Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Ekonomia Sustapenerako zinegotziak, Aitor Soloetak, "Prestatu enplegurako, prestatu ekiteko" argitalpena aurkeztu du gaur prentsaurrekoan, Getxolanek udalerriko langabetuentzat prestatutako formakuntza planaren katalogo berria. Getxolanetik 2009ko, bigarren seihilekorako Prestakuntza-Plan bat garatu da, eskaera anitzari erantzun egokia eta doitua emateko eta baita lan-merkatuan sartu nahi duten udalerriko auzotarren beharrei ere. Plan honetan udalerriko 300 edo 400 bat pertsonak parte hartuko dutela espero du Udalak.


Aitor Soloetak adierazi duenez, orain arte egin den eskaintza zabalena den bi alderdi azpimarragarri barnebiltzen dituzten prestakuntza-ikastaroen pakete bat da: prospekzioa enpresetan eta langabeen ezaugarriak. “Prospekzioak, behar bezala estaltzen ari ez diren eta enpresek eskatuko dituztela aurreikusten den profilak detektatzen ditu. Sektore desberdinetako enpresekin jarri gara harremanetan aipatu lanbide-profil horiek detektatu eta gure langabeei merkatutik oso hurbil dagoen zerbait eskaintzeko”. Gainera, prestakuntza-programa zehazterakoan, Getxoko langabeziaren berariazko ezaugarriak hartu dira kontuan.

“Langabeen talde nagusia 44 urtetik gorako pertsonek osatzen dute; langabeen %20a lizentziatua eta diplomatua da. Gainera, bizitza osoan lanean aritu direnen eta, orain, langabe geratu direnen taldea handia da; eta, bukatzeko, gure udalerrian, 1.420 familiak jasotzen dute Gizarteratzea Bermatzeko Errenta” Soloetak adierazi duenez. Pasa den abuztuan langabeziaren tasa Getxon %10´1ekoa izan zen (%12´6koa Bizkaian eta %11´9 koa EAEn).


Getxolanek gutun pertsonalizatua bidaliko du 5.354 etxeetara eta 2007tik gaur egunera bitartean Getxolan zentrotik pasa diren eta aurkeztu den prestakuntza-programaren batean parte hartzeko interesa eduki dezaketen guztiei bidaliko zaie. Halaber, kartelak ere jarriko dira hainbat gune publikotan eta, zabalkunde elektronikoaz baliatu ere, trebakuntzaren eta enpleguaren alorrean lan egiten duten eragileei eta laguntzaile desberdinei. Aitor Soloetak gaur egun langabezian dauden pertsonak ekimen honetan parte hartzera animatu ditu. “Bizi garen krisialdi honetan”, esan du, “une ona da formakuntza jasotzeko”.


Heziketa Plana
Getxolanaren 2009ko 2. seihilekorako prestakuntza-plana ondorengo jarduera hauek jaostzen ditu: Gizataldeentzako sukaldaritzako laguntzailea; Teknikari komertziala; Informazio geografikoko sistemetako Teknikaria – GIS;
Aholkulari SAP kudeaketa-sistemen ezarpenean; Garbiketa-zerbitzuko langilea eta Ostalaritza-zerbitzuko langilea.

Pertsona ekintzaileei zuzendutako programei dagokienez “Pertsona ekintzaileentzako prestakuntza” aurreikusi da (aurre ekin, enpresa-kudeaketa eta enpresa-kudeaketari buruzko tailer praktikoak) eta, oinarrizko gaitasunetan trebatzeko, informatikako ikastaroak, enplegua bilatzeko estrategiak, lan-arloan arrakasta lortzeko abileziak eta gaitasunak egongo dira.

Halaber, merkataritza sustatzeko Topagune – merkataritza-sektorean egongo da.

Getxolan-ek pertsona langabeak eta ekintzaileak nahiz enpresak artatzeko zerbitzu-zorroa du. Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: informazio-zerbitzua, aholkularitza pertsonalizatua, praktikak enpresatan, enpresa martxan jartzea eta beste batzuk

Informazio gehiago eta izen-ematea Getxolanen, San Martin kalea 17 zenbakian, 48993 Algorta. Tel: 94 466 01 40, e-posta getxolan@getxo.net

PDF fitxategiaren deskarga prestakuntza katalogoarekin.

Labels: , , , , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua