Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


38 proiektu. "Lanean gabiltza" google mapsen ere



Ikusi Lanean gabiltza

Udalerriko zati handi batean abian diren obrak –behin amaitzen direnean hiritarren bizi-kalitatea hobetuko dutenak– erritmo egokian ari dira gauzatzen.

Gehienak honez gero hasita daudela, obra nagusien garapena, eraginak eta bilakaera ezagutu nahi izanez gero, www.getxo.net udal webean horretarako atal bat gaitu du Getxoko Udalak.
Lanak egiten ari diren gunea kokatzea ahalbidetzen duen kaleen mapa baliatuta, proiektuaren, lanak egiten diren bitartean sor daitezkeen eragozpenen (hala nola, kaleak zarratzea, aparkalekuak kentzea eta zirkulazioko noranzko aldaketak) ganeko informazioa zein arretarako telefonoa, 94/466 01 05, eta, nahi izanez gero, parte hartu hal izateko foroa, jasotzen dira.

Zergatik lanak udan
Planteatu diren kexen artean, gune publikoetan, besteak beste, Areetako Kaian, Arrigunaga pasealekuan edo Txabarri Zuazo parkean, gauzatzen ari diren obrak gauzatzeko unearen egokitasunarekin lotuta daudenak agertzen dira.
Gogorarazi behar dut obra horiek Tokiko Inbertsioko Estatuko Funtsak emandako diru-laguntzekin ari direla gauzatzen eta laguntza horiek jaso ahal izateko ezarritako baldintzen artean obra horiek abenduaren 31 baino lehen bukatuta egon behar dutela dela. Baldintza hori ez-betetzeak kostuaren %100 estaltzen duen dirulaguntzaren galera eragingo luke. Horregatik, obra horren zati handi bat udan egikaritu behar da. Gainera, Funts hori ekonomia 2009an berraktibatzeko helburuarekin jarri da martxan.

Labels: , , , ,

EAJ-PNV Getxoren aurrerabidea

Getxoren eraldatze berria. Poriektuen zerrenda (III)

1) Hiria hobetzeko

Pasealekuak:
-Galeako Pasealekuaren urbanizatze lanak, Bostgarrena kalea, Aixerrotako errota eta Arrigunaga aldean.

-Areetako kaia oso osorik zaharberrituko da, La Bolako hondartzatik Churrukara arteko tartean.

-Andra Mari auzoko Unbe eta Urduña kaleen eraberritze eta hobetze lan osoak.

Parkeak:
-Andra Mari auzoko Unbe eta Urduña kaleen artean dagoen parkearen eraberritze eta hobetze lan osoak.

-Gobelaurre Parkearen eraberritze osoa.

-Iturgitxi parkean (Villamonten) umeentzako jolasgune berria ipiniko da.


2) Erraz sartzeko planaren garapena:


-Aiboan arrapala gaineko igogailua ipiniko da Metrora errazago iritsi ahal izateko.

-Villamonteko plazan beste bi igogailu ipiniko dira Metroko 2 mailak gainditu ahal izateko.

-Romo auzoko erdigunearen: Aurrezki Kutxa, Ezequiel Agirre, Kalamua eta Etxague Jenerala kaleen eraberritze eta hobetze lan osoak.

-Algorta auzoko Jaime Morera, Alangoeta eta San Martin kaleen eraberritze eta hobetze lan osoak.


3) Kirol azpiegituren hobekuntza

-Bolue 3ko tribunari estalkia ipiniko diote.

-Bolue 1 eta 2 zelaietarako pergola berriak.

-Arrigunaga eta Mesedeetako Skate pistak oso osorik zaharberrituko dira.

-Andra Mariko kiroldegiko estalkia konponduko da.


4) Udal gizarte politikei bultzada


-Urgull kaleko udal eraikineko 2 solairu hobetzeko lanak egingo dira Algortan Gizarte Zerbitzuen ordezkaritza zabaldu ahal izateko.

-12 tutoretza-etxebizitza Juan Bautista Zabalan.

-2 liburutegi berri Gobela polikiroldegian.


5) Teknologia berrien aldeko apustua

-Herritarrek gehien erabiltzen dituzten udal eraikinetan WIFI sistema ezarriko da.


6) Udal azpiegiturak

-Torrene kaleko udal etxabea zaharberrituko da bertan areto erabilera aniztuna egokitu aldera.

-Hilerriko arreta gunea hobetuko da.

-Getxo Irratiko bulegoen eraberritze eta hobetze lanak

-Udaletxearen estalduraren eraberritze eta hobetze lanak

-Santa Clara eraikuntzaren beheko solairuaren eraberritze eta hobetze lanak

-Tangora etxearen eraberritze eta hobetze lanak

-Juan Bautista Zabala HABren eraberritze eta hobetze lanak

Infrmazio gehiago:

Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan(I)
Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan (II)

Labels: ,

Udal Gobernu taldeak adineko pertsonentzako babespeko 12 apartamentu berri egingo ditu Algortan Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako dirulaguntzaren zati batekin, Getxon politika sozialak indartzeko apostu berri bat egiten duela. Apartamentuak Juan Bautista Zabala kalean Udalak duen etxean egokituko dituzte. Lan hauek proiektuen bigarren multzoari dagozkie eta Udalak 2.647.152 euro zuzenduko ditu bertara, Toki Inbertsiorako Funtsak guztira emandako 14,5 milioietatik.

Hain zuzen, Zabalako babespeko apartamentuak egokitzeko proiektuen bigarren multzoari dagokion zenbatekoaren %35 zuzenduko da, hau da, 926.000 euro. 12 apartamentu berri hauek, Romo auzoan dauden era honetako 39 etxebizitzei gehituko zaizkie (28 daude Luis Lopes Oses kalean eta beste 11 Lope de Vegan). Zerbitzu aitzindaria da inguruko herrietan ez baitago holakorik. Bere helburua da udalerrian bere kabuz konpontzen diren adineko pertsonen etxe eta segurtasun arazoa konpontzea. Ganera, zerbitzua hurbilduz, Algorta eta Andra Mariko herritarrei eskaintzen zaie ere.
Hartara, lan hauek Gobernu taldeak garatuko dituen proiektuen bigarren multzo honen izaera soziala berresten dute, behar gehien duten pertsonak artatzeko dagoen beharrari erantzunez, are gehiago kontuan hartuta krisiladi ekonomikoan murgilduta gaudela.

Beste proiektu batzuk

Bestaldetik, bigarren multzo honen barruan onartutako beste jarduera bat izango da Gobelako kiroldegiko behe aldean bi liburutegi, bata nagusientzako bestea umeentzako, egokitzea. Giza azpiegitura berri honek, Romo-Areetan Santa Eugeniako eta Merkatuko udal eraikinetan egingo diren zaharberritze lanak direla-eta bi hauetan aldi baterako faltako den liburutegi zerbitzua beteko du. Jakina denez, bi eraikinetan Kultur Etxe berria eta BizcayTIK programa egokituko dituzte, hurrenez hurren. Bi liburutegi berriak egokitzeko lanetara 700.000 euro inguru zuzenduko dira.
Bigarren multzo honetako gainontzeko laguntza, bestalde, Udaletxearen beraren azpiegiturak hobetzeko zuzenduko da. Izan ere, 446.000€ Santa Clara jauregiko behetan hirigintza arloko gaiei buruzko informazioa eskatzera hurbiltzen diren harritarren arretarako gune bat egokitzeko bideratuko dira; Tangora Etxeko Gazteriaren Zerbitzua hobetuko da, lan hauetara 125.000€ zuzenduz, Juan Bautista zabalako HAB -72.200 euro- eta Getxo Irratiaren egoitza ere, 290.500 eurotan. Azkenik, Udaletxeko estalkiaren konpontze laneek 88.500 euro jasoko dituzte.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua