Villamonteko igogailuak. Auzokideekin akordioa
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/13. Ordua: 2:19 PM.

Udal Gobernu taldea eta Villamonteko etxeetako Jabeen Elkargoa akordio batera iritsi dira, azken honek igogailu publikoak ipintzeko beharrezkoak diren lurrak Udalari dohainik emateko. Gobernu Batzordeak, aste honetan bertan, onartu du Algortan, mugitzeko arazoak dituzten pertsonei Villamonteko auzotik Geltokia plazara eta metrora errezago iristea ahalbidetuko dieten bi igogailu publikoak ipintzeko lanen proiektua eta horiek kontratatzeko espedientea hastea. Aipatu bi guneak gaur egun bi eskailera-atalek lotzen dituzte. Lanen aurrekontua 715.000 eurokoa da, udaberrian hasiko dira eta urtearen amaieran amaituko dira.
Akordioaren arabera, jabeen erkidegoak beheko aldeko igogailua ipintzeko lurrak debalde emango dituzte. Udalak, bere aldetik, lur horietan berehala igogailuak egin eta kokatzeko hitza eman du.
Villamonteko bizilagunei eskerrak eman dizkiet proiektua aurrera eraman ahal izateagatik. Proiektu garrantzitsua da Algortako erdigunera iristeko dauden bi mailak gainditzea ahalbidetuko duelako mugitzeko zailtasunak dituzten pertsoneei. Proiektua ez litzake posible izango auzotarrekin akordioa lortu izan ez bagenu, eta horrek argi eta garbi erakusten du auzotarrek, jabeen erkidegoaren ikuspuntua baztertu eta horren gainetik, udalerriaren interes orokorraren alde, adostasuna eta oreka lortzeko ahalegina egin dutela.
Villamonteko Jabeen Elkargoaren izenean, Mariví Argaluzak, lortutako akordioaren garrantzia azpimarratu du, herritar guztien onerako delako.
Akordioa, FEKOOR, Minusbaliotasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Koordinadora Federazioaren parte hartzeari esker lortu ahal izan da ere, aztertu dituzten balizko 8 alternatiberen artean adostutako irtenbidearen aldeko iritzia baitu.
Proiektuaren inguruko datu teknikoei dagokienez, bi igogailuek 10 metro inguruko aldea gaindituko dute, maila bakoitzari burdinezko pasabidearekin lotuko zaiela eta 13na lagun sartu ahal izango dira. Kamera bidezko etengabeko zaintzapean egongo dira, baina, jakina, ez dute inguruko auzotarren intimitatea aztoratuko.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: igogailuak, irisgarritasuna, Villamonte











