Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bidegorrien Plan Berezia eta herritarren partaidetza

Getxok 33 kilometro bidegorri izango ditu 2011 urtean, 2008-2011ko Bidegorrien Plan Bereziaren aurrerapenean jasotzen denez. Udalerria bizikletaz zeharkatzeko aukera eta 21 ikastetxetara, 7 kirol gunetara, 6 metro geltokietara eta herriko plaza nagusietara iritsi ahal izango da. Bertan jasotzen da ere etorkizunean Andra Mariko hiri diseinura bilduko diren proposamenak.
Jauzi kualitatiboa izango da egitasmo hau Getxorentzat, bizikleta, nagusiki, jolas edo aisialdirako erabiltzetik, garraiobide jasangarri eta ekologikoa, alternatiboa, izatera igaroko delako, beste modu batez erabiliko delako, berbarako, lanera, ikastetxera, erosketa egitera edo etxeetara joateko; hau da, txirrindularen erabilera praktikoa eta egunerokoa ahalbidetuko da gainontzeko garraiobideen benetako alternatiba gisa, Europan dagoeneko bizi bizi dagoen bizikletaren kulturarekin bat egitea duelarik jomuga.
Bidegorri sarearen ibilbidearen aurrerapena itxuratzeko, Getxoko Udalak elkarrizketak izan ditu Leioako Udalarekin (Leioarekin lotzeko Erromotik) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (bere eskuduntzen esparrukoa den kostaldeko bidegorrirako). Proposatutako aurrerapenean, 16 kilometro bidegorri Udalak egin behar du eta beste 4,2 kilometro Foru Aldundiak. Guztiak egun daudenei gehitu behar zaizkie.

Planaren aurrerapenean jasotzen den ibilbidearen zati bat datozen hilabeteetan egingo da, datorren astelehenean, hilaren 21ean hasiko diren Errekagane parkeko zaharberritze lanetan aurreikusten baita bidegorri bat egitea, Leioarekin lotzeko Luis López Osés kalean izango denaz gain. Halaber, Gobernu Taldeak 2008an 300.000 euro bideratuko ditu bidegorri sare berriarekin aurrera egiteko asmoz, aurrerapena izateari utzi eta behin betiko egitasmoa bihurtu ostean.

Herritarren partaidetza

Hain zuzen ere, Udalaren asmoa da proposamenari buruzko iritzia batetik, herritar getxotarrek eta bestetik, garraiobide jasangarriarekin eta bizikletarekin lotuta dauden gizarteko ajenteek agertzea.
Udalerriko auzokideek ere proiektuan parte hartzea nahi dugu. Horretarako, hilabete bateko epean informazioa emateko planaren aurrerapena honako toki hauetara bidaliko ditu Udalak: udalerriko herri ikastetxeetara eta ikastetxe pribatuetara, elkarte ekologistetara, Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkartera, Herritarrak Artatzeko Bulegoetara eta Gazte Bulegora.
Proposatutako trazaketari buruzko iritzia jaso nahi dugu eta baita erabaki zailak hartzera behartuko dituzten gai batzuetarako aukerak ere, esatebaterako bizikletak eta oinezkoak eta bizikletak eta autoak elkarrekin ibili ahal izateko.

Labels: , ,

Bake kultura eta herritarren parte-hartzea

Topaketa hauek udalak 2005etik bultzatzen ari den Bitartekaritza Komunitarioa eta Bake kulturaren aldeko planaren barruan kokatzen dira.
Plan honen helburu orokorra zera da: norgehiagokaren kulturan murgilduta dagoen gure gizarte honetan, bakearen kultura poliki poliki hedatzea, bai pertsonal arloan bai familien, herritarren eta noski politikaren arloan ere. Horretarako giza eskubideen defentsa, partaidetza, berdintasun aukerak, elkarrizketa eta gatazkak konpontzeko bide baketsuen aldeko baloreak sustatzea derrigorrezkoa delarik.
Horiek horrela, hasiera ezin hobea izan genuen atzo, hain zuzen ere gure artean eta nik dakidanez, estatu mailan arlo honetan dagoen katedradun bakarrarekin. Ramón Alzate Saez de Heredia Jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko Gatazken analisi eta ebazpeneko katedraduna da eta gatazka konpontzeko komunitate zentroei buruz hitz egingo zigun.

Topaketen egitaraua:

Abenduak 11 (19:00-20:30)
“Gatazkak konpontzeko komunitate zentroak”
Ramón Alzate Sáez de Heredia jn.
EHUko Gatazken Analisi eta Ebazpeneko Katedraduna. Geuzeko zuzendari zientifikoa.

Abenduak 18 (19:00-20:30)
“Bake hezkuntza”
Fermín Barceló jn.
Arartekoko Gizarte Harremanen arduraduna.

Urtarrilak 10 (19:00-20:30)
“Herritarren parte-hartzea”
Pedro Ibarra jn.
EHUko Politika Zientzien Katedraduna. Parte Hartuzeko kidea.

17 de Enero (19:00-20:30)
“Bake kultura eta gatazken ebazpena herri mailan”
Jonan Fernández jn.
Baketik Zentroa Zuzendaria

Labels: , , ,




Columbiako Unibertsitateko adituek Herritarren Partaidetzarako Ekimenaren, Konponduren, ondorioen txostena aurkeztu dute.
Getxon aurten bultzatutako bi foroetan parte-hartu duten getxoztarren laguntzaz eta iritzietaz osatu da Columbia Unibertsitateko ondorioen txostena.


Informazio gehiago

Bakea lortzeko zure parte-hartzea behar beharrezkoa da.
Eman zure iritzia: Konpondu.net.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua