Gobelako liburutegiak ateak zabaldu ditu
Egilea: Imanol Landa. 2010/03/08. Ordua: 12:37 PM.
Aste honetan Gobelako liburutegia ireki da, orain arte Erromoko eta Areetako liburutegietako zerbitzua hartzeko, bi leku horietan lanak hasiko dira eta. Guztira, areto berriak 400 metro koadroko azalera izango du; helduentzako 46 eserleku izango ditu eta beste 28 haurrentzako gunean. Gainera, azken gune horretan irakurtzeko txoko bat ere egongo da.Liburutegiko bildumari dagokionez, 25.000 ale izango ditu, mediatekaren materiala barne (DVDak, bideoak, CDak…). Halaber, erakustoki-gune bat ere egongo da liburutegian, nobedadeak eta gaika hautatutako liburu-sortak ezagutzera emateko.
Irakurri eta ikasteaz gain, beste jarduera batzuk ere egin ahal izango dira liburutegian. Horrela, irakurketa klubaren tailerra bertantxe egingo da. Ekimen horren bidez, parte-hartzaileek, koordinatzaile batek gidatuta, irakurketaren esperientziak partekatu, obrak aztertu eta egileak ikasi eta, azken batean, irakurketen ulermen osoago batez gozatu ahal izango dute. Halaber, etorkizunean ipuin kontaketa saioak ere egiteko aukera dago liburutegian.
Gobelako liburutegiaren irekierakin batera Getxoko liburutegiek beren ordutegiak zabalduko dituzte martxoan hasita. San Nikolaseko liburutegiak eta Gobelako helduentzako gelak etengabeko ordutegia izango dute, 8:30etik 20:30era, astelehenetik ostiralera. Larunbatean, ohiko ordutegia mantenduko da, 9:00etatik 13:00era. Ordutegien luzatzea Horiek horrela, aurtengo ordutegiak %35eko gehikuntza izango du iazkoaren aldean.
Labels: Getxo, getxoblog, gobela, kultura, liburutegiak
Labels: berriak, Getxo, Getxo Antzokia, getxoblog, kultura
Getxo antzokia: PPren proposamena Getxoren etorkizun kultural eta ekonomikoaren aurka
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/25. Ordua: 3:28 PM.220.000€ baino gehiago kultur eta gazteen elkarteei emateko eta euskara sustatzeko dirulaguntzatarako
Egilea: Imanol Landa. 2010/01/13. Ordua: 1:49 PM.
2010eko aurrekontuak aurkeztu nituenean, argi eta garbi adierazi nuen: elkarte sareari bideratzen dizkiogun laguntzak mantendu egingo dira, aurrekontuen aldetik egoera zaila izan arren. Beraz, aurreko astean kirol esparruan egin genuen bezala, orain kultura, euskara eta gazteen txanda ailegatu da.
223.000€ zuzendu ditugu 2010ean kultur eta gazte elkarteei emateko eta euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzatarako. Lehenengoetarako 105.000€ onartu ditugu; bigarrenetarako 28.000€ eta hirugarrena atalerako 90.000€, guztiak Toki Gobernu Batzarrean hartutako erabakien bitartez.
Beraz kultur eta gazte elkarteek eskaera aurkezteko epea otsailaren 14ra arte edukiko dute zabalik eta euskara sustatzeko jardueratarako epea urte osoan egongo da. Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Herritarrak artatzeko Romoko, Algortako eta Andra Mariko Bulegoetan aurkeztu beharko dituzte interesatuek.
Deialdiaren oinarriak www.getxo.net web gunean daude ikusgai.
Kultur elkarteak
Dirulaguntzak 2010.urtean elkarteek beren jarduerak aurrera eramateko edukitzen dituzten gastuak eta ohiko gastuak (lokalen alokatzea, argi-indarra, telefonoa...) ordaintzeko izango dira. Dirulaguntzak erabakitzeko honako hauek hartuko dituzte kontuan: erakundea Getxon zenbateraino dagoen sustraituta, burutzekoa den proiektuak udalerriko kultur ingurumenean duen garrantzia, jardueraren originaltasuna eta egokitasuna, programen kalitatea, bestelako finantzabideak lortzeko zailtasuna, antolamendu eta ekonomia-mailako ahalegina, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna eta hizkuntza normalizazio eta kultur artekotasunaren aldeko irizpideak kontuan hartu izana...
Gazte elkarteak
Dirulaguntzak elkarte hartzaileek 2010ean beren ohiko jardueren programa aurrera eramateko izango dira eta taldeak 30 urtetik beherako gazteek osatuta egon beharko dira edo bestela beren proiektuak 5 eta 30 urte bitartekoei zuzendu behar dizkiete.
Dirulaguntza jasoko duten jarduerak honako hauek izango dira: gazteen partehartzea eta elkartegintza sustatzeko jarduerak, animazio soziokulturaleko programak, aisialdiko jarduera hezigarriak, gazteen sormenarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak, gazteen intereseko erakundeak kudeatzeko trebakuntza eta aholkularitza jarduerak eta oro har, Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eremuan sartzen diren proiektu guztiak.
Dirulaguntzak emateko irizpidetako batzuk kultur elkarteei emateko berberak dira baina kasu honetan talde ekintzaileko partaideak ez diren 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak ere kontuan hartuko dituzte; edo bazterketan erortzeko arriskua duten gazteei zuzendutakoak edo proiektuan gazteen parte hartzea kontuan hartzeaz gain.
Euskara sustatzeko
Bi dirulaguntza mota daude. Alde batetik hizkuntza gaitasuna areagotzeko eta bestetik, euskararen erabilera errazteko. Lehenengo kasuan dirulaguntzak euskara ikasteko, familia giroan euskara sustatzeko, udaletxeko eta bere erakunde autonomoetako langileek ikasteko eta elkarteetako begiraleek ikasteko izango dira. Bigarren kasuan, bekak begirale eta zuzendari agiria lortzeko, UEUko ikastaroetarako, komertzioen errotuluak ipintzeko, elkarteen irudia euskaratzeko, itzulpen zerbitzurako eta aldibereko interpretazio eta itzulpen zerbitzurako dira.

Labels: elkarteak, euskara, gazteria, Getxo, getxoblog, kultura
Jone Uria getxoztarra Euskal Herriko Txapelketako finalerdietara sailkatu da
Egilea: Imanol Landa. 2009/10/16. Ordua: 10:25 AM.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Zestoan (Gipuzkoa)hasi eta Jone Uria finalaurrekoetarako sailkatu da. Uriaz gain, beste bost bertsolari igo dira oholtza gainera, Iñaki Gurrutxaga, Miren Artetxe, Oihana Bartra, Uxue Alberdi eta Odei Barroso.Sei final-laurdenetatik lehenengoa izan da Zestoako saioa. Beste bost final-laurdenak urriaren 10ean Leitzan (Nafarroa), urriaren 11n Bilbon, urriaren 17an Uztaritzen (Lapurdi), urriaren 18an Zarautzen (Gipuzkoa) eta urriaren 24ean Laudion (Araba) egingo dira.
Abenduaren 13an, berriz, Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko da Barakaldoko (Bizkaia) BECen.
Adina: 19 urte.
Sorlekua: Getxo (Bizkaia).
Ibilbidea: Matematika ikaslea da. Eskolarteko txapelketetan Bizkaiko txapelduna izan da. Iazko Bizkaiko txapelketan finalaurrekoetara heldu zen. Lehen Txapelketa Nagusia du.
ZORTE ON JONE!
Iturri: Berria.info
Labels: bertsolaritza, euskara, jone uria, kultura
Irailaren 3tik 6raMende laurdeneko jarduera ospatuko du aurten Folk Getxo BBK jaialdiak. 25 urte horietan hainbat kulturako erritmoak ekarri dizkigu etengabe eta hainbat herri eta kulturak ezagutzeko aukera eman digu. Halaber, kulturen aniztasuna, elkartasuna eta beste balio batzuk hedatu ditu. Parte hartzea bultzatzen du jaialdiak eta, bertan ez dago adin-mugarik eta, hori dela eta publiko guztietarako saio eta ekimen ugari daude.
Aurten, saio nagusietan maila handiko talde eta artistak jardungo dira: Pablo Milanés, La Bottine Souriante, Orchestre National de Barbès eta zenbait euskal talde eta artista. Azken horiek omenaldia egingo diote jaialdiari saio berezi batean, Euskal Musika: 25 urte lelopean
Halaber, ez dira faltako arratsaldeko eta Munduko Terrazako saioak, gune solidarioa (bertan Munduko Azoka eta Bidezko Azoka egongo dira, besteak beste), Gune Interkulturala edota kale-banden desfileak.
Azken batean, lau eguneko tartean Getxo musika eta kultura anitzen festa handia izango da, eta bertan hainbat elkartek, GKEk, taldek eta erakundek hartuko dute parte. Horien laguntza eta esfortzurik izan ezean, ekitaldi hau ez litzateke posible izango.
Edizio honetan eta bere historiako hogeita bost urtetan lehenengo aldiz, Folk Getxo BBK 2009ko Kontzertu Nagusiak ordainduta izango dira. Sarrerak, jada, salgai daude BBKko Multizerbitzu kutxazainetan, 944 310 310 (BBK) eta 94 491 40 80 (Kultur Etxea) telefonoetan, Algortako Kultur Etxean (Villamonte kalea, A-8), www.bbk.es helbidean eta lotura honetan.
Informazio gehiago: www.getxo.net
Labels: blogetxo, Folk Getxo BBK jaialdia, Getxo, getxoblog, kultura, musika
Ostiralean gaueko 21:30etan Benito Lertxundik kontsertua eskainiko du Biotz Alai plazan. Beraz, "Itsas ulu zolia", bere azkenengo diskoa, Getxon entzuteko aukera edukiko dugu. Bertan agertzen diren abestien artean baten bat goraipatzekotan Mirotzeei eskeinitakoa aukeratuko nuke. Iñigo Urkulluk bere blogean dioen bezala: "Zoragarria! Herri batek bere seme-alabak garaipenerako bidean (Orio-k bere traineru/lehia-ontzia kasu honetan), bere ezaugarriak goraipatuz eta poz eta minez egin beharreko bidean ez direla inoiz bakarrik joango azpimarratu egiten duelako".
Abestian Benitorekin, arraunlariak eta ikastolako hainbat ikasle parte hartu dute. Orioko herriak badauka bere "You will never walk alone".
Abestia entzun nahi baduzue: Karkara.com (Orio eta Aiako orainkari)
PD1: la ilustración de la portada del nuevo disco de Benito Lertxundi “Itsas ulu zolia” es obra del pintor getxotarra Carmelo Bilbao-Unanue.
PD2: Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) euskarazko abesti onenaren saria eman diote Benito Lertxundiri, Mirotzak kantua dela-eta.
Abestiaren hitzak:
MIROTZAK
Nire herria
Mirotz leinua
Arrau orru
Bihozkadaren ohiua.
Eguzki printzek
urrez jantzia
Garaitz mina
Daraman lehia-ontzia.
Denboretan
Mirotzen hatsa
Kantaurian
Itsatsirik den ugatsa.
Itsas deia
Argiñabarrez
Datorkio mirotzari
Irribarrez.
Itsas gizon
Kresaltsuak
Poz eta minen
Uretan miroztuak.
Etzara inoiz
Bakarrik joango
Mirotz gogoa
Da zure arnasa izango.
Nire herria mirotz
Mirotz leinua
Arraun orru
Bihotzkadaren oihua.
Labels: Benito Lertxundi, blogetxo, getxoblog, kultura, musika
M CLAN: ekainaren 27an Portu Zaharrean
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/26. Ordua: 8:00 AM.Getxoko XXXIII. Nazioarteko Jazzaldia
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/24. Ordua: 12:07 PM.Sei egunetan zehar, uztailaren 1etik 5era, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak bere musika eskaintza ekarriko die zaleei jazzaldiaren 33. ekitaldian. Ohi bezala, horren ezaugarri nagusiak kalitatea eta aniztasuna ditugu.
Esan bezala, 33 urteko jarduera beteko du aurten jazzaldiak; hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbide horretan Getxo Jazzak gure musika panoraman nabarmendu da pixkanaka-pixkanaka.
Kalitateaz eta aniztasunaz gain, aipatzekoak dira ere beste ezaugarri bi: batetik, ospe handiko artista beteranoen eta Talde Lehiaketako banda gazteen partaidetza. Horrela, bada, etorkizun handiko artista gazteak eta musikari ospetsuak agertoki berean jarduten dira. Bestetik, ezin dugu ahaztu jazzaldian estilo aniztasun ikaragarria dagoela. Besteak beste, egungo jazza, doinu latinoak, fusio-jazza eta beste hainbat estilo entzun daitezke. Aniztasun hori jazz musikaren aberastasunaren isla dugu.
Musika eskaintzari dagokionez, aurtengo kontzertu nagusietan honako artista eta talde handiez gozatzeko aukera izango dugu: DIANE SCHUUR, OMAR SOSA, MICHEL CAMILO, SPYRO GYRA, PAQUITO D'RIVERA eta CHANO DOMÍNGUEZ. Horiek guztiak Biotz Alai plazan arituko dira, Talde Lehiaketako saioak amaitu ondoren.
Azken horiek, 21:30ean hasiko dira leku berean. Aurten, Suitzako, Italia-Danimarkako, Txekiar Errepublikako eta Poloniako bandak lehiatuko dira eta, lau gauetan zehar, Europako talde gazteek egiten duten jazz bikaina erakutsiko digute.
Aipatutako saioez gain, ezin dugu ahaztu, “Hirugarren Milurtekoa” atalaren kontzertuak (Getxo Antzokia plaza, 19:30ean) eta Algortako Piper’s Irish Pubean izango diren Jam Sessions-ak. Azken horiek Biotz Alai plazako kontzertuak amaitu ondoren (gaueko 00:00ak aldera) hasiko dira. Halaber, New Orleanseko marchin’ band batek etorriko zaigu Getxoko kaleak jazzaldian zehar girotzeko.
Azkenik, aurten ere Dixie Gunea izango dugu jazzaldian. Atal hori iaz abiatu zen eta oso arrakastatsua gertatu zen. Uztailaren 1tik 5era, bost dixie talde jardungo dira Algortako Geltokia plazan, 18:00etan. Aire zabalean, 20ko eta 30eko hamarkadetako musika alaiaz gozatu ahal izango dugu bertan.
Gauzak horrela, ezinbesteko topagunea bilakatuko da Getxoko Jazzaldia aurten ere musikazaleentzat eta jazz musika onenaren erakusleiho bikaina izango dugu bertan. Hori guztia lortzeko ezinbestekoa dugu honako erakunde eta enpresa hauen laguntza: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila (honi esker The Manhattan Transfer eta Dixie-Gunearen kontzertuak gauzatu ahal izan baitira, besteak beste), Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailak, Bilbao Bizkaia Kutxa, El Correo, Metro Bilbao, Injuve, INAEM, Getxoko Turismo Bulegoa eta Auvol-Skoda.
Labels: blogetxo, Getxo jazz, getxoblog, kultura, musika
Getxoko XXVI Eskulangintza azoka: ekainaren 5etik 7ra
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/05. Ordua: 6:38 PM.

Informazio gehiago: Getxoko XXVI Eskulangintza azoka
Labels: blogetxo, eskulangintza, getxoblog, kultura
Labels: egitaraua, getxoblog, kultur Etxea, kultura
Getxo Antzoki berria Abrako kultur itsasargia
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/27. Ordua: 10:17 AM.

Getxo Antzokia, arte eszenikoetarako gune berria eta Abrako itsasargia bihurtuko dena, Algortako Azokan erakusten den proiektu batean gauzatu da. Udalaren ekimen estrategiko horrek 30 milioi euroko inbertsioa suposatuko du eta herritarren eta alderdi politikoen iradokizunak jaso ditu. Halaber, gaur hurrengo hauek aurkeztuko dira Udalbatzan, onartuak izan daitezen: Getxo Antzokiaren eraikuntza lanen lehenengo fasea, kokatutako den lekuaren hondeaketa eta obren kontratazio espedientea, prozedura irekiz.
Azpiegitura berri eta abangoardista horrek berriro ipiniko du Getxo Euskadin dagoen kalitatezko eskaintzaren buruan. Arte eszenikoetarako eta Musika Eskolarako gune berria izango da; lehen mailako azpiegitura udalerriko kultur egitarau prestigiotsua bultzatuko duena, Euskalduna Jauregiarekin eta Bilbaorekin lehian sartzeko ahalbideratuko duena, eta getxotarren eta udalerriko elkarteen nahiei erantzuna emango diena.
Indar handikoa izango den eta ezinbestekoa izango den eraikin hau antzerki zahar eta ederra zegoen lekuan eraikiko da. Eraikin berri, berritzaile eta enblematikoak sormena eta kultura garatzeko lekua eskainiko du; Abrarako irekitako leihoa izango da, inguruarekin bat egingo duena eta hiriko paisaia zabalagoa eta integratuagoa ekarriko duena. Ekimenak aberastasuna ere sortzen lagunduko du, hala nola enpresekin, aisialdiarekin edo zerbitzuekin lotutako egitasmoak; dudarik gabe jarduera ekonomikoa sustatuko du eta udalerriarentzat onuragarriak izango diren sinergia ekonomikoak bultzatuko ditu.
San Nikolas plazaren azpian, aparkalekua jarriko da, Andres Kortina kaletik sarrera izango duena bertan bizi direnentzat eta antzokiari berari laguntza emango diona. Inguruetan beste aparkaleku birakari bat egingo da, eta plazan egingo diren obrek (Andres Kortina kaleko galtzadarekin zabaltzen dena) ez dute asko eraldatuko gaur egun duen itxura. Halaber, jendea biltzeko leku gisa indarra hartuko du, sarbideak hobetuko ditu eta muga arkitektonikoak gaindituko ditu.

Antzokia
Bata bestearen ondoan izango diren bi blokeez osaturiko eraikin originala izango da. Oinarrizkoena Telefonikak duen eraikinera egongo da erantsita. Hallaren bitartez, Auditoriora helduko da (700 pertsona baino gehiago bildu ditzakeena), goiko mailetara eta erdi-sotoko solairura.
Bigarren bolumenean, Etxeandia Gotzaina kalean, Musika Eskola izango da. Beheko solairuan egongo den ataripe batetik ailegatuko gara bi blokeetara. Bere terrazak jatetxe-kafetegia izango du. Lehenengo solairuan Saiakuntzen Aretoa eta administrazio zerbitzuak kokatuko dira. Bi eraikinetako lurpean eskolako Auditoriuma izango da, 250 pertsonentzako lekuarekin, 90 pertsonentzako konferentzia- aretoarekin eta 285 pertsonentzako erabilera ezberdinetarako aretoarekin.

Erakusketa
Algortako Azokako merkatariek euren lokaletako gune bat utzi diote Udalari Getxo Antzokiaren proiektuaren maketa eta irudiak ikusgai ipini ahal izateko. Horrela Getxoko Udalaren eta “Algortako Azoka-Mercado de Algorta” elkartearekin elkarrekin lan egiteko aro berria zabaldu da, udalerriko herritarrentzat interesa izango duten hainbat ekimen sozio-kulturalak ezagutzera emateko.
Getxo Antzokiaren proiektuaren erakusketa astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Larunbatetan goizez soilik.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: erakusketa, Getxo Antzokia, kultura