Getxoko Komikiaren eta Mangaren VII. Azoka
Egilea: Imanol Landa. 2008/11/27. Ordua: 1:57 PM.
Getxoko Komikiaren eta Mangaren VII. Azoka 2008ko azaroaren 28an, 29an eta 30ean egingo da, bi gune bereizitan: batetik, komikiaren gunea Areetako Geltokia plazako karpan, eta, bestetik, mangaren gune berria Erromoko Santa Eugenia plazan.Bi guneek erakusketetarako eremu bat, lantegiak, ekitaldi-aretoa (mangaren gunean jardueretarako agertoki bat ere jarriko da) eta argitaletxeentzako, dendentzako, erakundeentzako, fanzineentzako eta komikiaren eta mangaren munduarekin zerikusia duen ororentzako merkataritza-eremu bat izango dituzte.
Azoka azaroaren 28an, 29an eta 30ean egingo da, eta ondorengo ordutegi hau izango du:
Goizez, 11.00etatik 14:30etara.
Arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.
Informazio gehiago: Getxoko Komikiaren eta Mangaren VII. Azoka
Getxoko Komikiaren eta Mangaren VI. Azoka
Egilea: Imanol Landa. 2007/11/23. Ordua: 12:40 PM.
Getxoko Komikiaren eta Mangaren VI. Azoka 2007ko azaroaren 23an, 24an eta 25ean egingo da, bi gune bereizitan: batetik, komikiaren gunea egongo da, Areetako Geltoki enparantzan jartzen den betiko karpan, eta, bestetik, mangaren gune berria egongo da, Erromoko Santa Eugenia enparantzan.
Bi guneek erakusketetarako eremu bat, lantegiak, ekitaldi-aretoa (mangaren gunean jardueretarako agertoki bat ere jarriko da) eta argitaletxeentzako, dendentzako, erakundeentzako, fanzineentzako eta komikiaren eta mangaren munduarekin zerikusia duen ororentzako merkataritza-eremu bat izango dituzte.
Areetako Geltokia eta Santa Eugenia plazak
Ordutegia: 11.00-14.30 / 17.00-21.00
Sarrera: 2 € (egun osorako balioduna)























