Turismoko Informazio Bulegoa zabalduta aldi baterako Ereagan
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/12. Ordua: 11:55 AM.
Getxoko Udalak datorren larunbatean, hilak 14, aldi baterako Turismoko Informazio Bulegoa zabalduko du Ereagan bisitariei eta turistei informazioa hurbiltzeko asmoz “Azul Marino” izeneko eraikina itxi eta gero, hondatzeko zorian zegoelako. Horrekin pertsonak artatzea eta informazioa ematea lortu nahi da haiek Getxon egonaldi atsegina izateko eta, bide batez, hemen egotea Getxoko enpresentzako onuragarria izatea. Horrela, Turismo arloan, jarraipena ematen zaio bisitariek eta turistek egiten duten eskariari.Orain dela gutxi, eta Ereagan zegoen “Azul marino” izeneko etxea aurri egoeran zela eta –udal txosten teknikoek adierazi zutenez- Udalak Turismo bulego nagusia lekuz aldatu egin behar zuen, Aiboan dagoen udal eraikinera, hain zuzen. Horrek, Turismo bulegoak dituen behar guztiak betetzen ditu –kudeaketa eta bulego lanak- baina ez du bisitariei eta turisteei harrera eta informazio ematea zerbitzuak errazten, oso jende gutxi doalako edo haientzat interes gabeko gunea delako hori.
Ordutik, Udala lanean egon da ahalik eta lasterren Ereagan aldi baterako Turismo Informazio Bulego bat zabaltzeko bertan, zabaldu zenetik, 1992az geroztik, harrera eta informazioa emateko zerbitzuak egon baitira. Bertara zuzentzen dituzte udal informazio guztiek, argitaratzen diren foiletoek edo udal web guneak. Horrela, turismo arloan, bisitarien eta turisten eskaerak erantzuten jarraituko da.
Behin-behineko aldi baterako Turismo Informazio Bulegoa egunero egongo da zabalik eta ordutegia betikoa izango da. Neguan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte. Asteburuetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Udako ordutegia, ekainaren 15tik irailaren 15 artekoa, 10:00etatik 20:00ak arte.
Labels: informazioa, turismo
Uholdeak: Getxo udaletxeko dirulaguntzen laburpena
Egilea: Imanol Landa. 2008/06/26. Ordua: 10:32 AM.Labels: dirulaguntzak, Getxo udaletxea, informazioa











