Getxoko auzoak hobetzea da asmoa, baina bizilagunen iritzia jakin nahi dugu euren errealitateari buruz, hau da, bizi diren auzoa.
Abiatuko dugun ekimenaren oinarria oso sinplea da, alegia, bizilagunek dituzten iritziak eta kezkak entzutea eta erantzutea, zuzenean, bertatik bertara. Gure politiken eta gure erabakien atzean herritarrak daude, aurpegiak eta begiak dauzkatenak, izen-abizenak dituztenak. Zuzenean entzun nahi diegun pertsonak.
Postontziak
Horrela, eta aurreikusitako egutegi baten arabera, postontzi bereziak jarriko dira Getxoko hainbat leku ezberdinetan, berauetan, interesatuek, euren auzoei buruz edo udal kudeaketari buruz dituzten iradokizunak utzi ahal izateko. Egun batzuk geroago, hauek guztiak ikusi eta aztertu eta gero, ni neu Alkate bezala eta gobernu lantalde osoarekin batera, auzo horretara hurbilduko gara pertsonalki auzokideekin gai horretaz aurrez-aurre hitz egiteko.
Hasiera batean postontziak tradizionalki Algortako eta Areetako erdiguneetatik urrun egon diren auzoetan kokatuko dira, Imanol Landa alkateak aurreratu duenez. Horrela, gaurtik aurrera, eta hilaren 19 arte, Zubietako eta Oicosa aldeko herritarrek aurkitu ahal izango dute Salsidu Etorbidearen amaieran (“Avenida” tabernaren aurrean). Topagunea alkatearekin eta bere gobernu talde osoarekin maiatzaren 22an izango da, 19:00etan “Julio Caro Caro Baroja-Getxo 1” institutuan.
Labels: auzoz auzo, parte-hartzea
Iturribide eta Maidagan kaleen artean dagoen Maidagan - Malakate parkea hobetzea, edozein adin eta zaletasun duen pertsonak goza dezan. Horretarako, hainbat proiektu aurreikusten dira; besteak beste, zoladura berritu, ureztatzeko sistema berria jarri eta argiteria hobetu, hiri-altzari berriak jarri, haurrentzako eta helduentzako jolas-guneak sortu. Ur-kanalaren kontrol-dorrea berreskuratu.Exekuzio-epea: 4 hilabete
Aurrekontua: 821.325 €
Zure iritzia eta proposamenak jakin nahi ditugu. Utz itzazu zure iradokizunak, martxoaren 9ra arte soilik, informazio moduluan bertan. Benturillena kaleko HABen eman ditzakezu edo formulario honen bitartez online : formularioa martxoaren 12ra arte soilik.
Labels: maidagan, malakate, parke, parte-hartzea
Getxoko Udalak zenbait informazio-batzar antolatu ditu HAPOk udalerriko lau gunetan izango dituen hainbat aldaketen berri emateko. Herritarren partaidetzaren alde garatzen ari den politikaren barruan, gobernu lantaldeak informazio-orri batzuk prestatu ditu aldaketa horiei buruzko datuekin.
Orri horiek etxeko buzoietan banatu dituzte, atarietan jarri dituzte eta zenbait batzar antolatu dituzte aurreikusitako aldaketek eragina izango duten bertoko auzokideei zuzenduta.
Halaber, alegazioak aurkezteko epea datorren otsailaren 29 arte egongo da zabalik. Ekimenaren helburua da batez ere oso teknikoak diren gai hauei buruzko datuak lagun orori azaltzea, horrela guztiok ulertu ahal izateko. Proiektuak egiten dituzten lantaldeak izango dira afektatuen zalantza guztiak argitzen saiatuko direnak.
Hitzaldiak Udaletxeko batzar areto nagusian izango dira datorren asteartean, otsailaren 12an:
Lehenengoa, herritarrei gero eta zerbitzu hobeagoa eman ahal izateko etorkizunean Justizia Jauregia handitzeko lanei buruzkoa 18:00etan izango da.
Bigarrena, epai bat onartzeko Sarri esparruari dagokion ordenantza baten aldaketari buruzkoa 18:30ean hasiko da.
19:00etatik aurrera Punta Begoñako lurmuturrean hotel bat eraikitzeko lanak ahalbideratuko dituzten aldaketaz arituko dira eta
19:30etik aurrera Getxoko Ertzain Etxea handitzeko lanak erraztuko dituen aldaketaz.
Hauxe Getxoko Udalak Herritarren partaidetza bultzatzeko aurrera eramango duen bigarren ekimena izango da (lehenengoa Getxo Antzokia berriari buruz eraikitze- proiektuari buruzkoa izan baitzen).

Labels: HAPO, parte-hartzea