Getxok “Planetaren ordua” aldaketa klimatikoaren kontrako izeneko munduko ekimenarekin bat egingo du
Egilea: Imanol Landa. 2010/03/26. Ordua: 9:01 AM.“Planetaren ordua” izeneko ekimena akziorako inoiz egin den deialdi handiena izan nahi du eta mila miloi pertsona inplikatu eta 6.000 hiri mobilizatu nahi du aldaketa klimatikoaren kontrako akzioari bermea erakusteko.
Getxon, 20:30etik 21:30ak arte, Txurruka monumentuan, Udaletxean eta Santa Clara etxaldean, hala nola, udalerriko hondartzetan argiteria publikoa itzaliko da. Halaber, Udalak CO2 isurketak gutxitzeko borondatezko neurriak hartzeko hitzeman du.
Antolakuntzaren arabera, akzio honek, Kopenhagen lortutako akordioa gutxiegia izan arren, guztiok, elkarrekin lan egiten badugu, aldaketa klimatikoaren konponketaren zati bat garela erakusteko balio izango du.
Labels: Getxo, getxoblog, ingurugiroa, Planetaren ordua

“Getxo Bizi” ekimenak, Bizkaiko bizikleten mailegu automatizaturako lehenbiziko zerbitzuak, oso harrera ona izan du martxan egon den lehenengo bi asteetan Ingurumen arloko zinegotziak, Keltse Eigurenek, aditzera eman duenez. Bertoko herritarren artean harrera oso ona izan du, bai izena-ematearen aldetik (545) bai mailegu kopuruaren aldetik (669).
Ekimena martxan egon den bi asteetan aipatzekoak dira bi egun: maiatzaren 15, ostirala (zerbitzua gehien erabili zuten eguna) eta astebete beranduago, 22, ostirala ere (zerbitzuak mailegu gehien izan zuen eguna).
Keltse Eigurenen arabera, datu bereziki onak dira Bizkaian dagoen mailegu automatizatuko lehenbiziko zerbitzua dela kontuan hartzen bada. “Automatizatua izateak zerbitzuaren erabilgarritasun handiagoa suposatzen du baina baita erabiltzailearen inplikazio handiagoa, bera baita bizikleta hartzeko teknologia erabili behar duena eta ezarritako guneetan utzi behar duena”. Zerbitzuaren berezitasuna da pertsonak ezin duela ordu bete baino gehiago bizikleta erabili mailegu bakoitzean, eta bereziki ezarritako gunetan utzi behar duela beste pertsona batek hartu ahal izateko. Halere, nahi beste aldiz har dezake bizikleta –hori bai, aurrekoa utzi duenetik 15 minutu pasa eta gero-. Keltse Eigurenek herritarrak zoriondu nahi izan ditu erakutsitako gizalegezko jokaeragatik eta zerbitzu berriarekiko izandako errespetuagatik.
Datuak
Orain lau mailegu-gune martxan daude udalerrian: Areetako Geltokiko plazan, Fadura kiroldegian, Bizkaiko Zubian eta Ereagako hondartzan. Guztira 32 bizikleta daude eskuragarri. Gune bakoitzean berehala erabiltzeko bizikletak daude baita bertan, behin erabili eta gero, uzteko lekua ere (hortxe edo beste edozein mailegu-gunean hartutakoa bada ere). Gainontzeko mailegu-gune guztiak, guztira 12 izan arte, apurka-apurka jarriko dira martxan. Urteko egun guztietan erabili ahal izango dira, 07:30etik 21:00ak arte. Zerbitzua erabiltzeko prezioa da urteko 10 eurokoa (Getxon erroldatuta daudenentzat) eta 20 eurokoa kanpotarrentzat. Bizikleta aldian aldian erabiltzeko prezioa, berriz, 2 eurokoa izango da.
Interesatuek, ekainaren 5a arte informazio gehiago lortu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00ak arte Algortako Juan Bautista Zabala kalean eta Romoko Aurrezki Kutxa kalean dauden Herritarren Arretarako bulegoetan. Halaber, eta epe mugagabean, Romoko Gobelaurre kalean Emaúsek duen dendara bertara jo dezakete. Informazio gehiago bihar ostiraletik, maiatzaren 29tik aurrera, Getxobiziren web gunean.
Edozein galdera edo iradokizun argitzeko doako zenbaki telefonoa ere badagoela gogoratu behar da: 900 84 03 45.
Labels: bizikleta, blogetxo, Getxobizi, getxoblog, ingurugiroa











