Areetako Eskoletako Plazaren haur erabiltzaileek jolas berriak aukeratzeko prozesuan parte hartu dute
Egilea: Imanol Landa. 2008/06/19. Ordua: 7:45 PM.
Getxoko Udalak uztailaren hasieran haurrentzako jolas berriak jarriko ditu Areetako Eskoletako plazan. Inguruko zabuak erabiltzen dituzten haur batzuek aukeratutako kulunka berriak era desberdin batean ipiniko ditu eta horiekin batera, ezintasunak dituzten pertsonentzako jolas egokituak ere jarriko ditu Udalak eta kultur ekitaldiak eta jaiak ospatzen segitu ahal izango da. Gainera Laguntasun eta Paulino Mendibil kaleen arteko gurutzebidetik sarbideak hobetuko ditu eta hiri hornigarriak jarri ere. Horren helburua da plaza erabiltzen duten pertsona guztien arteko elkarbizitza erraztea.
Andra Mariko Malakate parkean egin genuen bezala, unean uneko ekintzak egiteko inguruko erabiltzaileen iritziak kontuan hartu nahi ditugu, plazak eta gune publikoak ezaugarri guztietako pertsonek erabil ditzaten eta belaunaldi desberdinen arteko elkarbizitza hobetzeko ere. Ildo horretan, jolasen kokalekuaren aldaketa aprobetxatuko da toki zailenetan elkarbizitza zaintzeko, esate baterako, futbola, eta skate eta bizikletetarako. Ez dugu debekatuko baina bai arautuko. Futbol partidak jolastu ahal izateko gune alternatiboak bilatu behar ditugu, lehenengo azterketek erakutsi baitute administrazioak ahaztutako adin tarte bat dagoela.
Haurrentzako jolas berrien gastua 32.000 eurokoa izango da. Eskoletako plazan bertan dagoen ludoteka aprobetxatu da zabuak kokatzeko. 5 eta 12 urte arteko haurren laguntza eduki du Udalak, lehiaketa publikora sei enpresek aurkeztutako proposamenak jolasen bidez erakutsi baitzizkieten. Ondoren haur guztiek aho batez aukeratu zuten proposamen berbera. Haurrek forma, kolorea, lurzoru motak eta funtzio anitzeko guneak bereziki hartu dituztela kontuan esan dezakegu.

Datorren ikasturtean Romo herri ikastetxeko eraikin hexagonalean 0 eta 2 urte arteko haurrentzako zenbait gela izango dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen “Haurreskola” Partzuergoak eta Getxoko Udalak lortutako hitzarmenari esker.
0 eta urte bat arteko 8 haurrentzako bi gela eta 1 eta 2 urte artekoentzat beste bi gela, bakoitzean 10 umerekin izango direla zehaztuz. Eskaintza horrekin batera, urtearen amaieran Algortako San Inazio eskolan beste 8 gela gehiago ere ipini nahi dira martxan, 0 eta 2 urte arteko 84 ume artatzeko, une honetan hor egiten ari diren egokipen lanak amaitzen direnean.
Familia eta lana batera eraman ahal izateko egungo gobernu taldeak oraingo legegintzaldirako duen helburuan beste urrats bat ematea da eta orain arteko beste adibide bat gehiago izan da Areetako Ludoteka zabaltzea, baita oraingo legegintzaldirako Algortako Aita Félix de la Virgen kalean aurreikusita dagoena eta hemendik gutxira Algortako Gaztelekua martxan jartzea.

Atzo bertan, arratsaldeko 6:00etan, Areeta-Erromoko udal ludoteka inauguratuko zen pailasoekin eta txokolatadarekin. Ludoteka hau 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta bi helburu ditu. Alde batetik, umeek jolastuz ikastea, hauxe bai dela ekimen aisialdi-hezitzaile oinarrizkoa. Beste alde batetik, gure umeen artean euskararen erabileraren sustapena aisian. Izan ere, geure hizkuntzari begira ere, umeek gure herriko etorkizuna osatzen dutela kontuan hartu behar dugu.Areetako udal Ludoteka astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara.
a) 17:00etatik 18:30era, 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat
b) 18:30etatik 20:00etara, 9 eta 12 urte bitarteko umeentzat
Dagoeneko, 61 umek eman dute izena: 43k lehenengo txandan eta gainontzekoek bigarrenean. Baina oraindik lekurik dagoenez, ume gehiagok izena emateko epe berri bat zabal liteke.
Gurasoak hurbil edo erraz lokalizatzeko egon beharko dira umeak barruan dauden bitartean, umeak ludotekatik alde egin nahi badu, ludoteka haurtzaindegi-zerbitzua ez delako. Dena den, horrek ez du eragozpen gurasoek haien gauzetarako ordu eta erdi bat izatea eta onura ateratzea ziur aski, ume txikiak ditugunok dakigun bezala.
Inaugurazio honen bidez umeek eta nagusiagoak diren gazteek osatzen duten taldeari begira eta gure politika kontuan hartuta zerbitzu berezi batzuk antolatzen hasi gara. Aita Félix de la Virgen kalean erosi genuen lokala prestatzen ari gara Algorta-Andra Marin beste ludoteka bat martxan jartzeko.
San Inazio ikastetxean 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haurreskolaren eta Algortako Urgull kalean ere gaztelekuaren prestakuntzan arituko gara aurten. Gainera, Erromo-Areetaren aldean gazteleku berri bat irekiko dugu.
Laburbilduz, udal honetako haurrentzako neurri eta zerbitzu zehatzak lan bizitza eta profesionala bateratzen laguntzen gaituztenak eta gazteentzako aisiarako aukerak eskaintzen duten azpiegiturak bultzatzen hari gara.
Horretan gabiltza.