Iparra galdu gabe. Ipar Euskal Herria
Egilea: Imanol Landa. 2008/10/21. Ordua: 10:32 AM.
urriaren 24tik azaroaren 9raGetxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak egitarau zabala eskaintzen digu, Ipar Euskal Herriko kultura, tradizioak eta kultur ekoizpena ezagutzeko. Horrela, gozatzeko aukera zabala izango dugu: "Batek mila, euskal munduak" erakusketa, Ipar Euskal Herriko mendiei buruzko hitzaldi-diaporama, erromeria, Elaudi eta Ken Zazpi-ren kontzertua, gazteei eta sormenari buruzko dokumental interesgarri baten proiekzioa, Koldo Amestoy ipuin-kontalari bikainaren istorioak, eta baita, mendi-txango bat ere.
EGITARAUA
Iparraldeko dantzen ikastaroa
urriak 17 eta 24
Zabala ikastetxeko gimnasioan
17.30-19.30
plaza mugatuak
doan
ikastaroa euskaraz izango da
informazioa: 944660010
Herriko dantza taldeen eskutik. Iparraldeko dantzak ikasteko aukera izango dugu egun bitan. Dantza hauek Kiki Bordatxok eskainiko duen erromerian dantzatuko ditugu.
Iparraldeko kanten ikastaroa
Mikel Markez kantariaren eskutik
urriak 21 eta 28
Itsasganen
19.00-21.00
plaza mugatuak
doan
ikastaroa euskaraz izango da
informazioa: 944660010
Mikel Markez kantariak Iparraldeko kantak ikasteko ikastarotxoa eskainiko du egun bitan; letrak, esan nahia, kantatu... Kanta hauek Kiki Bordatxok eskainiko duen erromerian kantatzeko aukera izango dugu.
Erakusketa
urriaren 24tik azaroaren 9ra
"Batek Mila, euskal munduak"
Algortako Geltokia plazako karpa
10.00-14.00 / 17.00-20.30
bisita gidatuak: 944660010
Inaugurioa: urriaren 24an 19.00. Imanol Landa Getxoko Alkatearen hitzak. Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendariaren hitzak: "Euskara Ipar Euskal Herrian" hitzalditxoa
"Batek Mila - Euskal Munduak" multimedia erakusketak bidaia bat eskaintzen dizu, unibertso soinudun eta bisual baten bihotzean egiten den bidaia. Gaurko artista, argazkilari, idazle, musikari eta errealizadore batzuen ikuspegi gurutzatuek osatzen duten kaleidoskopioa. Ikuspegi garaikide batetik, erakusketak Euskal Herriko eta diasporako euskal munduen berri eskaintzen du.
Diaporama
urriak 30, osteguna
Ipar Euskal Herriko Mendiak Hurbilagotik (Panpi Olaizolaren eskutik)
Algortako Kultur Etxea
20.00
sarrera dohainik
Diaporama honetan, Zuberoatik Lapurdira joango gara, paraje haietako mendiak ezagutzeko. Argazkien bidez, ondare historikoa ikusiko dugu, artzainen bidea gurutzatu, edota ingurumen babestu bat ezagutuko dugu, oihan, lore eta abere basatiak miresten ditugun bitartean.
Panpi Olaizolak ingurumen arloko ikasketak eginak ditu. Mendiko gidaria da eta euskara teknikari gisa ere ari da Errobiko Herri Elkargoan (Kanbo, Uztaritze, Ezpeleta,...). Panpi Olaizola izango da gidari, azaroaren 9an egingo den Mendi Ibilaldian.
Erromeria eta Txitxiburruntzia
urriak 31, ostirala
erromeria Kiki Bordatxorekin, txitxi-burruntzia eta Atfal elkartearen txosna
Ibaiona Ipar Euskal Herriko txerrikia, Irulegiko ardoa, Eztigar, Sagarnoa
Algortako San Nikolas plaza
19.00
Christian Borda (Kiki Bordatxo) sortzez arbonarra (Lapurdi) da eta txiki-txikitatik izan du eskuetan esku-soinua. Kiki Bordatxo taldean 5 musikari dira. Talde paregabea giroa sortzeko. Euskal dantzak eta kantuak ongi ezagutzen dituzte eta jendea ederto animatzen dute.
Txitxiburduntzia:
Ibaiona Ipar Euskal Herriko txerrikia: Ibaiona etxeak Ipar Euskal Herrian hazten diren kalitate handiko txerriak ekarriko dizkigu txitxiburduntzian erre ondoren dastatzeko.
Irulegiko ardoa: Baxe Nafarroarko Baigorrin eta Donibane Garazin ditu mahastiak Irulegikoo upeltegiak.
Eztigar, Ipar Euskal Herriko Sagarnoa: Hazparne, Garazi eta Oztibarre herrietan egiten den sagardoa ekarriko dugu Getxora.
Ipar-Hegoa kontzertua
azaroak 1, larunbata
Ken Zazpi + Elaudi
20.00
Getxo Antzokia
sarrera: 5€ (urriaren 20tik salgai)
sarrerak erosi
Ken Zazpi (Hego Euskal Herria: Gernika): Ken Zazpi taldeak erraz harrapatzen du publikoaren arreta, jendearen unean uneko sentsibilitatean asmatzen duten konposizio bikainak moldatzen jakin izan baitu hasiera-hasieratik. Kantu sarkorrak, lelo distiratsuak eta mezu konprometituak sortuz, iluzio bizigarri eta gogotsuak barreiatzen ditu Gernika aldeko taldeak, publikoaren artean.
Kontzerturako sarrerak lortzerik ez dutenetzat pantaila handia jarriko da San Nikolas plazan.
Elaudi (Ipar Euskal Herria: Hazparne eta Itsasu): Elaudi taldea (Zuberoako mendi baten izena) 1997an sortu zen. Elaudiren folk musikak munduko hainbat herrialdetako musiken eragina du: Euskal Herriko kantak, Mallko blues-a, arabiar mundukoa, Kubakoa, ijitoen doinuak,...
Dokumentala: "Burp Underground Report"
azaroak 4, asteartea
My Jok kolektiboaren eskutik
Algortako Kultur Etxea
20.00
sarrera dohainik
Maianak eta Jokinek MY JOK osatzen dute, plataforma artistiko, sortzaile eta berezia. Burp Underground Report dokumentala aurkeztuko digute: Iparraldeko bost pertsonal/talde hautatu dituzten haien berezitasun, sormen eta iritziak azaltzeko. Modu horren bidez, euskal gazteriaren beste ikuspuntu bat eskaintzen dute, topikoetatik urrun. Getxon bigarren bideo erreportaje berezia aurkeztuko dute eta eztabaida sortuko parta hartzaileekin. Emanaldia berezia, gazteei zuzendua...
Ipuin-kontalaria: Koldo Amestoy
azaroak 6, osteguna
9 urtetik gorako umeentzat eta gurasoentzat
Geroa ikastolan
18.00
sarrera dohainik
"Biderdi" ipuinak umeak lokartu eta helduak esnatzeko dira.
Antzina, supazterrean kontatzen ziren ipuinak. Emeki-emeki, bizitza modernoaren zurrunbiloan iraungitzear zirela, Koldo Amestoy (Arruta, Nafarroa Behera, 1952) agertu zen. Hitzen magoa dugu Koldo, irudimena biziaraztea arte bat dela erakutsiz.
Familia giroko publikoarentzat: helduak eta 8 urtetik gorako haur eta gazteak
Mendi ibilaldia
azaroak 9, igandea
Sara - Larrun - Hiru Iturriak - Altxanga - Sara
irteera: 8.00etan, Getxotik (autobusez)
izen-ematea: urriaren 13tik, Algortako Kultur Etxean
prezioa: 3€
Altxangako itzulia (Saratik): 3 ordu inguru, 450 metroko desnibela, 8 km inguru. Saratik abiaturik, Larrunera igoko gara Hiru Iturrietako leporaino. Hortik aitzina, Altxangako bizkarraren itzulia hasiko dugu eta Sarara jaitsi berriz.
Egitaraua: 8etan Getxotik irten, 10etan Sarara iritsi, 10.30ean ibilbidea hasi. Ibilaldia amaitutakoan bazkaria (norberak). Bazkariaren ondoren euskal pastela eta Iparraldeko sagardoa (doan) dastatzeko aukera Saran. Azalpenak euskaraz izango dira.
Labels: euskal kultura, euskara, ipar euskal herria, iparra galdu gabe











