Uztailaren 31 dator laster, san Inazio, Getxon esangura berezia duen jaia. Eta san Inaziorekin batera, lasterketa, Getxoko Zirkuitua, Ricardo Otxoaren omenez, Getxok txirrindularitzarik onenarekin eta txirrindularirik onenekin daukan hitzordua klasiko eta tradizionala. Adituek esaten dute lasterketari intuitiboentzako lasterketa dela, momentuen ehiztarientzat diseinatutako trazatua duen. Itsas mailan gozatzen duten txirrindularientzako zirkuitua, abenturazale eta abiaduralarientzat, Bizkaiko geografiaren logikaren aurka eremu lauan zehar doan klasikoa. Honetan, baina, Txomintxuren 400 metroek ehunka eraso ikusi dituzte.
185,35 km. ko ibilbidearekin, 16,85 km.ko 11 bukletan banatuta, Getxoko Zirkuitua, Ricardo Otxoaren omenez, nahitaezkoa erreferentea da txirrindularitzaren zaleentzat eta kirol honen inguruan gure errepideen ertzetan bizi den belaunaldi arteko jaiaz gozatu nahi duen guztientzat.
Horren guztiaren "errudun" dira Punta Galea Txirrindularitza elkarteko kide guztiak, urte urte bulegoetan mendate biziki zail eta pikoak gainditzen dituztenak. Beren ahalegin eta dedikazioaren sari bakarra da suge koloretsua gure kaleetan barrena lerratzen ikusten dutela urtero.
Haientzat bereziki urte zail honetan, eta hauekin batera, txirrindularitzaren urteko gure jaia posible egiten duten erakunde guztientzat, gure esker on eta zintzoena bere lanaren emaitzaz gozatzen dugun getxoztar guztion izenen.

Informazio gehiago: Punta Galea Tx E
Labels: 8. Ricardo Otxoa Memoriala, blogetxo, getxoblog, Getxoko Zirkuitua, kirola, txirrindularitza
11 milioi euro Getxoko kirolarentzako
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/18. Ordua: 1:41 PM.
Kiroletako udal Arloak 2009 urteari begira finkatu duen helburu nagusietako bat da 4.000.000 euro zuzentzea Getxo Kirolaken instalazioak konpondu eta egokitzeko, pasa den ekaineko uholdeen eraginez egoera txarrean geratu baitziren. Udal Kirol Arloaren aurtengo aurrekontua 11 milioi eurokoa da guztira.Aipatu lau milioiez gain, 1.000.000 inguru kirol taldeen ohiko dirulaguntzetara eta kirol ekitaldiak antolatzera bideratuko dira, eta gainontzeko 6.000.000 Getxo Kirolak erakunde autonomoaren ohiko jarduerarako aurrekontuari dagozkio. Kirol azpiegiturak konpondu eta hobetu, getxotar guztiek kirola egin dezaten ahalbidetzeko, eta ia kirol modalitate guztietan eskola kirolaren eta oinarrizkoa den federatuaren sustapena dira, 2009rako Kirol Arloak dituen ardatz nagusienak”.
Udaleko kiroletako arduradunek, kirol taldeek jokatzen dituzten lehiaketa ofizialak laster amaituko direla baliatuko dute kaltetuta geratu ziren instalazioak konpontzeko lanak egiteko. Horiei esker normaltasun osoz erabili ahal izango dituzte. Hain zuzen ere, konpontze eta atontze lan hauek, Fadurako estalpeko kiroldegi pista, atletismoko pista eta errugbi zelaian egingo dira. Halaber, bertako batzartegi nagusia, atari aldea eta bezeroen arretarako gunea egokituko dituzte ere.
Bestaldetik, Kirol Arloaren aurtengo ekitaldirako beste helburu nagusietako bat izango da udal Kirol Eskolak zabaltzea gutxirenak diren kirol modalitateetan eta, hartara, laguntza handiagoa behar dutenetan, hala nola, errugbia, hockeia eta arraunketarenak. Era berean, ahalegindu egingo dira ere, behar beste, aurtengo denboraldian sortutako Futbol Eskola sendotzeko.
Honen haritik, Udalaren asmoa da, udaldia baino lehen, dagozkion taldeekin hitzarmenak sinatzea aipatu Eskolak zabaldu ahal izateko hurrengo denboraldian.
Eskola hauen bitartez kirolarien parte hartzea bermatu nahi dugu edozein kirol modalitatean 12 urte bete arte. Hortik aurrera kirol federaturako jauzia egin dezakete.
Andra Mariko kiroldegiko teilatua konponduko dute
Bestalde, Andra Mariko udal Kiroldegiko teilatua konpondu egingo dute datozen hilabeteetan eta lanook 560.000 euro inguruko inbertsioa ekarriko dute, Udaleen Inbertsiorako Estatuko Funtsako dirulaguntzarekin ordainduko dela. Mantenimendu lan hauek maiatzaren erdialdera hasiko dira eta 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dute.
Kirol-kultur instalazio honek 23 urte beteko ditu aurten eta denboraren poderioz eta eguraldi txarraren eraginez teilatua babesten duen altzairuaren zati bat herdoildu egin da eta horregatik tratamendua behar du. Ganera, azken hilabeteotako haizeteek teilak eta hodiak mugitu dituzte eta itogin eta hezetasun arazoak eragin dituzte. Horiek ere konpondu egingo dira.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Getxo Kirolak, kirola
Bolua 3ko harmailan estalkia eta pergolak 1 eta 2 zelaietan
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/24. Ordua: 1:09 PM.

Getxoko Udalak Bolua 3 udal zelaiaren tribuna estaliko du eta babesa izateko hamarna pergola jarriko ditu 1 eta 2 zelaietan. Lan hauek datorren denboraldiaren hasierako bukatuta egongo dira eta 340.000 euroko kostua izango dute, Estatuko Toki Inbertsiorako Funtsak Getxoko Udalari emandako diruarekin ordainduko direnak.
Eguraldi txarra dagoenerako udal futbol zelai hauei babesa emateko azpiegiturak ezartzea zen aspaldiko nahia Getxoko udal agintarientzat zein astebururo hara bertaratzen diren zale guztientzat.
Bolua 1, 2 eta 3 udal zelaietan astebururo udalerriko taldeen 24na futbol partidu jokatzen dira, kategoria ezberdinetan. Horrek esan nahi du, bataz beste, 2.000 pertsona biltzen direla eta askotan eguraldi txarraren eragina pairatzen dutela une honetan inolako babesik ezbaitago. Onartu dugun proiektu berri honi esker, aurtengo denboraldia amaitzen denean, ekainean, azpiegitua berriak ipintzeko lanak hasiko dira eta bukatuta egongo dira irailerako, denboraldi berria hasten denerako.
Bolua 3
Bolua 3 udal zelaiaren tribunak 450 pertsonentzako lekua dauka. Jarriko den estalkia altzairuzkoa izango da, kolorezko polikarbonato zelularreko xaflekin, eta atzeko partean egongo da finkatuta –aldagelak dauden lekuan horien hormari atxikituta-. Halaber, erdian peto bat izango du ipar-ipar/ekialdetik datorren haizeari eta eguraldiari aurre egiteko. Lan horien aurrekontua 230.000 eurokoa da.
Bolua 1 eta 2
Bolua 1 eta 2 ibaitik gertuen dauden zelaiak dira eta euren alboko aldeetan oso leku gutxi dute. Hori dela eta, Getxoko Udalak, zelai bakoitzean, 10 pergola jartzea erabaki du. Altzairu herdoilgaitzez eginikoak izango dira, beira tenplatuaz estalita –baloiaren kolpeak jasan ahal izateko- eta argiztapenen eta zelaiaren sarreren artean kokatuko dira. Barruan, jesartzeko baranda txiki bat egongo da, eta lekua lau prentsonentzat izango da.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Getxoko kirol taldeek Fadurako HTZ erabiliko dute
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/20. Ordua: 12:52 PM.
Eusko Jaularitzak eta Getxoko Udalak akordioa izenpetu dute bi aldeek Fadurako Hobekuntza Teknikorako eta Getxo Kirolakeko instalazioak erabili ahal izateko. Poztasuna adostutako akordioagaitik eta horrek erabiltzaileei ekarriko dizkien onurengaitik. Miren Azkaratek “lidergo partekatuaren egitasmoa dela esan leike” esan du “orain win win izeneko politikak esaten dutenez, eta horietan bi alde dira irabazle”. Hitzarmena udal kirol instalazioen kudeaketan jauzi kualitatiboa dela, kalitate handiko instalazioak dira eta, oro har, herritarrek eskaintzen dutenari erantzuna ematen dietenak.Hitzarmen horren arabera Jaurlaritzak Fadurako kirol instalazioak Jaurlaritzak edo “Euskadi Kirola Fundazioak” sustatzen dituen goi mailako kirolarientzat edo goi-mailako kirol programatan sartuta daudenentzat erabiliko ditu. Halaber, horien entrenatzaileek erabili ahal izango dituzte instalazio horiek, beti Getxo Kirolarekin adostuta. Halaber, Getxo Kirolak aukeratukoek (batez ere udalerriko taldeek) HTZren instalazioak erabili ahal izango dituzte. Hasiera batean Getxo Saski taldearen senior kategoriako jokalariak -271- izango dira, astelehenetik aurrera, bertan entrenatzen hasiko direnak. Talde horrek ibilbide luzea dauka eta udalerriko jende askoren sustapena. Etorkizunean, eta behin behar guztiak aztertuta, beste kirolarik zein klubek erabili ahal izango ditutze instalazio horiek.
Leku horiek dohain erabili ahal izango dira eta horien jabeak ezarritako baldintzapetan. Ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara izango da. Hitzarmena ekainaren 30ra arte indarrean egongo da. Ondoren luzatu ahal izango da, hiru hilabetero, bi aldeek horrela adosten badute.Fadurako HTZ
Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrua Euskal Autonomia Erkidegoaren Euskadiko eliteko kirolariak prestatzeko eta haien hobekuntza teknikoa lortzeko leku bakarra da.
Gimnasialekua, kiroldegia, teknifikaziorako zerbitzuak eta prestakuntza zerbitzuak biltzen ditu bere egoitzan. Horrekin batera kirolarien egoitza ere bada -70 ohe eskaintzen duena- kirolari egoiliarrentzat edo prestakuntza egonaldietarako.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: eusko jaurlaritza, hitzarmena, HTZ, kirola
Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/06. Ordua: 12:05 PM.
Athleticeko Koikili Lertxundik eta Mikel Aramaiok zuzenduta, “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” lelopeko entrenatzaileak sentsibilizatzeko saioak gaur hasiko dira Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak GEHITU KIROLERA egitasmoaren barruan antolatuta.
GEHITU KIROLERA! Udalak herriko gizarte eremu ezberdinetan euskararen normalizaziorako martxan duen GEHI, Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena proiektu zabalaren adarretako bat da. Une honetan Getxoko 32 kirol elkartek sinatuta dute hitzarmena eta helburua era progresiboan euskarazko kirol eskaintza sustatu eta euskara elkarteen lan hizkuntza bilakatzea da.
“Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” ekimenaren bidez entrenamenduetan euskaraz izatea sustatu nahi da. Horretarako sei entrenamendu tekniko euskaraz izango dira udalerriko talde desberdinekin, Koikili Lertxundik (Athletic Klubeko lehen taldeko jokalaria) eta Mikel Aramaiok (Athletic Fundazioko entrenatzailea) gidatuta. Ekimen erakargarria eta aitzindaria dela uste dugu eta honen bidez Getxon ari diren entrenatzaile euskaldunak animatu nahi ditugu umeekin euskaraz egin dezaten. Lehenengo entrenamendua gaur 17:00etatik 19:00etara izango da Boluako futbol zelaian Iturgitxi elkarteko eta Getxo elkarteko haurrekin. Gainontzeko bost saioak maiatzera bitartean izango dira bai Boluan bai Gobelan. Guztira 12-15 taldek parte hartuko dute, 15-20 bat entrenatzailek, 14 urte arteko 200 neskek eta mutilek guztira.
Athleticen babesa ere izango da eta horregatik parte hartuko duten ume eta entrenatzaile guztiek Lezama bisitatuko dute eta Athleticeko jokalariekin egoteko aukera izango dute ekimenaren amaieran.
Aurrerantzean beste kirol batzuekin gauza berbera egiteko asmoa du Euskara Zerbitzuak eta horrela datorren urrian antzeko jarduera egingo du baina orduan pilotarekin. Kasu horretan pilotari ospetsu bat arituko da pilotan ari diren entrenatzaile eta umeekin.
Honi lotuta, “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” hitzaldiak edo entrenatzaileen prestakuntza saioak ere izango dira. Lehengo biak martxoaren 24ean eta 25ean izango dira Algortako Kultur Aretoan.
Bestelako ekimenak
Urtean zehar Getxoko kirol elkarteek euskaraz eskaintzen dituzten entrenamenduak jasotzen duen Kirola Euskaraz Gida udaleko webgunean ekainerako eskegitzeko asmoa du Euskara Zerbitzuak gurasoek hurrengo ikasturtean zein aukera edukiko duten jakin dezaten. Gida 6 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei egongo da zuzenduta. Iaz paperean atera zuen eta aurtengo berritasuna udal webgunean jartzea izango da. Gidaren bitartez kirola euskaraz egiteko aukera eman nahi da ezagutzera eta horrekin batera elkarteen ahalegina erakutsi ere.
Bestetik, entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzeko, Getxoko Udalak atal berri bat sortu du kirol elkarteei ematen dizkien ohiko dirulaguntzen deialdian. Horren bidez, 8 eta 14 urte bitarteko neska eta mutilekin diharduten entrenatzaileen lana sustatuko da. Eskaerak aurkezteko epea datorren otsailaren 14ra arte egongo da zabalik.
Azkenik, 5 kirol poster argitaratuko ditu Euskara Zerbitzuak futbola, saskibaloia, arrauna, eskupilota eta luzatze ariketei buruzkoak eta bakoitzean jokaldi ezagunak eta hitz ezagunak agertuko dira. Bestalde, aitei eta amei begira, AUPA OHIUAK jasotzen dituen egutegia, datorren ikasturteko egutegia ere kaleratuko da, umeak ikustera joaten diren gurasoak euskaraz animatzea lortzeko.

2009ko “Getxo Sasoi-Sasoian” Kirol Sarien II Galan
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/15. Ordua: 11:28 AM.Gala honetan saritu egin dituzte ere, norbanakoen mailan ere, Inhar beraz gain, Garazi Sanchez surfzalea, “Getxo Kirol Berriak” atalean; eta Naiara Gomez piraguista eta Jonatan Larrañaga mendizalea “Getxo Kirol Sariak” atalean. Ekitaldira bildutako lagunek, bozkatze bidez, hautatu dute norbanakoen mailan saria jaso duten 4 kirolarien artean Inhar Ugarte iazko kirolaririk onena legez. Pilotariak 91 boz eskuratu zituen, Garazi Sanchezek 81, Naiara Gomezek 66 eta Jonatan Larrañagak 24.
“Getxo Sasoi-Sasoian” II Galak, berriro ere saritu nahi izan du, profesionala ez den modu batean, Getxon kirolarengatik eta kirolaren alde lan egiten duten gizabanakoen eta taldeen lorpen eta ahaleginak.
Oraindik 20 urte bete ez dituela, Inhar Ugarte algortarrak Yahaira Agirre, algortarra dena ere, ordezkatuko du kirolaririk onenaren tokian. Inhar bi-biko munduko trinkete txapelduna da Iker Gordon sopeloztarrarekin batera, joandako irailean Txileko Santiagon jokatutako txapelketan garaipena lortu eta gero.
Sari bereziak
Azkenik, “Getxo Sasoi-Sasoian Sari Bereziak” izan dira, oraingo honetan, Jose Manuel Centenorentzat (txirrindularitza egokitua) Marka Hautsiz mailan; Dimas Ramos (atletismoa) Kiroltasuna kategorian; Pakea Bizkaiak (bela) Getxo Berrituz saria eskuratu du; Getxo Zabala, Getxon kirolaren alde egindako lanagatik, Joseba Aranguren “Morotxo” izan da saritua; eta Aitzindariak saria Alberto Santamaria atletaohiak jaso du.
Labels: kirola, sasoi saoian
Kirol Portuko Bela Eskola berriak datorren urtarrilaren lehen erdialdean zabalduko ditu bere ateak kirol jarduera hau demokratizatu eta jendarteratzeko helburuarekin.
Bela Eskolaz EKFBk-Euskal Kirol Federazioen Batasunak arduratuko da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da EKFB eta bere helburu nagusia kirola sustatzea da.
Bai Udalak berak bai EKFBk ere bela kirola udalerri osora zabaldu nahi dute, adin guztien eskura izan dadin; guzti guztiek eduki dezaten aukera belan ikasi, hobetu eta trebatzeko, Euskadin hainbeste arrakasta sortzen ari den kirol mota honetan. Itsasoari lotutako ekimena da, ibilbide zabala duena bi alderditan, asialdi eta kirolarenan, batetik, eta ekonomiaren suspertzean, bestetik.
Kirol Portuko Bela pabilioian, Eskolaren egoitza izango denan, antolatuko dituzten ohiko ikastaroez gain beste jarduera berezi batzuk ere egingo dituzte, berbarako, gaztetxoentzako Kluba osatu txapelketak eta ligaxkatxoak antolatzeko. Halaber, Euskal Liga eta belako izarrekin jardunaldi batzuk egitea aurreikusten dute ere. Getxoko ikastetxe eta ikastolek ere eskola kirolaren bitartez erabili ahal izango dute.
Eskola, aste osoan egongo da zabalik, eta kirol monitoreak izango ditu, hauen kopurua eskariaren arabera finkatuko dutela, eta lehen mailako eta kalitatezko eta modernoak eta funtzionalak diren 2000 m2-ko azpiegitura berriekin.
Bela Eskolaren eskaintza ezagutzera eman aldera, EKFBk herritarrei zuzendutako kanpaina abiatuko du datozen egunetan Getxoko etxeetako postontzietan liburuxka informatiboa utziz.

MP3 fitxategiaren deskargarekin. Bela kirola getxoztarrei hurbiltzeko eta herria ekonomikoki dinamizatzeko.
Informazio gehiago:
94 623 26 89 tlfnoan.
www.euskalkirola.com
Bela Eskolaz EKFBk-Euskal Kirol Federazioen Batasunak arduratuko da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da EKFB eta bere helburu nagusia kirola sustatzea da.
Bai Udalak berak bai EKFBk ere bela kirola udalerri osora zabaldu nahi dute, adin guztien eskura izan dadin; guzti guztiek eduki dezaten aukera belan ikasi, hobetu eta trebatzeko, Euskadin hainbeste arrakasta sortzen ari den kirol mota honetan. Itsasoari lotutako ekimena da, ibilbide zabala duena bi alderditan, asialdi eta kirolarenan, batetik, eta ekonomiaren suspertzean, bestetik.
Kirol Portuko Bela pabilioian, Eskolaren egoitza izango denan, antolatuko dituzten ohiko ikastaroez gain beste jarduera berezi batzuk ere egingo dituzte, berbarako, gaztetxoentzako Kluba osatu txapelketak eta ligaxkatxoak antolatzeko. Halaber, Euskal Liga eta belako izarrekin jardunaldi batzuk egitea aurreikusten dute ere. Getxoko ikastetxe eta ikastolek ere eskola kirolaren bitartez erabili ahal izango dute.Eskola, aste osoan egongo da zabalik, eta kirol monitoreak izango ditu, hauen kopurua eskariaren arabera finkatuko dutela, eta lehen mailako eta kalitatezko eta modernoak eta funtzionalak diren 2000 m2-ko azpiegitura berriekin.
Bela Eskolaren eskaintza ezagutzera eman aldera, EKFBk herritarrei zuzendutako kanpaina abiatuko du datozen egunetan Getxoko etxeetako postontzietan liburuxka informatiboa utziz.
MP3 fitxategiaren deskargarekin. Bela kirola getxoztarrei hurbiltzeko eta herria ekonomikoki dinamizatzeko.
Informazio gehiago:
94 623 26 89 tlfnoan.
www.euskalkirola.com
Labels: bela eskola, kirola
Unai Basurko agurtzen Getxoko kirol portuan
Egilea: Imanol Landa. 2008/10/16. Ordua: 2:34 PM.Aurten gizonen lehen taldea lehen mailara bueltatu da berriz, bertan mantentzeko helburuarekin. Emakumeak berriz, aurreko denboraldian eroso egon baziren lehenengo mailan (sailkapenaren erdian geratu ziren), aurten gora begiratzeko nahiarekin hasi dira.
Edozein kasutan, Faduraseko ohiko garagardotegian antolatutako amaiketakoan, taldekide, zaletu eta lagunen artean sortutako giro itzela azpimarratu egin behar da. Prisco Fernandez eta bere taldeak ondo antolatutako proiektua bultzatzen ari dira eta hori nabarmen ikusten da.
Aurrera beraz!
Labels: kirola, saski baloia
“Getxo Sasoi-Sasoian”, Kirolaren festa
Egilea: Imanol Landa. 2008/01/10. Ordua: 8:18 AM.

Yahaira Agirre, 2007ko Getxoko Kirolari Onena
Yera Campos, Getxo Kirol Berri Neska Saria 2007
Jaime Bergareche, Getxo Kirol Berri Mutil Saria 2007

F.C. Getxo Juvenil, Getxo Kirol Berri Talde Saria 2007

Ibon Garate, Getxo Kirol Gizon Saria 2007

Yahaira Agirre, Getxo Kirol Emakume Saria 2007

Getxo Igeriketako Errelebo taldeari, Getxo Kirol Talde Saria 2007

Porfirio Hernández, Marka Hautsiz Saria 2007

Pepín López, Kiroltasuna Saria 2007

Getxo Saski Baloi Taldea, Getxo berrituz Saria 2007

Juan Pedro Guzmán, Getxo Zabala Saria 2007

Manuel Martínez “Manolín”, Aitzindariak Saria 2007