Zailtasunak dituzten pertsonak bergizarteratzeko hitzarmena Lagunduzekin
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/25. Ordua: 1:02 PM.
Getxoko Udalaren ekimenez, martxan jarritako “Etxez etxeko laguntzako laguntzailea” ikastaroan parte hartuko dutenen %60k gutxienez ibilbide osoa egitea eta ondoren kontratatuak izatea da Getxoko Udalak eta Lagunduz enpresen taldeak gaur goizean sinatutako lankidetza hitzarmenaren helburu nagusia.Guztira 12 lagun, 10 emakumezko eta 2 gizonezko, ikastaroa egiten hasi dira, zeharkako hezkuntzarekin eta aste honetan hezkuntza teorikoa lantzeari ekingo diote.
Ikastaroak hezkuntza teorikoko 290 ordu eta hezkuntza praktikoko 120 ordu ditu. Azken horiek maiatzean edukiko dituzte eta ekainerako parte hartzaileak prest egongo dira lan merkatura ateratzeko. Langabezian egon eta lana topatzeko zailtasun handiak dituztenek lana aurkitzea da Getxoko Udaleko Enplegu eta Ekonomi Garapeneko Zentroaren helbururik nagusiena eta horren barruan kokatzen da gaur goizean Lagunduz taldearekin sinatutako hitzarmena. Hitzarmena lortzea oso positiboa da, pertsona batzuek lan merkatuan sartzea errezten baitu eta aldi berean, mota honetako ekimenean enpresa gehiagok parte hartzea ere eskatu dut, udalerrian bergizarteratzearen eta ekonomi sustapenaren alde egiteko.
Lagunduz taldeak egoitza du Getxon eta gestio zerbitzuen, aholkularitzaren eta pertsona nagusiak artatzeko hornitzaile garrantzitsua da, bai maila publikoan bai pribatuan. Besteak beste, Gexoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen du. Talde horretako bozeramaleak, Carlos Catarainek, esan du “oso erraza izan da Getxoko Udalarekin hitzarmena lortzea, bergizarteratzearen aldeko apostua benetakoa baita.” MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: behargintza, lagunduz, lana, langabezia











