Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Gay, Lesbianen eta Transexualen eguna Getxon

Getxoko Udaleko Berdintasunerako sailak datorren igandean, ekainaren 28an Gay, Lesbianen eta Transexualen eguna ospatuko dela eta, bi laburmetraien aurkezpena antolatu du bihar, ostegunean, ekainaren 25ean.

Laburmetraiak Tania Arriagaren “La espinita” eta Yolanda Martínezen “De compras con mi madre”izango dira. Proiekzioaren ondoren solasaldia izango da zuzendariekin.

“La espinita” laburmetraiak sari batzuk lortu ditu, tartean 2009ko Zinegoaken fikzioko laburmetraiaren edo dokumental hoberenaren saria, 2009ko CINOHOMOn (Valladolideko Zine Gayko Jaialdia) laburmetraia hoberenaren epaiaren saria eta gai sozialeko Laburmetraien Nazioarteko I Jaialdiaren epaiaren eta publikoaren akzesita Berriozarrean 2008an.

Saioa 19:30ean hasiko da Algortako Kultur Etxean, Villamonten. Sarrera doakoa izango da.

Labels: , , , ,

“Freeheld” dokumentala, Oskar sarientzako nominazioa jaso du dokumental laburren kategorian, eta “Dos Miradas” luzemetraia proiektatuko dira ostegunean, hilak 31, Algortako Kultur Etxean Zinegoak, gay-lesbo-trans IV. Zinemaldiaren barruan.
Hegoak antolatuta, zinemaldiak ,otsailaren 10arte Euskadiko hainbat udalerrietatik pasatuko da.
Hau da Zinegoak Getxora datorren laugarren urtea eta helburua oso garrantzitsua da, gay, lesbiana eta transexualeen eskubideen alde lan egiten duelako normalizazioa lortzeko; pertsona hauek bere izaera naturaltasunarekin bizitzeko eskubidea eta beharra dute, berdintasuna eskubidea bultzatzen du ezberdintasunatik.

Labels: , , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua