Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Arrigunaga eta Areetako skate pistak hobetu nahian



Maiatzaren erdi aldera Arrigunaga eta Areetako skate pistak hobetzeko lanak hastea aurreikusten da eta horien aurrekontuak 78.500 eta 86.900€ bitartekoak dira, hurrenez hurren. Bi pista horiek konpontzeaz gain (zorua konponduko da eta ertzak berriz egingo dira) eta argiztapena hobetzeaz gain, adituen arabera zaharkituta edo erabilera gutxirekin geratu diren elementuak kenduko dira, eta skater-ek eskatzen dituzten beste elementu modernoago batzuk ipiniko dira.
Udalerriko gazteen aisialdirako eta kirolerako guneen hobekuntzan aurrerapauso bat gehiago eman dugu. Skate pista horiek oso erabiliak dira eta Europako onenekin konpara daitezke. Hain zuzen ere, ematen zaien erabilera dela-eta, konpontzeko beharra dute. Gainera, horrek pistak erabiltzen dituztenentzat elementu moderno era erakargarriagoak gehitzea ekarriko du. Lan horiek burutzeko proiektuak honelako kontuetan adituak direnek egin dituzte eta skater-en babesa daukate, haiek baitira erabiltzaileak azken finean.
Lanak Udal Inbertsioetarako Estatuko Fondoaren kontura finantzatuko dira eta irailerako amaituko dira.



Aurreikusitako lanak
Honakoak egitea aurreikusten da: zorua konpontzea, zimurdurak eta akatsak kentzeko, eta ertzak berriz egitea, erabileraren erabileraz nahiko hondatuta baitaude.
Horrez gain, adituen arabera oso erabilgarriak ez diren eta zaharkituta geratu diren elementu hondatu eta zaharkituak kendu egingo dira. Arrigunagakoaren kasuan, harmailak handitu egingo dira, half pipe-an (“U” delakoan) dagoen coping-a (burdinezko ertz borobila) kenduko da, eta gune horretako mendebaldeko baranda kendu egingo da. Baina, gainera, lanak zenbait hobekuntza eta elementu berri sartzeko aprobetxatuko dituzte: esaterako, argiztapena (erabiltzaileek beraiek eskatuta), bank-aren ertzean piramide moztu bat (lurrazpiko piszina), grind-box-eko elementu bat (irristaketarako eta akrobaziak egiteko ertz bereziak dituen gunea) eta orain dauden arrapalen alboetan igarobide okerrak eraikiko dira. Zirkuitu itxiago bat egin nahi da skate ganean ahalik eta ibilbiderik handiena egin ahal izateko.
Areetan bestalde, pistak aldaketa garrantzitsua izango du. Zorua eta ertzak konpontzeaz gain, hondatuta dauden edo alferrikakoak diren zenbait elementu ere kenduko dira. Eta grind-box-eko beste elementu bat gehituko da; irristaketarako metalezko errailaz eta arrapala txiki eta plano oker eta baxuez gain.
Arrigunagako pistan zirkuitua bazegoen baina Areetan, berriz, ez. Hortaz, ildo beretik jarraitu nahi dugu.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , ,

skate gehiago Areetan



Labels: , ,

Areetako ludoteka zabalik urtea bukatu baino lehen

“Aisibizia” izeneko taldean batutako Erromo eta Algortako Ziztu Bizian eta Eskubeltz eta Bilboko EDE Fundazioak kudeatuko dute Areetako Ludotekaren zerbitzua eta urtea amaitu baino lehen zabalduko ditu ziurrenera ateak.
Udal Ludoteka Areetako Eskoletako plazan egongo da, Ehiza eta Arrantza Elkartearena izandako egoitzan, eta 5 eta 12 urte arteko umeentzat egongo da zabalik.
Guztira 100 plaza izango dira eta horietatik 75 kide zozketa publikoaren bidez erabakiko dira eta gainontzeko 25ak Udal Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten familien seme-alabentzat gordeko dira.

Bigarren Ludoteka, Algortako Aita Felix de la Virgen kalean, San Nikolas plazako inguruetan, irekiko dugu hurrengo urtean.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua