Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Romok irisgarriagoa eta kalitatezko urbanismoarekin bat eginda



Alde zaharrean, Ezequiel Agirre, Aurrezki Kutxa, Kalamua eta Gobelondo kaleetan espaloiak zabalduz, Metro plaza ondoko aparkaleku eremua egokituz eta Romoko saneamenduko estolda nagusia zaharberrituz, auzo honek Getxoko beste auzo batzuek daukaten kalitate urbanistiko bera izango du. Udalak 6,2 milioi eurotik gora bideratuko ditu jarduera hauetara, eta auzo honetan egin diren eta laster egingo direnei ere.

Romoko bihotzean bertan, Espaloiak zabaldu eta aipatu kaleetako zoladura berrizteko proiektua. Proiektu hau auzoaren erregenerazio urbanistikorako Plangintzara bilduko da (Errekagane kaleko erreforma amaitzen ari dira, Luis Lopez Oses kalea eta Errekagane parkea egokitzeko lanak, martxoan esleituko direla, Chavarri Zuazo parkekoak, eta baita Gobela kiroldegiko aparkatzeko 270 plazak), inolako zalantzarik gabe aspaldi Romo auzoan egin den erreforma urbanistikorik garrantzitsuena dalarik.

Landak adierazi du hirigintz jarduera honek Romok Getxoko beste auzo batzuk gozatzen duten urbanismo kalitatezko eta atseginarekin behin betiko bat egitea ekarriko duela. Auzotarren bizimodua nabarmen hobetuko du, batez ere mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonena, kaleak gozatu ahal izango dituztelako.

Ibiltzeko kale errezagoak

Ezekiel Agirre, Aurrezki Kutxa, Kalamua eta Gobelondo kaleetan espaloiak zabalduko dituzte errezago ibili ahal izateko. Aurrezki Kutxa kalea egokitu egingo da oinezkoari lehentasuna emateko eta Gobelondo kaleko zati bat –Aurrezki Kutxa eta Kalamua tartean- oinezkoentzako gune bihurtuko dute ere, Ezekiel Agirren 3 m zabalerako espaloiak ipiniko dira, ilarako arboleekin, eta Kalamuan espaloiak zabalduko dituzte (2 metroraino) eta zoladura barria ipiniko dute, Joseba Arregi, Hirigintza zinegotziak azaldu duenez. 605.000 euro inbertituko dira eta lanak, Estatuko Funtsak finantziatuta, urtea amaitu aurretik bukatuko dituzte.
Era berean, Romoko saneamenduko estolda nagusia zaharberrituko dute eta horren eraginez Santa Eugeniako plazan eta Kresaltxun ur putzu handiak sortzeko arriskua behin betiko desagertuko da.
Proiektu hau, laster plazaratuko dute enkantean hartzeko eskaintza, eta bere aurrekontua 1,3 milioi eurotik gorakoa da.
Alkateak aurreratu du, obra hauek auzotarren artean aparkaleku kopurua gutxituko dutela eta eragin ditzaketen kejeen aurrean, Udalak, Santa Eugenia eta Mesedeetako aparkalekuez gain, egungo legegintzaldian Gobela kiroldegiko parkinga zabaldu duela, Romoko kaleetatik 282 auto ateraz. Halaber, aurreikusita dago Leioako Udalak Pinuetan aparkatzeko 400 plaza egingo dituela. Proiektu horretan elkarlanean jardungo dute Leioa eta Getxoko Udaleek. Edozelan ere, formulak aztertzen jarraituko dugu arazoari irtenbide bat eman aldera.
Landak eskatu dire, azkenik, Romoko bizilagunei pazientzia eta ulerberatasuna auzoaren erreforma urbanistiko honen lanak eragin ditzaketen trabeekiko.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Romon irisgarritasun gehiago



Labels: ,



Udaldiaren hasieran abiatuko dituzte Aiboako maldaz gorako igogailua ipintzeko lanak. Igogailuak Txakursolo kalea eta Metro geltokia eta Arkotxa-Ormetxeko aldea lotuko ditu. 20º makurtua izango den igogailu honek, Ereagakoak duenaren antzeko kabina panoramikoa izango du eta, izan ere, goi eta behe aldeetan geraleku banarekin, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatuko du, gune horretako gainontzeko bizilagun eta oinezkoei zerbitzua emateaz gain, garraiobidejendetsua izateko jaioa ez bada ere. Tokiko Gobernu Batzordeak esleitu du dagoeneko udal Irrisgarritasun Planaren harira egingo den azpiegitura berri hau ipintzeko proiektua.

Plan honek 6,4 milioi euroko inbertsioa izan du (Ereaga, Bidezabal, Salsidu, eta orain Villamonte eta Aiboan) arrapalada eta igoigalu mekanikoetan 2005tik gaur egun arte eta, ganera, nazioartean hainbat sari jaso ditu, hala nola, Suediako saria 2002an, Minusbaliatuen Estatuko Elkargoak, 2002an ere, emandakoa eta ACS Fundazioak 2003an emandakoa, guztiak Udalak hesi arkitektonikoak hobetu eta kentzeko egindako lanagaitik.

Arrapala ganeko igogailuarena aztertu dituzten alternatibeetatik onena da, bai irisgarritasunaren ikuspegitik bai inguruan guztiz integratzen delako. Bidaia bakoitzeko 25 lagun garraiatzeko gaitasuna izango du. Maldaz gorako igogailua soluziorik onena da eta ziur nago inguruko auzotarrek oso ondo hartuko dutela, izan ere, Metrora eta inguruetara errez iristeko aukera emango baitie.

Arrapalako igogailua, ziurrenera, aurtengo amaierarako ibiliko da eta bere aurrekontua 1.550.000 eurokoa da, kopuru hori Udalak Tokiko Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako dirulaguntzarekin ordainduko duela.

Gaur egun Aiboako Metro geltokiko sarrera-irteerara igogailua ipiniko duten ezponda berdeko albo batean dauden eskailera tarte batzuetatik iristen da. Halaber, denboraren joanean inguruetatik ibili ohi diren oinezkoek egindako bidezidor edo bidexka bat dago. Eskailera tarte guztiak gatz egiten zaizkie mugitzeko arazoak dituzten pertsoneei eta, hortaz, igogailu berriarekin, traba hori gainditu ahal izango dute, batez ere, Metroa gehien erabiltzen den orduetan. Egungo bidezidorra, bestalde, konpondu eta oinezkoentzako ibilbidetxo txukun bat egingo dute goi aldetik eta Txakursolo kale arteraino.

Azken alde honetan, egun dauden lerroko aparkalekuak kendu eta horren ordez elbarrituentzako aparkalekuak ipiniko dituzte eta igogailuko sarrera-irteerentzat ere gune bat atonduko dute.
Aipatu, azkenik, igogailua ipintzeko laneen eraginez kendu beharko dituzten arbola ale guztiak ezpondan bertan birlandatuko dituztela.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

700.00 eurotik gora oinezkoen joan-etorriak errezteko

730.000 eurotik gora inbertituko du Udalak Unbe, Urduña, Iturribide, San Martin eta Jaime Morera kaleak hobetu eta osorik eraberritzeko eta lehen bi kaleen artean dagoen parkea urbanizatzeko lanetan. Lanak Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsaren dirulaguntzarekin finantziatuko dira, maiatza aldera has litezke eta hauek amaitzeko 6 hilabeteko epea izango dute. Lanootan 28 beharginek jardungo dute.
Proiektuaren helburua da aipatu kale horietan oinezkoak erabiltzeko diren guneak era nabarmenean hobetzeko lanak egitea da, espaloiak gaur egun oso estuak baitira eta zoladura hondatuta baitago. Proiektuan jasotako lan hauei esker Irisgarritasuna Sustatzeko Legera egokitzea bermatuko da, eta horren eraginez lanak egingo diren eremuko bizi kalitatea hobetu egingo da.

Hartara, espaloiak zabaldu eta zolatuko dituzte eta oinezkoentzako zebrabideak barriztuko dira espaloiak luzatzearen bitartez, Andra Mariko Unbe, Urduña eta Iturribiden (Sarrikobaso eta Urduña kaleen arteko tartean),eta Algorta auzoko San Martin –non arbola batzuk ere landatuko dituzten- eta Jaime Morera (San Martin eta Talaieta tartean gainontzeko kale zatia konpontzen ari direlako gaur egun) kaleetan.
Lan hauek baliatuko dituzte, ganera, saneamendu eta herriko argien sareetan beste hobetze lan batzuk egiteko.

Jarduera honen helburua da, espaloiak goitik behera barriztea oinezkoen segurtasun maila areagotu aldera.
Espaloietan lanak egiteaz ezezik, Iturrbiden, Malakate parke ondoan dagoen tartean, plataforma bakarra egingo da oinezkoari lehentasuna eman eta kalea parke eremu barruan sartzeko.

Unbe eta Urduña kaleen artean dagoen parkeari dagokionez, azkenik, zorua zolatuko dute, hiri mobleria eta argiztapen berria ipiniko dute, dagoen arbola kopurua aintzat hartuz.



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

Villamonte irisgarritasun gehiago


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua