Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Algortako Iturgitxi parke berria

Iturgitxi parkean jolasetarako eremua zabaltzen

Getxoko Udalak gaur,hilaren 14ean, Iturgitxi parkean adin desberdinentzat jolasetarako eremua zabaltzeko lanak hasiko direla gogoratu nahi du.
Atontze horretan saski-baloian jolasteko kantxa bat egitea ere pentsatuta dago. Jolastoki gune desberdinak sarbide berrien bidez lotuta egongo dira. Lanen aurrekontua 163.880 eurokoa da eta Tokiko Inbertsioko Estatu Funtsaren kontura izango dira.

Labels: , , ,

Arenas club parkea

Udalak Romo-Areeta auzoko Errekagane parkeari Arenas Club taldearen izena ipiniko dio, herriko gune hori konpontzeko eta barrizteko aurten egingo diren lanak amaitutakoan. Udal Bozeramaleen Batzordeak, bertan Getxoko Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiak ordezkatuta daudela, aho batez onartu dute aipatu parkeari Arenas Clubaren izena ipintzea.

Hartara, udal erakunde gorenak Elkarte areatarraren historia eta ibilbidea omendu eta eskertu nahi ditu mendeurrena ospatuko duen urte honetan. Getxoko Udalak Arenas Club taldeari, bere mendeurrena betetzen duelako, esker ona agertu eta omenaldia egiteko borondatea zuelako etorri da”. Gogoratu ere, Gobernu Taldeak, duela gutxi, 90.000 euroko dirulaguntza ematea onartu duela Arenasek bere urtemuga berezi hau ospatzeko antolatu asmo duen ekitaldi egitaraua garatu aldera.

Ehun urteko historia du eta denbora horretan Arenasek lorpen garrantzitsuak jaso ditu, tartean Alfonso XIII Erregearen Kopa 1919 urtean eta txapelketa horretako bigarren tokia beste hiru bider, 1917, 1925 eta 1927an. Hamarkada horretako amaieran sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Lehen Mailako Liga txapelketa. Arenas Club izan zen hamar sortzaileetako bat.

Parke honen izendapenaren bitartez, ehun urtetik gorako gure Taldearen eta auzoaren eta bere bizilagunen bihotzaren artean dagoen lotura eta harreman indartsua isladatu nahi dugula, era metaforiko batean, Arenas kirol eremutik haratago joan eta Getxoko udalerriari era hautsezinean lotuta dauden koloreekiko emozioa bizi eta sentitzeko moduaren zati bat baita.

Omenaldi hau, historian zehar ehun urte betetzen dituen Talde hau handi egitea lortu duten getxotar gizon eta andra guztiei zabaldu nahi izan diegu. Ez bakarrik kirol lorpenengatik, gure gazteen artean kirol jardueraren berezko balioak eta kolore beltzgorriak janzteko gogoa zabaltzeagatik.

Arenas Clubeko presidente Iñaki Zuazok, bere aldetik, Udalaren esker ona eskertu nahi izan du eta, jarraian, udal erakunde gorenak, bereziki, umeen artean kirola egiteko ohitura sustatzeagatik egindako ahalegina goraipatu du. “Futbolari bikainak ateratzeaz gain gizaseme bezala hezitzen lagundu behar ditugu eta egungo gizartean oso garrantzitsuak diren talde balioak buruan sartu behar dizkiegu”, nabarmendu du Zuazok.

Arenas Taldean egun 9 eta 18 urte arteko 310 gaztetxok entrenatzen dute.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua