Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Datorren urriaren 15era arte zabalik egongo da, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela-eta antolatutako III.Argazki digitalaren lehiaketan parte hartzeko epea. Lanen gaia “Klima aldaketa eta Getxoko aire garbia” izango da.
Parte hartzaileek, bi kategoriatan banatuta (bata 14 urte artekoentzat eta bestea 14 urtetik gorakoentzat), argazkiak email bidez bidali beharko dituzte ingurugirolehiaketa@getxo.net posta elektronikora, mega bat gaindituko ez lukeen eta 500 k-ren azpitik ez legokeen JPG formatuan, lehiaketako gaiarekin lotutako izenburuarekin eta bere datu pertsonalekin. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki bidali ahal izango ditu, eta berriak izan beharko dira.
Haurrentzako sariak argazki kamera digitala eta MP3 erreproduzitzailea izango dira eta nagusientzat eta lau eta bi lagunentzako bazkaria ala afaria Algortako bi jatetxetan izango dira.
Hautatutako obrak Algortako Villamonteko Kultur Aretoan erakutsiko dira eta gainera Udalak edonolako baliabide inprimatuan ala elektronikoan erreproduzitu ahal izango ditu. Baldintzak www.getxo.net/semanamovilidad web gunean ikus daitezke.

Labels: , ,

Mugikortasun Iraunkorraren astea irailaren 16tik 22ra

Herritarrak hiri komertziotan erosteko txartelak banatuko dituen “Erosi Getxon” kanpaina, bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa eta gidatze eraginkorrerako klaseak izango dira Getxoko Udalak irailaren 16tik 22ra izango den Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatzeko antolatutako egitarauaren berritasun nagusiak. “Aire garbia guztiontzat” lelopeko aurtengo edizioaren helburua da herritarrak hirietan izaten diren mugikortasun arazoez eta aldi berean horiek bizi kalitatean duten eraginaz kontzientziatzea.
Getxok beste urte batez ekitaldi beteriko egitarauarekin egingo du bat ospakizunarekin, Inguruneko Tokiko Foroak diseinatuta eta norberaren ibilgailuak gehiegi erabiltzeak eragiten duenaren ganeko kontzientzia sortzeko helburuarekin.

Informazio gehiago

Labels:

Kaleak guztiontzat

Getxoko udalak, aurten ere, bat egin du Europa osoan irailaren 16tik 22ra arte ospatzen den “Mugikortasun Iraunkorraren Astea” ekimenarekin. Mugikortasunaren Europako Astearen ardatz edo lelo nagusia "Kaleak guztiontzat" da. Esaldi horrek argi eta garbi adierazten du gaur egun garraioen arloan dagoen arazoaren irtenbidea ez dela, inondik inora ere, autoek okupatzen duten espazioa zabaltzea.

Egitaraua

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua