AISA: euskara eta euskal ohituretara hurbilduz
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/29. Ordua: 11:31 AM.Etorkinek hemengo ohiturak eta euskara ikasten lehenengo pausuak emateko Udalak urrian martxan jarritako AISA ikastaroak eduki duen harrera ona ikusita, matrikula egiteko epea zabaldu du. Alde batetik orduan tokirik gabe geratu ziren 22 laguni aukera emango die euskara ikasten hasteko eta bestetik orain interesa dutenek ere izena eman ahal izango dute. Urrian 3 talde, 46 bat ikaslerekin, jarri ziren martxan eta horietatik gutxienez batek segitu egingo du, beste 60 klase-ordu egiteko.
AISA programaren balantzea oso positibotzat jotzen dute bultzatzaileek, Getxo baita EAEn talde eta ikasle gehien dituen herria. 2005ean jarri zen martxan udalerrian eta ordutik hona 19 ikas-talde izan dira eta horietan 271 etorkin aritu dira euskarara hurbiltzeko klaseak jasotzen eta gainera 3 taldek jarraipena eskatu dute.
Getxoko AISAko taldeetan parte hartzen duten gehienak gazteak dira, %65a emakumea eta Bolibiakoak eta Kolonbiakoak nagusiki. Guztira 33 jatorri desberdinetakoak dira, tartean Errumaniakoak, Suediakoak, Greziakoak, Amerikako Estatu Batuetakoak, Alemaniakoak edo Marokkokoak.
AISA ikastaroa astean bi egunetan izaten da, 4 klase-ordurekin, guztira 60 ordu. Prezioa 10 eurokoa da eta gainditzen dutenei dirua itzultzen zaie eta diploma eta hiztegi bat eman ere.
AISA ikastaro berria datorren martxoaren 2an hasiko da eta izenematea egiteko eta informazio gehiago eskatzeko pertsona interesatuek Udal Euskaltegira (94 464 62 99), Lauaxeta euskaltegira (94 430 47 34) eta Jose A.Agirre euskaltegira (94 460 66 71) jo dezakete.
Labels: AISA, euskara, ikastaroak
Bezeroak euskaraz atenditzen ikasteko ikastaro laburra da Dendaketan izenekoa, Getxoko dendetan eta ostalaritzan lan egiten ari direnentzat eta baita lan egin nahi izango luketenentzat ere. Urrian hasi zen taldean Algortako 15 lagunek hartu dute parte eta orain, nahi izatekotan, jarraitzeko aukera edukiko dute. Bestalde, orduan bere nahia agertu zuten baina kopuru nahikorik ez izateagatik taldea osatu ezin zuten Romo-Areetako merkatarirekin ikastaroa martxan jartzen saiatuko da eta beste berri bat ere. Iaz talde bat izan zen 10 merkatarirekin.
Ikastaroa astean bi egunetan izango da 3 ordu klaserekin. Bere prezioa 50 eurokoa da eta ikastaroa amaitzen dutenei 25 euro bueltatuko dizkiete eta diploma eta materiala opatu ere.
Dendaketan ikastaro berria datorren martxoaren 2an hasiko da eta izenematea egiteko eta informazio gehiago eskatzeko pertsona interesatuek Udal Euskaltegira (94 464 62 99), Lauaxeta euskaltegira (94 430 47 34) eta Jose A.Agirre euskaltegira (94 460 66 71) jo dezakete.
Labels: dendaketan, euskara, ikastaroak
Gazteentzako tailer eta ikastaroak 2009
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/27. Ordua: 8:35 AM.
Ikastaroetarako izena emateko moduak (otsaila-ekaina):Gazteentzako Informazio Bulegora deituz. Telefonoa: 944.660.353
Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
Internet-en bidez hurrengo formularioan
SMS mezua bidaliz 667600740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98)
Tailerrak
Kantu ikastaroa
Noiz: otsailaren 14, 21 eta 28an; martxoaren 7, 14, 21 eta 28an; apirilaren 4, 18 eta 25ean eta maiatzaren 2, 9 eta 16an
Ordutegia: 11.00 / 14.00
Lekua: Andres Isasi Musika Eskola
Mutilentzako sukaldaritza: bizirauten ikasi
Noiz: maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an
Ordutegia: 17.00 / 19.00
Lekua: La Sartén de la Cordelería, Cordelería kalea (Areeta)
Neskentzako skate ikastaroa
Noiz: maiatzaren 4, 5, 7, 11, 12 eta 14an
Ordutegia: 18.00 / 20.00
Lekua: Arrigunagako skate pista
Sukaldaritza: munduko jakirik zaporetsuenak
Noiz: martxoaren 7, 14, 21 eta 28an
Ordutegia: 11.00 / 13.00
Lekua: La Sartén de Cordelería. Cordelería kalea (Areeta)
Surfa
Noiz: ekainaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean
ordutegia: 17.00-19.00
lekua: La Salvaje Hondartza
Hitzaldi zikloa
Etxebizitza eskuratzeko jakin behar den guztia
noiz: otsailaren 12 eta 17an
ordutegia: 18.00-20.00 (egun guztietan)
lekua: Algortako Kultur Etxea (Villamonte)
Antzerkia
Sararen istorioa
noiz: martxoaren 14an
ordutegia: 17.30-19.30 (egun guztietan)
Lekua: Stma. Trinidad ikastetxea (Algortako etorbidea 108)
Zinema
Gay/lesbo/trans Zinegoak´09 zinemaldia
noiz: otsailaren 12an
ordutegia: 20.00-22.00
lekua: Algortako Kultur Etxea (Villamonte)
Informazio gehiago: Gazteria
Labels: gazteria, ikastaroak, tailerrak
AISAren helburua etorkinek bertoko gizartea eta ohiturak ezagutu eta euskararen ikasketan lehendabiziko urratsak ematea da.60 orduko ikastaroa izango da, astean bi egunetan, 19:00etatik 21:00etara edo 20:00etatik 22:00etara, urritik otsailera eta matrikularen prezioa 10 eurokoa da.
DENDAKETAN ikastaroak, besteak beste aurten lehendabiziz Getxo Enpresa eta Merkataritza elkartearen laguntzarekin, bezeroei zerbitzua euskaraz eskaiini ahal izateko hizkuntza eskaini nahi die merkatariei. Ikastaroaren ordutegia astearteetan eta ostegunetan 8:00etatik 9:30era edo 15:00etatik 16:30era izango da eta matrikularen prezioa 50 eurokoa da.
Bi ikastaroetarako matrikula egiteko epea datorren urriaren 3an amaituko da Udal Euskaltegian (94 464 62 99), Lauaxeta Euskaltegian (94 430 47 34) edo J.A.Agirre Euskaltegian (94 460 66 71).
Azkenik, Udal Euskara Zerbitzuak merkatariei doako itzulpen zerbitzua eta txartelak elebidunez ipintzeko laguntzak eskaintzen segitzen du eta poltsikoko hiztegi txiki baten 2.000 ale kaleratu ditu berriro, 8 hizkuntzatan agertzen diren 400 hizkirekin. Horiek Algortako Urgull kaleko z/gan dagoen Euskara Zerbitzuan har daitezke.
Labels: AISA, dendaketan, euskara, ikastaroak
Gazteentzako tailer eta ikastaroak '08
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/10. Ordua: 12:47 PM.
Magia ikastaroaSabel dantza
Sukaldaritza: munduko jakirik zaporetsuenak eta txokolatearen plazerra
Sukaldaritza: bizirauten ikasi
Izena emateko moduak:
Gazteentzako Informazio Bulegora deituz. Telefonoa: 944.660.353
Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
Internet-en bidez hurrengo formularioan.
SMS mezua bidaliz 667.600.740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98)
Informazio gehiago
Labels: gazteak, ikastaroak, tailerrak











