Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Udalak 670.000 € inbertitu ditu ikastetxeak egokitzeko lanetan

Getxoko Udalak, azken bi urteetan, 668.698,76 € inbertitu ditu udalerriko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak egokitzeko. Hala adierazi du gaur prentsaurrekoan Begoña Ezkurra Hezkuntza zinegotziak. Lan gehienak eraikinen instalazioak mantentzearekin zerikusia dute (alfaltatzea, instalazio elektrikoa, pintura, jolas-inguruen itxiturak, hesiak, saneamendua...). Begoña Ezkurrak adierazi duenez, “Udala udalerriko ikastetxeekin etengabe harremanetan dago, eta urte osoan, ikastetxeen beharrizanei erantzuten ahalegintzen da. Izatez,”, esan du, “egiten dizkiguten eskaeren %90i baino gehiagori erantzuten diegu”.

2009. urtean, lan horietara bideratutako aurrekontua 384.667,09 € da. Lan batzuk amaitu dituzte, beste batzuk egiten ari dira (oporren aldia aprobetxatuz), eta beste batzuk udaren ostean hasiko dira. Getxoko Udaleko Hezkuntza Arloak kopuru horren %60 berreskuratzea espero du, Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu baitio (2008ko azaroaren 11ko agindua dela bide).

Begoña Ezkurrak gogorarazi du aurtengo lanik garrantzitsuena aste honetan hasi dela Erromoko ikastetxe publikoan. Euri-urak biltzeko kanalizazio berriak jarriko dituzte eta IV. patioa asfaltatuko da. Lanon aurrekontua 211.500 €-koa da.

Zentro berean, duela hilabete batzuk kiroldegiaren atal bat egokitu zen eta 21.802 € inbertitu ziren. Aurten Juan Bautista Zabala, Andra Mari, Gobela Ikastola, Geroa Ikastola eta Saratxaga zentroetan ere lanak egin dira.

2008. urtean, Udalak 100.000 €-tik gorako lanak osorik ordaindu zituen Zubilletan, Geroa Ikastolan, Andra Marin, Juan Bautista Zabalan, Erromon, Saratxagan eta Lanbide-heziketarako zentroan (Andra Marin). Era berean, iaz Udalak 183.920 € inbertitu zituen Gobela Ikastolan, Erromon, Andra Marin, Zubilletan, Juan Bautista Zabalan eta Saratxagan egindako lanetan. Lan horientzat ere diru-laguntza eskatu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean.

Labels: , , , , ,

Haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako eta DBHrako matrikulazioa

2008/2009 ikasturtean haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) matrikulak otsailaren 2tik 13ra bitartean egin daitezke, zentro publikoetan nahiz itunduetan.

Egutegia

* Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko otsailaren 2tik 13ra
* Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2009ko otsailaren 16an
* Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2009ko martxoaren 13an
* Erreklamazioak behin-behineko zerrendei: 2009-martxoak-20 arte (Ikastetxeko Eskola Kontseilua edo OOGri)
* Behin betiko zerrendak argitaratzea (1.aukerakoak): 2009ko martxoaren 27an
* Zerrendak argitaratzea (2. eta 3. aukerakoak): 2009ko apirilaren 24 an
* Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtzoak: 2009ko apirilaren 27 arte (Hezkuntzako lurralde Ordezkariari)

Informazio gehiago: www.getxo.net

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua