Azaroaren 21etik abenduaren 7raHamargarren urtez, Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dira. Programan publiko eta adin guztientzako ekitaldi askotarikoak sartu dira, eta ekitaldi ororen protagonista euskal kultura da. Trikitixa Jaialdian hainbat herrialdetako taldeak izango dira. Bestalde, ezin ditugu ahaztu "Komeriaren Kluba" umorezko antzezlana, ez eta hiru urtez antolatutako "Euskara Showa" ekimeneko abestiak ere.
Egitaraua
Labels: euskal kultura, jardunaldi
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da.Getxoko Udalak badaramatza urte batzuk Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen; aurtengo edizioa bederatzigarrena izango da. Urtero bezala egitarau zabal, erakargarri eta anitza egiten saiatu gara, gustu eta adin guztietako getxotarrak aseko dituen egitaraua, hain zuzen.
"Zeurea zaindu, euskara bizi" lelopean euskal kultura protagonista abenduaren 4ra arte.
Egitaraua
Labels: euskal kultura, jardunaldi

Getxo Lan-In aurkeztu berri dut eta jardunaldiaren helburua da Getxoko Udalak beste erakunde batzurekin osatutako sarearen bitartez, lana topatzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei bideratuta egindako programa eta jardunak ezagutzera ematea.
Erakunde askotako, elkarte, ikastetxe, enpresa, alderdi politiko eta sindikatuetako partaide diren 450 lagunetik gora gonbidatu dituzte bertara.
Jardunaldiak Behargintzak orain arte egindako lanaren ganeko hausnarketa egiteko balioko du, baita etorkizunera begira dituen proiektuei bultzada emateko.
Getxoko Behargintzak gizarte bidezkoagoa eta orekatuagoa lortzea da jomuga, lana edukitzea pertsonen garapenerako funtsezko elementua izan dadin.
Labels: behargintza, Getxo Lan-In, jardunaldi











