Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bidezko Merkataritzari eta Kontsumo Arduratsuari buruzko III. Astea

Getxoko Udaleko Lankidetzako Garapeneko Sailak, Emaus, Gizarte Fundazioarekin elkarlanean, Bidezko Merkataritzari eta Kontsumo Arduratsuari buruzko III.Astea antolatu du datorren maiatzaren 18tik 24ra.
Aste osoan zehar ekitaldi batzuk izango dira Lehen Hezkuntzako J.B.Zabala eta Zubilleta ikastetxeetan eta Bigarren Hezkuntzako Faduran eta Azkorrin.
Aldi berean herritar guztiei zuzendutako beste hainbat ekitaldi izango dira, Kidendarekin (Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeari ekiten diona) batera antolatuta. Horien artean, maiatzaren 18tik 22ra Bidezko Merkataritzari buruzko erakusketa bisitatu ahal izango da Nafarroako Aurrezki Kutxak Amezti kalean duen egoitzan. Bestalde, Algortako Kultur Aretoan bereziki emakumeei zuzendutako hi hitzaldi izango dira maiatzaren 19an eta 20an, 19:00etatik aurrera. Lehenengo egunean kontsumitzaile gisa emakumearen papera aztertuko dute eta hurrengoan ekoizle gisa.
Pasa den martxoan gai bereko jardunaldiak izan ziren Areetan, partaidetza handiarekin.

Labels: , , ,

Zabaldu mundura



Getxoko Lehen Hezkuntzako 10 ikastetxetako 332 ikasle parte hartzen ari dira oraingo ikasturtean, bigarren urtez, Zabalketa Gobernuz Kanpoko Erakundea, Getxoko Udalarekin elkarlanean, aurrera eramaten ari den garapeneko hezkuntzako “Zabaldu mundura” egitasmoan. Udalak 16.700 euro ipini ditu proiektu honetarako garapeneko hezkuntza eta sentiberatze helburuak betetzen dituelako.
Proiektuaren helburua Getxo eta Afrikaren bizimoduak alderatzea da, konkretuki, Nigeriakoarekin, hor Zabalketa lankidetzako proiektu bat eramaten ari baita aurrera. Uraren erabileraren konparaketa egitea da proiektuaren atal garrantzitsu bat. Ikasturteon programak berritasun batzuek ditu, tartean, materiala euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz izatea eta jarduera berriak egitea, esate baterako, ur edangarria Getxora noiz eta nola heldu zen aztertzea eta azken hori ikusmin handia sortzen ari da ikasleen artean.
Proiektuan parte hartzen ari diren 10 eta 11 urtetako ikasleak, Lehen Hezkuntzako 5.maila ikasten ari dira Gobela eta Geroa Ikastoletan eta Nuestra Señora de Europa, Andra Mari, San Ignacio, Larrañazubi, Zubilleta, Azkorri, Madre del Divino Pastor eta Santisima Trinidad ikastetxeetan. Ikastetxe batzuetan proiektua 4. eta 6. mailetan ere egiten ari dira eta gainera irakasle baten ekimenez, San Ignacio (ikasle atzerritar askorekin) eta Andra Mari ikastetxeak hainbat ekitaldi batera egiten ari dira, horien arteko harremanak sustatzeko helburuarekin.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , ,



Garapeneko Lankidetzako Sailaren aurrekontua %13 hazi da aurten, 2008an 520.617€ izatetik 2009an 582.159€ izatera pasa baita. Horren diru kopururik handiena bai Hegoaldean garapeneko bai sentiberatzeko bai garapeneko hezkuntzako proiektuetarako izango da. Urtez urte sailak duen aurrekontuaren hazkundearekin eta lankidetzako proiektuetarako zuzendutako dirukopuru handiarekin, Getxoko Udalak egoera txarrean dauden errealitateekin duen konpromisoa mantentzen du, bere lankidetzako politikaren bitartez herritarren sensibilitatea jasotzen baitu eta baita arlo horretan lan egiten duten elkarteen eskaerei erantzuna ematen baitie ere.

Sailaren helburuak garapeneko, sentiberatzeko eta garapeneko hezkuntzako egitasmoak sustatzen segitzea da eta baita larrialdietarako dirulaguntzak eta laguntza humanitarioak ahalbideratzea ere, Legealdiko Plangintzan agertzen diren ekintzen bitartez. Horien artean Hegoaldeko herrialdetako bizi kalitatea hobetzeko proiektuak diruz laguntzea, Bidezko Merkataritza eta GKEEn lan taldearen koordinazioa sustatzea, genero ikuspegia kontuan hartzea, Euskal Fondoan parte hartzea, Oporrak Bakean Programa, eta Udalerriko elkarteen sarea indartzea bultzatzea daude.

Garapeneko Lankidetzako politika munduko herrialde desberdinen artean dagoen desoreka zuzentzera dago bideratuta eta horretan oso garrantzitsuak dira Hegoaldeko herrialdetako emakumeen egoera hobetzeko diren egitasmoak beren paperak bai familian bai arlo ekonomikoan bere biziko garantiza baitu. Ildo horretan iaz diruz lagundutako egitasmoen erdia emakumeen jabekuntzarako edo hezkuntzarako izan zen eta gainontzekoetan ere genero irizpidea garrantzitsua izan zen.

Dirukopuruak
Aurten Udalak 377.365 euro zuzenduko ditu lakidetzako proiektuetarako eta 18.720 euroGetxoko GKEEei eman beharreko dirulaguntzetarako. Euskal Udalerri Kooperanteen Elkarteari, Euskal Fondoari 50.025 euro bideratuko dio eta duela gutxi irten den Sahararen aldeko Euskal Karabanarako 18.000 euro. Karabana Arjeliako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetara abiatu da iazko Gabonetako oporretan hainbat udalerritan, tartean Getxon, bildutako jakiak eta higiene produktuak eramateko. Gure udalerrian 8 tona batu ziren.
Bestalde, Udalak 16.278 euro bideratuko ditu Oporrak Bakean Programarako, bai saharar haurrak hartzeko baita beste elkarte batzuek Europako Ekitaldetik umeak oporraldiak gure udalerriko familiekin igarotzera ekartzeko ere. Azken bi diru kopuru horiek Getxoko Udalak Bir Ganduz dairarekin duen adiskiditzearen bidez saharar herriarekin duen konpromisoa uzten dute agerian.
Azkenik, aurten 35.000 euro gorde dira urtearen amaieran Getxotik Mundura-Mundutik Getxora ohiko Jardunaldiak egiteko.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Getxotik Mundura, Mundutik Getxora 2008



2000ko irailaren 8an, Nazio Batuen Erakundearen New Yorkeko egoitzan 189 estatu eta gobernuburu bildu ziren Milurtekoaren Gailurra egiteko. Mezu garbia bidali nahi izan zuten, honako hau: munduko pobrezia desagerraraztea lehentasuna zen nazio guztientzat. Izpiritu hori Milurtekoaren Adierazpenean islatu zuten gailurrera etorri eta sinatu zuten guztiek. Milurtekoaren Garapeneko Hleburuekiko konpromiso irmoa da.

Adostutako lehenengo zazpi helburuak hauek dira: pobrezia eta gosea desagerraraztea, lehen hezkuntza unibertsala izatea, genero berdintasuna, umeen eta amen hilkortasuna murriztea, GIB/HIESaren, malariaren eta tuberkulosiaren aurrerakada geldiaraztea, eta ingurumenaren iraunkortasuna. 8. helburua, berriz, garapenerako munduko elkarte bat sortzeari buruzkoa da; horretarako, baliabideak eta borondateak batzen dituen konpromiso irmoa gauzatu behar da, herri aberats eta pobreen arteko akordioen bitartez.

Getxon, ahal den neurrian, helburu hauek lortzeko lanean ari gara, udaleko aurrekontuetatik urtean 500.000 eurotik gorako ekarpena eginez, eta udalerriko GGKEekin batera lan eginez, horretarako sortu den lantaldean koordinaturik.

Beraz, eremu honetan, aurten udalerriko eragile instituzional eta sozial guztiek egin duten lana ezagutzera emateko asmoz, eta Iparraren eta Hegoaren artean dauden ezberdintasunak gainditu beharraz sentsibilizatzeko asmoz, eta zenbait herrik bizi duten egoera latzari aurre egiteko (saharar herria adibidez, Getxorekin lotura estua duena), aurten ere jarduera egitarau zabala prestatu dugu, Getxotik Mundura - Mundutik Getxora 08 izenarekin.

Beraz, honen bitartez gonbidatzen zaituztet egitarauaren edukia ezagutzera eta bertako jardueretan parte hartzera. Mundu hobea posible eta beharrezkoa da.


MP3 fitxategiaren deskargarekin Getxotik Mundura bezalako ekimenak konpromisoa sustatu nahi dutelako getxoztarrengan.


Informazio gehiago:
Egitaraua
Mapa

Labels: ,

23 lankidetza egitasmorentzako dirulaguntzak Getxoko Udaletxetik

Tokiko Gobernu Batzordeak guztira 344.851 euro zuzenduko ditu aurten Garapenerako Lankidetzako 23 egitasmoetara.
Aurreko urteetan bezala, deialdia pertsona fisiko zein juridikoentzat egon da zabalik, hauen helburua garapenerako lankidetza izanik, hala nola, GGKE (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak), eliz elkarte, iraskunde eta antzekoentzat.
Gobernu taldeak Garapenerako esparruan jarraituko du ekarpenak eginez eta lanean Getxoko Udalak bereganatutako konpromisoa baita. Eta halaxe ari ara erakusten Getxotik Mundura Kooperazio Astea urtero egiten denez era bereiztuan finatziatzen denarekin batera, eta Euskal Fondoari emandako 54.000 eurorekin batera, aurten ganera, subentzioen deialditik kanpo, beste 12.000€ emango baitizkiegu Udaleko lan-taldea osatzen duten GKEei. Aurreko urteetan Getxoko Udaletxeak garapenerako lankidetzari emandako dirua, hortaz, 2008an handiagoa izango da, udal aurrekontuaren ia %0,7koa izanik.

Diruz lagundutako proiektuetatik 12 Hegoaldean egingo direnak dira, eta hauentzako 278.262€ bideratuko ditu Udalak (proiektuko batez besteko 23.200 euro). Proiektu hauen %41,67 bereziki hegoaldeko andrazkoen gaitasunak handitzeko bideratuko dira. Halaber, Saharan gauzatu beharreko egitasmoak, guztien %25 direla, sendotu egiten dira. Hauei gehitu behar zaizkie hezkuntza, osasuna eta giza eskubideen alorreak landuko dituztenak, besteak beste, Guatemalan, Nikaraguan, Filipinetan, Indian eta Kongoko Errepublika Demokratikoan.

“Sentiberatze eta garapenerako hezkuntza” ataleko proiektuei dagokienez, 3 izango dira diruz lagunduko direnak, guztira 39.588 euro bideratuz horietara (proiektuko batez besteko 13.200 euro). Arlo honetan, udalerriko Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako ikasleak hartzaile dituen proiektu berezi bat finantziatuko da, Giza Eskubideak jorratu eta ikasleak Hegoaldeko errealitatera hurbiltzeko. Honen harira ere ospatuko da Hirugarren Bidezko Merkataritza, honetara 17.000 euro zuzendu direla.

Azkenik, 6 izango dira “giza eta larrialdizko laguntzak” atalaren barruan subentzionatuko dituztenak 27.000€ emanez. Konpuru honetatik, 18.000€ pasa den urtarrilean eman zituzten Saharako IV Euskal Karabana Solidarioa diruz laguntzeko. Gainontzeko 9.000 euroak Europa Ekialdeko 30 ume udan ekartzeko 5 proiektutara bideratuko dira.

Labels: ,

Hamar urte eta gero hau

Abenduan Getxoko lankidetza astearen hamargarren edizioa ospatzen dugu. Lan handiko hamar urte gure inguruan bereizgarria izan den ekimenaren alde. Azken horren bitartez, gure eguneroko bizitzaren agenda estuan leku txiki bat egiten ahalegindu gara, ustezko modernitatearen, teknologiaren eta globalizazioaren XXI. mende honetan, planetako leku jakin batean jaio eta bizi izanagatik bizi-baldintza onartezinak pairatu behar dituzten pertsonen inguruko errealitateari eta konpromisoari buruz hausnartzeko.
Asko aldatu dira gauzak 1997ko hasiera hartan Humberto Cirarda alkateak Getxotik Mundura finkatzeko bide honi ekin zionetik. Hala ere, hamar urte hauetan bidelagun izan dugu beti proiektuaren jarraitasuna bermatu duen etengabeko ezaugarri komuna; hau da, gure udalerriko eta honen inguruko gobernuz kanpoko erakundeetako pertsonen kolaborazioa eta laguntza desinteresatua. Horien artean ditugu Getxo Pro Sahara ATFAL eta parrokia-taldeak (ECCA Romo, San Martín de Tours, Trinitarios etab.). Era berean, ezin ahaztu ditugu Zabalketa, Perualde, Lagun Artean, Biladi, Mugarik Gabe, Ayuda MAS, Medicus Mundi Bizkaia, Izan Elkartea eta Mary Ward.Beraz, horiei guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu, ez bakarrik Getxoko kooperazio aste honetan uneoro laguntzeagatik, baizik eta baita, eta batik bat, lehen mundu izendaturiko honetan bizitzeko zortea izan ez dutenen alde urte guztian zehar egindako lanarengatik ere. Jakin badakit, haiek halaxe aditzera eman didatelako, asko eta ezin hobeto emateaz gain, asko dela aldi berean jasotzen dutena Latinoamerikan, Asian edota Afrikan laguntzen dieten pertsona haiengandik. Gizatasunean, gizartearen zentzuan, solidaritatean eta hemengoa bezain materialista ez den bizitzaren ikuspegi batean laburbil liteke jasotzen dutena. Nolanahi ere, euren lanak ongi merezia du beste behin baloratua izateak. Amaitzeko, mundu hobeago baten alde guztiok dugun konpromisoa azpimarratu nahi nuke. Bertatik abiatuta soilik lortuko dugu gizarte global justuagoa eta orekatuagoa eraikitzea. Asko dira helburu hori antzematen laguntzeko formulak eta bitartekoak, onargarriak guztiak ere, baina hemendik bertatik lagundu nahi baduzu, etxetik eta zure bizilagunekin, erraza duzu. Hurbil zaitez gure udalerriko erakundeetara eta zeure harri-koskorra ekar ezazu. Horiei guztiei buruzko eta, oro har, garapenerako kooperazioari buruzko informazio zehatza eta osatua topa dezakezu Getxotik Mundura-Mundutik Getxora honen X. urteurreneko egitarau zabalean.

Egitaraua

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua