Egon ginen bai, atzo Areetan emakumeen kontrako indarkeriaren aurka adierazteko konzentrazioan, baina ez nuen gizon gehiegirik ikusi bertan. Non daude gizonak?
Labels: emakumeak, indarkeria
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, erakutsi indarkeria matxistaren aurka zaudela. Honi erantsitako kartela zure leihoan jartzeko proposamena egiten dizugu. Lila koloreko biribil bat da, zeinak emakumeenganako indarkeriari esandako EZ sinbolizatzen duen. Euskadiko 71 udal ari dira 500.000 etxetako postontzietan sartzen. Zeuk ere lor dezakezu webgune honetan:
Sinbolo honekin, puntu hauekin, herritar bakoitzaren puntuekin, jarrera komun bat erakutsi nahi dugu, hau da, gizarte osoa indarkeria sexistako jarrera eta jokabide ororen aurka dagoela. Espazio publiko guztia okupatu, Euskadiko etxe guztietatik.
Erakutsi jendaurrean emakumeenganako indarkeriaren aurka zaudela.
Egin zaitez ekintza honen konplize.

Labels: emakumeak, Emakumeenganako indarkeriari, indarkeria

- Ekintza aitzindari hau “Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren” baitan gauzatuko da, datorren asteartean, azaroak 25
- Parte hartzen duten 71 udalerriak herritarren %71 dira, eta aipatu ekimenaren baitan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kartelak banatuko dituzte, etxez etxe, honako lelopean: “No a la Violencia Contra las Mujeres, Emakuneenganako Indarkeriari Ez”
- Herritarren parte-hartzeari esker, 500.000 etxetako leihoetan Indarkeriari EZ leloa agertzea espero da; horretarako, puntu batez adierazitako sinboloa
erabiliko da
- Udal-ordezkariek gaur jarri dute irudi hori Eudeleko egoitzaren leihoetan
- Parte-hartze anitza lortu nahi du Eudelek: herritarren aldetik, komunikabideen aldetik, garraioen aldetik... horiek guztiek kanpainarekin bat egin eta kartela jar dezaten komertzioetan, egunkarietan, etab. Irudia Eudelen web orrian eskuratu daiteke: www.eudel.net
- EUDELek sustaturiko kanpaina horrek osatu egingo du “Nik emakumeenganako indarkeriari EZ, eta zuk?” lelopean BERDINSAREAren
bidez Emakunderekin elkarlanean martxan jarri den kanpaina.
Datorren azaroaren 25ean, milioi erdi etxetako leihoetan kartelak jarriko dituzte, Emakumeen Aurkako Indarkeriari erabateko ukoa adierazteko. Hori da helburua. Izan ere, datorren asteartean Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Eudelek ekintza aitzindari bat sustatu du euskal udalen artean; eta behar besteko arrakasta lortzeko, nahitaezkoa da herritarren parte-hartzea.
Ekintza horretan, euskal herritarren %71 ordezkatzen duten 71 udalerrik hartuko dute parte. Emakumeen aurkako indarkeriari ukoa adierazten dieten kartelak banatuko dituzte, etxez etxe, honako lelopean: “No a la Violencia Contra las Mujeres, Emakuneenganako Indarkeriari Ez” Helburua honakoa da: egun horretan, eta aldi berean, udalerri horietako milioi erdi etxetan Indarkeriari Ez esatea. Ekimen horren osagarri gisa, Indarkeriaren aurkako ekitaldiak egingo dira udaletxe bakoitzaren kanpoaldean.
Parte hartuko duten 71 udaletatik, 8 Arabakoak dira, 18 Gipuzkoakoak eta 45 Bizkaikoak.
Aipatu kartelean zera adieraziko da: ““Nik emakumeenganako indarkeriari EZ, eta zuk?”.
Datorren asteartean, hilak 25, indarkeria matxistaren aurka manifestatzeko gonbitea egin zaie beraz, puntua agertzen den kartela leiho erdian jarriz. Kanpainak adierazi
bezala, “Sinbolo horren bidez, sexu-indarkeriaren aurkako jarrera bateratu bat adierazi nahi dugu gizartearen aldetik”.
MP3 fitxategiaren deskargarekin inplikazioa eskatzen emakumeenganako indarkeriaren kontrako kanpainan parte-hartzeko.
MP3 fitxategiaren deskargarekin gizonen inplikazioa eskatuz.
MP3 fitxategiaren deskargarekin getxoztarrek bereganatzeko ekimena eskatuz.
Labels: emakumeak, indarkeria
Euskal gizonen eskutitza, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra
Egilea: Imanol Landa. 2008/04/24. Ordua: 10:08 AM.Aitzitik, gizartea antolatzeko modu honek modu negatiboan eragiten digu, eta gure nortasuna eraikitzeko gizartean eredu izan den tradiziozko gizonen eredu matxistak ez gaitu asetzen, eta gainera, gure izaera garatzeko prozesua baldintzatzen du.
Bidezkoa da egoera aldatzea, emakumeen eskubidea delako, eta gizarte osoaren onerako izango delako, egoera aldatzea onuragarria izango baita gizonentzat ere.
Horregatik, eta sexismoak eragiten dizkigun kalteak gainditzeko asmoz, berdintasuna oinarri duen gizartea eraikitzeko konpromisoa hartuko dugu, banaka nahiz taldean, emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berberak izan ditzagun, eta batzuon eta besteen ekarpenak eta beharrak modu berean balora daitezen. Horretarako konpromiso hauek hartuko ditugu:
-Emakumeek sexismoaren aurka egindako aldarrikapenekin bat egingo dugu eta bazterketa sexisten aurka egiten duten borroka oro babestuko dugu, eta bereziki, indarkeria matxista gaitzetsiko. Gainera, jendaurrean eta modu aktiboan gaitzetsiko ditugu halako bazterketa-jarrerak eta ez ditugu onartuko geure inguruan.
-Egoera, esperientzia eta jarrera guztiak haintzat hartuta, berdintasunik gabeko gizarte honi eusten dioten eguneroko balio eta jarrerak berraztertuko ditugu, eta beste gizon batzuei laguntzen saiatuko gara, aldaketa pertsonalen eta gizarte-aldaketen bide honekin bat egin dezaten.
-Geure burua eta besteena zaintzeaz arduratuko gara, pertsonen osasunaren eta segurtasunaren aurkako arrisku-jarrerak bultzatu ordez.
-Etxeko lanak eta familiakoak zaintzeko lanak geuretzat hartuko ditugu, baita gure izaera eraikitzeko bide gisa ere, eta bereziki, zaintzeko baimen, eszedentzia eta lanaldi murrizketez gozatuko dugu.
-Askotariko sexualitatea lortzearen alde, egingo dugu, mitorik gabe, konparaziorik egin gabe eta ezer ezarri gabe, elkarrekin gozatuz eta elkarri plazera emanez. Sexualitate librearen eta sexu-aukera zein sexu-orientazio librearen aurkako jarrera ororen aurka egingo dugu.
-Geure nortasuna libreki eraikitzen saiatuko gara, rolak eta estereotipoak alde batera utzita, geure emozioak eta sentimenduak osorik garatzeko.
-Indarkeria ez dugu arazoak konpontzeko zilegizko tresna gisa hartuko. Baztertu egingo dugu eta bide baketsuak eta elkarrizketa erabiliko ditugu egoera korapilatsuak konpontzeko.
Euskal gizonon konpromisoa berdintasunaren aldeko apustu sendoa da. Beharrezkoa da herritar libre, autonomo, zuzen eta zoriontsuagoen gizartea eraikitzeko.
Atxikitzeko orria
Labels: berdintasuna, emakumeak, indarkeria
Euskal herria defendatzen dutela esaten dutenak lehergailu bat toki publiko batean uzteko kapazak direla ikustea, hortik auzokideak eta inguru horretatik paseatzen direnak ibiltzen direlako, harritzen nau.Zaila da onartzea XXI.mendeko Europan ETAren ikuspegiaren aldeko jendea izatea, hau da, nazio bat eraikitzeko hiltzea, suntsitzea edo beldurra zabaltzea beharrezkoa dela sinisten duen jendea egotea, are gehiago beraiek jendearen ordezkaritzan jokatzen ari direla esaten dutenenean eta ordezkatzen duten horien gehiengoak jokatzeko era horiek errefusatzen dituenean eta edozein motatako gatazka konpontzeko bide baketsuak erabiltzea eskatzen dituenean.
Ez naiz nekatuko mota honetako ekintza biolentoak, atzerakoiak eta guztiz justifikaezinak bertan behera uzteko eskatzeaz, beldurra eta suntsipena baino ez dituztelako eragiten.
Indarkeriak gure gizartean ez du etorkizunik.
Labels: ETA, indarkeria
Bozeramaileen batzordeak hartutako akordioa Gabon gauean egindako erasoengatik
Egilea: Imanol Landa. 2007/12/27. Ordua: 8:44 AM.
Algortan Gabon gauean bi banketxeren eta aseguru-etxe baten bulegoen aurka egindako erasoaren aurrean, kalte materialak ez ezik, kea arnasteagatik bi auzokide ere eritetxeratu behar izan zutela ere, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak ondokoa adierazten du:
1. Indarkeriazko ekintza horiek erabat gaitzesten eta salatzen ditu.
2. Kalteak jasan dituzten auzokideei bere elkartasuna eta gertutasuna adierazten dizkie eta zaurituak lehenbailehen osatzea espero du.
3. Kaltetutako erakundeetako beharginei eta zuzendaritzei bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkie, eta espero du etorkizunean ere behargin horiek beren lanpostuetan jarraituko dutela eta kaltetutako erakundeek ere Getxon jarraituko dutela.
4. Egile material eta intelektualei exijitzen die honelako ekintzak berehala eta behin betiko uzteko, euskal gizartearen eta zehazki getxotar gizartearen bake eta bizikidetza nahien aurkakoak baitira.
5. Adierazi indarkeria espiral honek beste behin ere agerian uzten duela gure herriaren gehiengo osoaren borondatea mespretxatuz, suntsiketa, larderia, eta azken batez, beldurtzeko politikaren alde bakarrik egiten dutenen izenaren guztiz galtzea.

Labels: elkartasuna, erasoa, indarkeria

Labels: emakumeak, indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeria egoerak salatzeko isilezko elkarretaratzea
Egilea: Imanol Landa. 2007/11/22. Ordua: 9:51 AM.
ALBOA, ANDRAK, BILGUNE FEMINISTA, ESKUZ-ESKU, ETXEKIN, GIZATIAR eta RODA emakumeen elkarteek indarkeria egoerak salatzeko isilezko elkarretaratzea deitu dute ostiralerako, azaroaren 23rako, 19:30ean Areetako Geltokiko plazan.
Getxo Udalak datorren azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta indarkeria mota horri amaiera emateko lan egiten segitzeko konpromisoa berretsi du azkeneko osoko bilkuran eta Getxoko emakume elkarteek bultzatutako elkarterratzera parte hartzera animatzen zaituztet. Han elkar ikusiko dugu.
----
Indarkeria egoerak salatzeko isilezko elkarretaratzea
Ostirala azaroak 23
Areetako Geltokiko plaza
19:30
----
Sentsibilizazioa eta prebentzioa, Getxoko Udalak Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako kanpainaren ardatzak.
Batez ere nerabeei zuzendutako ekitaldiak sentsibilizazioaren eta prebentzioaren ingurukoak izango dira aurten, Getxoko Udalak datorren azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako kanpainaren barruan. Ekintzak Berdinsarea, Berdintasunaren alde eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Euskal Udalerrien Sareak antolatutako kanpainaren barruan kokatzen dira. EUDELek, Euskal Udalerrien Elkarteak eta EMAKUNDEk, Emakumearen Euskal Institutoak ere kolaboratzen dute kanpainarekin.
“Maitasuna ez da mando batez kontrolatu daitekeen jokoa. Txo!Kontrolatzen?, Zure urrutiko kontrolagailua birtuala da baina ni erreala” lelopean, kanpainak 13 eta 18 urte arteko gazteak kontzientziatu eta adi jarri nahi ditu, batzuetan normalak ematen dituzten egoerak emakumeen aurkako indarkeriazko jarreren abisu izan daitezkeelako.
Kanpainan sentsibilizazio lantzeko ekintza batzuk eramaten ari dira aurrera:
Udalak 30.000 postal banatu ditu buzoiz buzoi
1.000 komiki ere (kanpainaren leloarekin eta gazte batzuen arteko istorio batekin) ohiko tokietan eta Bigarren Hezkuntzako zentroetan.
200 txartel jarri dituzte
Publizitate kanpaina bat indarrean sartu da metroko geltokietako txartelen makina saltzaileetan
Irrati kuñak ere emititzen ari dira
Aukera Berdintasuneko Sailak kaleratzen duen EMEKI aldizkariak indarkeriaren ganeko monografikoa atera du.
Eta prebentzioa lantzeko, DBHko hirugarren mailako 14 eta 15 urtetako12 talde ikasgeletan tailer programa batean hartuko dute parte honako gai hauen inguruan: sexu eta genero sistema, sozializazio prozesua, maitasunaren arrazoiak, indarkeria sexista eta indarkeriaren kontrako lana.