Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Europako Hauteskundeei begira eta aurrerantzean ere “Romoko Kultur Etxea” izena duen Hauteslekua, aintzinako Santa Eugeniako Eskoletan dagoena, desagertu egingo da eta bertako 12 hautes-mahaiak Maria Goiri izenekora eramango dituzte.
Aldaketa honetarako arrazoi nagusia irisgarritasunaren alde egitea da, Kultur Etxean hesi arkitektonikoak daudelako, igogailurik ez dagoelako, Mahaietara iristeko korridoreak estuak direlako eta ez dagoelako behar beste gelarik. Eta, gainera, oso Hautesleku zaharra denez gero eraitsi eta auzo eta kultur etxe berria egingo da.
EIN-INEk bidalitako informazio txarteletan Hautesleku berria jaso dute. Horrez ganera, Udalak aldaketaren berri eman du idatzitako oharraren bitartez aldaketak eragina izan duen etxeetako atarietan.

Labels: ,



Algortan, izen bereko eta Aretxondo kaleen artean dagoen Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko lanak hile honen amaieran hasiko dira bertako auzokoek erabili ahal izateko helburuagaz, Hirigintzako zinegotzi Joseba Arregik gaur ezagutzera eman duenez. Lan hauen aurrekontua 368.000 bat eurokoa da.

Erreforma aurten Getxo Antzoki berria altxatzeko laneengatik San Nikolas eta Getxo Antzokia plazeek jasango duten okupazioaren alternatiba legez planteiatzen da. Parke txikia da, orain urte asko egindakoa, erabiltzen ez dutena eta egoera txarrean dagoena. Hartara, bertara errezago sartzeko, umeentzako jolasgunea eta inguruko eserlekua ipintzeko eta neguan eguraldi txarratik babesteko lanak egingo dira. Irailean, Getxo Antzoki berriaren lanak hasi orduko, gune publiko honetaz gozatu ahal izango da.

Proiektuan jasotzen da umeentzako jolasgunea egitea plazaren erdian, pergola bat kokatzea, zoladura eta hornigarri berriak ipintzea, argiztapena hobetzea eta elbarrituak edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarrera-irteera berria egitea, sigi-sagako arrapalaren bidez. Sarbide barriak udal garbiketa zerbitzuak sartzea ahalbidetuko du. Gaur egun parkea maila ezberdineko bi plataformatan dago banatuta eta bertara sartzeko eskailerak erabili behar dira. Horregatik plataforma bakarra egingo da betegarria erabiliz. Parke txiki hau itxi egingo da gauetan jendeari sartzea galazoteko bizikidetza trabarik izan ez dadin.

Usategi Parkean traba barik sartu eta irten ahal izateko lanak.

Halaber, hile honen amaieran hasiko dira ere Algortako Usategi Parkean traba barik sartu eta irten ahal izateko lanak –sarrera-irteeran arrapala ipiniz-. Lanak Arrigunagako hondartzarako jeitsieratik egingo dira, Errementariena, Gazteluzarra, Basaldua eta azken bi kale hauen artean dauden Abasota eta Artibai kaleetako tarteetan. Horien aurrekontua 1.000.000 eurotik gorakoa da.
Lanak, irailean amaituko dira ere, eta espaloi eta asfaltatze berriak egiteko izango dira. Mila bat metroko tarte lineala irisgarria egin nahi da, espaloiak 2 metrora arte zabalduz, asfaltozko zorua barriztuz eta kaleetako albo bietan aparkaleku gehiago irabaziz. Antzokiko lanak direla eta, uste dugu gerora gune hori Andres Cortina kalearen eta San Nikolas plazaren inguruetan izango diren okupazioen alternatiba izango dela.

Labels: , ,

Aiboa irisgarritasun gehiago

Villamonteko igogailuak. Auzokideekin akordioa


Udal Gobernu taldea eta Villamonteko etxeetako Jabeen Elkargoa akordio batera iritsi dira, azken honek igogailu publikoak ipintzeko beharrezkoak diren lurrak Udalari dohainik emateko. Gobernu Batzordeak, aste honetan bertan, onartu du Algortan, mugitzeko arazoak dituzten pertsonei Villamonteko auzotik Geltokia plazara eta metrora errezago iristea ahalbidetuko dieten bi igogailu publikoak ipintzeko lanen proiektua eta horiek kontratatzeko espedientea hastea. Aipatu bi guneak gaur egun bi eskailera-atalek lotzen dituzte. Lanen aurrekontua 715.000 eurokoa da, udaberrian hasiko dira eta urtearen amaieran amaituko dira.
Akordioaren arabera, jabeen erkidegoak beheko aldeko igogailua ipintzeko lurrak debalde emango dituzte. Udalak, bere aldetik, lur horietan berehala igogailuak egin eta kokatzeko hitza eman du.

Villamonteko bizilagunei eskerrak eman dizkiet proiektua aurrera eraman ahal izateagatik. Proiektu garrantzitsua da Algortako erdigunera iristeko dauden bi mailak gainditzea ahalbidetuko duelako mugitzeko zailtasunak dituzten pertsoneei. Proiektua ez litzake posible izango auzotarrekin akordioa lortu izan ez bagenu, eta horrek argi eta garbi erakusten du auzotarrek, jabeen erkidegoaren ikuspuntua baztertu eta horren gainetik, udalerriaren interes orokorraren alde, adostasuna eta oreka lortzeko ahalegina egin dutela.

Villamonteko Jabeen Elkargoaren izenean, Mariví Argaluzak, lortutako akordioaren garrantzia azpimarratu du, herritar guztien onerako delako.

Akordioa, FEKOOR, Minusbaliotasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Koordinadora Federazioaren parte hartzeari esker lortu ahal izan da ere, aztertu dituzten balizko 8 alternatiberen artean adostutako irtenbidearen aldeko iritzia baitu.
Proiektuaren inguruko datu teknikoei dagokienez, bi igogailuek 10 metro inguruko aldea gaindituko dute, maila bakoitzari burdinezko pasabidearekin lotuko zaiela eta 13na lagun sartu ahal izango dira. Kamera bidezko etengabeko zaintzapean egongo dira, baina, jakina, ez dute inguruko auzotarren intimitatea aztoratuko.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua