Felix auzokidearekin Romoko kaleetan zehar
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/26. Ordua: 2:14 PM.Romok irisgarriagoa eta kalitatezko urbanismoarekin bat eginda
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:09 PM.

Alde zaharrean, Ezequiel Agirre, Aurrezki Kutxa, Kalamua eta Gobelondo kaleetan espaloiak zabalduz, Metro plaza ondoko aparkaleku eremua egokituz eta Romoko saneamenduko estolda nagusia zaharberrituz, auzo honek Getxoko beste auzo batzuek daukaten kalitate urbanistiko bera izango du. Udalak 6,2 milioi eurotik gora bideratuko ditu jarduera hauetara, eta auzo honetan egin diren eta laster egingo direnei ere.
Romoko bihotzean bertan, Espaloiak zabaldu eta aipatu kaleetako zoladura berrizteko proiektua. Proiektu hau auzoaren erregenerazio urbanistikorako Plangintzara bilduko da (Errekagane kaleko erreforma amaitzen ari dira, Luis Lopez Oses kalea eta Errekagane parkea egokitzeko lanak, martxoan esleituko direla, Chavarri Zuazo parkekoak, eta baita Gobela kiroldegiko aparkatzeko 270 plazak), inolako zalantzarik gabe aspaldi Romo auzoan egin den erreforma urbanistikorik garrantzitsuena dalarik.
Landak adierazi du hirigintz jarduera honek Romok Getxoko beste auzo batzuk gozatzen duten urbanismo kalitatezko eta atseginarekin behin betiko bat egitea ekarriko duela. Auzotarren bizimodua nabarmen hobetuko du, batez ere mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonena, kaleak gozatu ahal izango dituztelako.
Ibiltzeko kale errezagoak
Ezekiel Agirre, Aurrezki Kutxa, Kalamua eta Gobelondo kaleetan espaloiak zabalduko dituzte errezago ibili ahal izateko. Aurrezki Kutxa kalea egokitu egingo da oinezkoari lehentasuna emateko eta Gobelondo kaleko zati bat –Aurrezki Kutxa eta Kalamua tartean- oinezkoentzako gune bihurtuko dute ere, Ezekiel Agirren 3 m zabalerako espaloiak ipiniko dira, ilarako arboleekin, eta Kalamuan espaloiak zabalduko dituzte (2 metroraino) eta zoladura barria ipiniko dute, Joseba Arregi, Hirigintza zinegotziak azaldu duenez. 605.000 euro inbertituko dira eta lanak, Estatuko Funtsak finantziatuta, urtea amaitu aurretik bukatuko dituzte.Era berean, Romoko saneamenduko estolda nagusia zaharberrituko dute eta horren eraginez Santa Eugeniako plazan eta Kresaltxun ur putzu handiak sortzeko arriskua behin betiko desagertuko da.
Proiektu hau, laster plazaratuko dute enkantean hartzeko eskaintza, eta bere aurrekontua 1,3 milioi eurotik gorakoa da.
Alkateak aurreratu du, obra hauek auzotarren artean aparkaleku kopurua gutxituko dutela eta eragin ditzaketen kejeen aurrean, Udalak, Santa Eugenia eta Mesedeetako aparkalekuez gain, egungo legegintzaldian Gobela kiroldegiko parkinga zabaldu duela, Romoko kaleetatik 282 auto ateraz. Halaber, aurreikusita dago Leioako Udalak Pinuetan aparkatzeko 400 plaza egingo dituela. Proiektu horretan elkarlanean jardungo dute Leioa eta Getxoko Udaleek. Edozelan ere, formulak aztertzen jarraituko dugu arazoari irtenbide bat eman aldera.
Landak eskatu dire, azkenik, Romoko bizilagunei pazientzia eta ulerberatasuna auzoaren erreforma urbanistiko honen lanak eragin ditzaketen trabeekiko.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: irisgarritasun, romo
Izan duen harrera aparta izan da eta itxaropentsu gaude aparkaleku plaza hauek dagoeneko bete direnez aurrerantzean Romon aparkatzeko leku gehiago izango delako, arazoa arinduz. Aparkaleku honekin eta Santa Eugenian, Mesedeetan eta Santa Anan daudenekin, guztira 1.161 plaza direla, Udalak oso urrats garrantzitsua ematen du Romo eta Areetako bizilagunei aparkaleku eskaintza ona egiteko.
Labels: aparkalekuak, romo
Gobelako aparkalekua: urtebeteko alokairuaren arrakasta
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/17. Ordua: 2:00 PM.
Jasotako eskaera ugariren aurrean, Getxoko Udalak, datorren 19an (ostirala), Gobelako Udal Kiroldegiko lurpeko aparkalekuan dauden 235 plazak, urtarriletik aurrera, alokatzeko eskaerak aurkezteko epea bukatutzat emango du.
Orain arte 309 eskaera aurkeztu dituzte. Hortaz, plazak, ziur aski, datorren astean esleituko dira, irizpide hauei jarraiki eta lehentasun honekin: Erromoko bizilagunak, Getxoko bestelako alderdiak, Erromo-Leioa eta Getxon lan-harremana duten pertsonak. Hiru kasuetakoren batean eskatzaile kopuruak erabilgarri dauden plazena gaindituz gero, partzelen esleipena zozketa bidez egingo da. Hau behar bezala iragarriko da. Pertsona adjudikaziodunen zerrendak Fadura eta Gobelako iragarki-oholetan erakusgai egongo dira.
Plaza berri hauek zuzenean eragin behar dute aparkatzearen hobekuntzan, bereziki Erromon. Jasotako eskabide kopuruak, espero genuena baino askoz handiagoa denez, erakusten du herritarrek gogo onez hartu dutela aparkalekuetara salneurri merkeetan eta alokairuko formularen bidez jotzeko aukera ahalbidetzera zuzendutako ekimen hau. Erromoko bizilagun askok garajeko plaza batez gozatu ahal izango dute eta, batez ere, inguru honetako aparkatzearen arazoa gutxituko da.
Aste, hil edo urtebeteko alokairuaren aukera eskaini arren, eskaera guztiak urtebeteko abonuetarako izan dira.

244 aparkaleku alokatzeko aukera hilabetean gehienez 45 € ordainduta
Egilea: Imanol Landa. 2008/04/25. Ordua: 1:44 PM.
Erromoko getxotarrek, ziurrenera urritik aurrera, Gobela Kiroldegian aparkatzeko hutsik dauden 244 tokietako bat alokatzeko aukera edukiko dute, hilabetean gehienez 45 eurotan, inguruan merkatuan ordaintzen ari dena baino askoz merkeago.
Erromon aparkatzeko dagoen arazoa murriztuko dela uste dugu eta auzo horretako auzokideen bizi kalitatea hobetu egingo dela ere.
Gobernu taldeak oraindik hutsik dauden aparkatzeko tokiak lau urtez gestionatuko dituen enpresa bat kontratatzeko tramiteak jarriko ditu martxan. Ustiapena esleitu ondoren, enpresak gaur egun hutsik dauden tokietako bat lortzeko eskaerak aurkezteko epea zabalduko du.
Enpresak ustiatzeko edukiko duen 4 urteko epea igaro ondoren, ekimenari buruzko balantzea egingo du Udalak eta horren arabera, aukera hori luzatzea edo ez erabakiko du.
Baldintzak eta betebeharrak
Inguruko auzokideek aipatutako aparkatzeko tokiak lortzea errezteko helburuarekin, Gobernu taldeak baldintza batzuk ezarri ditu. Horrela, eskatzaileek urte, hilabete edo aste batzuetako eperako alokatu ahal izango dituzte tokiak eta momentuz, gehienez lau urtetarako. Era berean, toki bat egun osoz, eguneko orduetarako edo gauerako soilik alokatzeko aukera ere izango da.
Aparkatzeagatik gehienez 45 euro ordaindu beharko da. Diru kopuru hori gutxiago izan liteke lehiaketa irabazten duen enpresak printzipioz ezarritako prezioa baino baxuagoa eskaintzen baldin badu. Hala ere, gaur egun aparkatzeko toki bat alokatzeagatik merkatuan dagoen salneurria hilabetean 65 euro ingurukoa izaten da.
Bestalde, egun 25 urtez toki bat erabiltzeko emakida lortzeko aukera ere mantendu egingo da, eskaintza hori 2004ean ezarri ziren baldintza berberetan. Gainera toki falta izango balitz, emakidek alokatzeko eskaintza berriaren gainean lehentasuna edukiko lukete. 25 urteko emakidaren egungo jabeen eskaerak kontuan hartzeko, beraientzako eskubidea ezarri nahi izan dugu eta horrela beren emakida itzuli nahi badute, udalari jakinarazi beharko diote eta emakida bat lortu nahi dutenei igortzeko lehentasuna edukiko dute.
Toki bat alokatu ahal izango dute ibilgailua eduki eta Getxon erroldatuta daudenek. Eskaerak epea zabaltzen denean (iraila aldera) aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek, eta eskaerak dauden plazak baino gehiago izango balira zozketa egingo litzateke epe luzeeneko alokairu-eskaeren artean. Hau da, urteko alokairuek lehentasuna edukiko dute hilabetekoen aldean eta hilabetekoenek astekoenen aldean. Eskaeren kopurua tokiena baino txikiagoa bada, guztiak sartuko dira zozketan.

Romo eta Areeta berriro ere zulo batek bereiztuta? EAJ-PNVrekin ez
Egilea: Imanol Landa. 2007/08/31. Ordua: 8:14 PM.
Orain dela gutxi, Getxoko Udaleko PSE-EE-ko bozeramaileak, Almansa jaunak,oraingoan talde popularraren bozeramaile lanak ere betez, komunikabideei azaldu zien talde biek proposamen bat egin nahi dutela Areetako Geltoki Plazari buruz. Proposamen horren arabera, plazaren azpitik doan erreka estali gabe geratuko da, azterlan bat egin ostean.
Proposamen hau ez da berria. Talde biek maiatzaren 27ko tokiko hauteskundeetarako aurkeztu zituzten hauteskunde programetan ageri baita. PSEEE-k, bere aldetik, aukera hori aztertzea aipatzen du programan. PP, ordea,argiagoa da: 7. puntuan, 13. atalean, “Nuestros grandes proyectos” izenekoan,hauxe dakar: “Descubrir el río Gobela y adecuación del entorno de la plaza de Las Arenas”.
Une hauetan proposamena aurkeztea, beraz, koherentzia handiko ekintza da. Planteamendu hau gauzatuko balitz, ubidea estaldurarik gabe geratuko litzateke Lamiakoren mugatik (Leioa) hona, aparkalekua eta plaza zeharkatuz, Errekagane kaleraino (hor estali gabe dago jada).
Proposamena zilegia eta bidezkoa da. Baina baita zentzugabea ere, nire uste
apalean.
Deia, El Mundo eta hedabide ezberdinetan argitaratu didaten artikulua, bere osotasunean irakurri nahi baduzu, hemendik deskargatu dezakezu.
Deskargatu PDF agiria

Labels: Areeta, Geltoki plaza, romo