Ghaliak, saharar begiraleak, umeen izenean mota honetako ekimenak posible egiten dituzten familien esfortzua ere eskertu du.

Programa hauen helburuak hiru izaten dira. Lehenengoa oporraldiaz disfrutatu ahal izatea da eta baita udalerrian dauden bitartean beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera edukitzea ere. Bigarrena osasuna zaintzea da, askotan, osasun azterketa egitea eta tratamendua jartzea beharrezkoa izaten baita. Azkenik, Getxoko biztaneleak haurrek beren jaioterrietan dituzten bizi-baldintzez sentsibilizatzea nahi da, harreren helburu nagusietako bat getxotarrek haurren errealitateari buruzko ahalik eta informazio gehien edukitzea baita.



MP3 fitxategiaren deskarga 45 umeei egindako ongi etorriarekin. (580 kb)



MP3 fitxategiaren deskarga harrera sendieei eskerrak emanez. (690 kb)

Labels: , ,

Saharar Errepublika Arabiarra Demokratikoa osatu zela 32 urte

Saharar bandera ipinita egongo da gaur Udaletxean Argelgo basamortuan, Tindufen, pilatuta 30 urte baino gehiago daramatzaten 150.000 errefuxiatu baino gehiagorekin elkartasuna agertzeko asmoz. Ordezkaritza instituzionala duten alderdi politiko guztiak biltzen dituen Euskal Fondoan (Euskal Udalerri Kooperanteen Elkartean) adostutako hitzarmenaren haritik egiten ari da keinu hori, hain zuzen ere, Saharar Errepublika Arabiarra Demokratikoa osatu zela 32 urte betetzen den honetan. Era berean, beren herrialdeko lurraldeetara itzuli ezin diren eta basamortuan errefuxiatuta bizi diren hamaika mila haurren, emakumeren eta gizonen egoera negargarria gogoratu nahi da.
Gainera, Getxoko Udalak Bir Ganduz herrian bizi direnekin bere elkartasun zuzena erakutsi nahi du, horrekin Getxoko Udalerria senidetuta baitago.

Labels: ,

Sucram spasiva

Euskara, gaztelera, arabiarrera, errusiera, bielorrusiera... hizkuntz asko entzun dira gaur osoko bilkura aretoan, herri ezberdinetako pertsona ugari, hizkuntza ta kultura ezberdinak, munduko aniztasunaren aberastasuna azken batean, baina batez ere areto honetan nabarmentzen dena zera da: alaitasuna, elkartasuna, laguntza, pertsonen arteko ezagutza, maitasuna eta konpromisoa.

Bielorusiar, errusiar, saharaztar umeak udaro bezala Euskadin daude. Eta getxoztar sendiak urtero bezala herriari bideratzen diozuen elkartasun mezua oso garrantsitzua da, azken batean Getxo udalerri solidarioa bada, zuek bezalako getxoztarrak ditugulako da.

Blog honetatik esker ona, animoak eta laguntza dudarik gabe.



Labels: , , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua