Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Gobelako liburutegiak ateak zabaldu ditu



Aste honetan Gobelako liburutegia ireki da, orain arte Erromoko eta Areetako liburutegietako zerbitzua hartzeko, bi leku horietan lanak hasiko dira eta. Guztira, areto berriak 400 metro koadroko azalera izango du; helduentzako 46 eserleku izango ditu eta beste 28 haurrentzako gunean. Gainera, azken gune horretan irakurtzeko txoko bat ere egongo da.

Liburutegiko bildumari dagokionez, 25.000 ale izango ditu, mediatekaren materiala barne (DVDak, bideoak, CDak…). Halaber, erakustoki-gune bat ere egongo da liburutegian, nobedadeak eta gaika hautatutako liburu-sortak ezagutzera emateko.

Irakurri eta ikasteaz gain, beste jarduera batzuk ere egin ahal izango dira liburutegian. Horrela, irakurketa klubaren tailerra bertantxe egingo da. Ekimen horren bidez, parte-hartzaileek, koordinatzaile batek gidatuta, irakurketaren esperientziak partekatu, obrak aztertu eta egileak ikasi eta, azken batean, irakurketen ulermen osoago batez gozatu ahal izango dute. Halaber, etorkizunean ipuin kontaketa saioak ere egiteko aukera dago liburutegian.

Gobelako liburutegiaren irekierakin batera Getxoko liburutegiek beren ordutegiak zabalduko dituzte martxoan hasita. San Nikolaseko liburutegiak eta Gobelako helduentzako gelak etengabeko ordutegia izango dute, 8:30etik 20:30era, astelehenetik ostiralera. Larunbatean, ohiko ordutegia mantenduko da, 9:00etatik 13:00era. Ordutegien luzatzea Horiek horrela, aurtengo ordutegiak %35eko gehikuntza izango du iazkoaren aldean.

Labels: , , , , ,

Gobela ibaiaren obrak Eusko Jaurlaritzak (URA) hasi ditu



Labels: , , , , ,

Gobelak Romo eta Areetako udal liburutegiak hartuko ditu

Gobela kiroldegiak umeentzako zein pertsona helduentzako udal liburutegi bana jartzeko guneak egokituko ditu. Liburutegi hauek ordezkatuko dituzte gaur egun Areetako Kultur Etxean eta Udal Euskaltegiko eraikinean daudenak Gobelako lan berriek Udal Liburutegien Sarea hobetuko dute, Santa Eugeniako Kultur Zentro berria eregiten den bitartean. Gune berriek pertsona erabiltzaileen eskaerei egokitutako diseinua izango dute, eta eskaera horien artean aurkitzen dira teknologi aberriak etab aita zerbitzu arinagoa eta hurbilagoa ematea ere.

Areto bien arteko azalera gutxi gora behera 430 metro koadrokoa izango da, eta bertan guztira 35.000 liburuk osatutako fondoa jarriko dute (Romo eta Areetako liburutegietatik heldutako kopiak kendu eta gero). Zerbitzu berriak udaren ostean ateak irekiko dituela aurreikusita dago.

1. aretoa
Egongo da zuzenduta bereziki publiko helduari, eta gune hauek izango ditu: Harrera, informazio, erreferentzia, mailegu eta pertsona erabiltzailearen arretarako gunea; nobedadeak erakusteko gunea, erakusketak gaika eta ordenagailuak (fondoak kontsultatzeko eta Interneten sartzeko ordenagailuak; irakurri eta kontsultak egiteko mahaiak; liburuen gordailu irekia (sarrera librearekin), biltegi txiki bat eta zerbitzuak.


2. Aretoa

Ume eta gazteei zuzenduta egongo da, eta bertan publiko orokorrarentzako multimediako bildumak ere hortxe egongo dira. Guneak ondorengoak izango dira: Harrera, informazio, erreferentzia eta erabiltzaileen arretarako gunea; atezaindegia; erreprografiaren autozerbitzuko gunea; mediateka (fonoteka eta bideoteka), sarrera librearekin; aldizkarien, “Munduko Egunkariak” zein bertoko egunkarien hemeroteka ; ordenagailuen gunea”; (katalogoa kontsultatzekoak eta Interneten sartzeko ordenagailuak); ume eta gazteentzako gunea, sarrera librearekin; Kontsultetarako eta irakurtzeko mahaiak; Txiki-txokoa, txikienei bereziki zuzendutako gunea, non eskolako bisitak eta ipuin kontalariak ere izango diren; eta komunak.

Labels: ,

URA proiektua onartuta aho batez

Getxoko Udalbatzak aho batez onartu du gaur, Uholdeetako Batzorde Bereziak hala proposatuta, Uraren Euskal Agentziak egindako Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko Proiektua, Areetako Antiguo Golf auzoan eragina izango duen aldaketa batekin. Aldaketa horrek datza Gobelako uberkaren Plentzia kalea eta Gobelako Metro Geltokiko sarlekura arteko tartea estaltzeko proposamenean.

Gaur hartutako erabakiak udalerrian uholdeen arazoa konpontzeko abenduan iragarritako premiazko neurriak abiatzea ahalbidetuko du. Neurri hauek dira Leioako Etorbidea, Jolaseta eta Salsiduko zubiak ordezkatzea eta Salsidu, Getxo I, Fadura eta Neguri Langileko inguruetan ibaiaren uberka zabaltzea. Lanak udan has litezke eta urtebetera amaitu.

Udalbatzan ordezkatuta gauden alderdi politiko guztiek pasa den ekainean uholdeak gertatu zirenez geroztik auzotarrek izan duten jokaera eredugarria eskertu dugu. Halaber, proiektua onartu bada ere uholdeen problema ez dela behin betiko konponduko, baina bai ordea, urrats eraginkor eta beharrezkoa ematen dela soluziorako bidean, puntu bat ildo horretatik lanean jarraitzeko.

Labels: , ,

Behin betiko irtenbide eraginkorrak Gobela ibairako

Ekainatik hona Gobela ibaiak guneak urez betetzeko dituen arazoak konpontzeko behin betiko irtenbide eraginkorrak indarrean jartzeko ekainetik hona gogor ari gara lanean.
Uholdeetako Batzorde berezian bertan (alderdi politiko guztiek, kaltetutako auzokideen elkartek eta Uraren Euskal Agentziak osatuta) erabaki zen gaia ezagutzen ez dugunontzat egokia izan daitezkeen neurriak, esatebaterako, ibaiaren dragaketa eta landaretzaren garbiketa ez zirela eraginkorrak ibaiaren uraren maila jeisteko eta beraz uholdeen arriskua murrizteko. Horrela egiaztatu zigun Uraren Euskal Agentziak bere ikerketa teknikoen bidez.
Beraz neurri horiek alde batera utzita, Uholdeetako Batzorde bereziaren lana eraginkortasuna edukiko luketen beste neurri batzuk bilatzean oinarritu da. Batzordeak, Udalak eta Agentziak egindako lanaren emaitza joan den abenduan URAk Gobela ibairako idatzitako proiektuaren aurretiko neurriak adostu ziren.
Horiek aurrera eramateko Uraren Euskal Agentziak proiektu orokorra Udalbatzak onartzea eskatzen du eta horregatik asteartean urjentziz Bozeramaleen batzordea deitu nuen eta horretan esan nuen urjentzizko neurriak indarrean jartzeko epeak arindu behar zirela eta horretarako lehenbait lehen onartu behar zuela udalbatzak proiektu orokorra. Hori dela-eta, alderdi guztien sostenguarekin proposamena biharko udalbatzaren saioan urjentziz sartzea erabaki dut, eta hor onartuko da.
Uraren Euskal Agentziaren aurreikuspenen arabera, proiektu orokorraren aurretiko eta urjentzizko neurriak Leioako Etorbidea, Jolaseta eta Salsiduko zubiak ordezkatzea eta Salsidu, Getxo I, Fadura eta Neguri Langileko inguruetan ibaiaren uberka zabaltzea izango dira. Lanak udan has litezke eta 2010ean amaitu. Landak nabarmendu du neurri horiek kaltetutako guneetan eragin argia edukiko dutela, gune kaltetuenetan metro bat jeitsiko delako uraren maila eta horren ondorioz uholdeak izateko arriskua.

Saneamendua
Gobela errekarentzat URA proiektuaren lehen neurriak abiatzearekin batera, Udala beste jarduera batzuk egiten ari da aldi berean, guztiak Uholdeetako Batzorde Bereziaren baitan koordinatuak eta aztertuak. Egindako laneen artean dira, udalerriko estolderia sarea hobetzea eta bere inbentarioa egitea, baita kaltetutako guneetako hodi biltzaileak gerbitzea, hauetatik 6 tona hondakin atera dituztela. Duela 8 hilabetetik hona lehenengoz egiten ari den lan horrek, eman ditu emaitza onak orain artean, berbarako, pasa den astearteko euriek gune batzuetan, Ollaretxen kasuak kasu, arazorik ez egotea ekarri duelako. Horrekin, Romoko, Kresaltxu eta Santa Eugenia arteko, eta Eragako hondartzako, La Ola eta Igeretxe arteko, hodi nagusien berriztatze egitasmoak ere idatzi dira. Lehen proiektuaren 1.377.000 eurokoa da eta bigarrenarena 688.000 eurokoa. Berehala aterako dira biak lehiaketara.
Halaber, Udala tresna informatiko berriarekin ari da lanean (Uraren Agentziak hipotesi eta egoera desberdinak aztertzeko erabiltzen duenaren antzekoa) eta horri esker udalerriko leku desberdinetako estolderia sarean zehar neurriak hartu ahal izan dira. Romoko eta Ereagako hondartzako estolda nagusietako puntuetan ezezik, Elkano, Makaletako eta Ollarretxen ere saneamendu sarea hobetu asmo dutela, baita Maidagan goian (hemen ere Metroa lurperatzeko lanak baliatuko dituztelako).



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).

Labels: , ,

Kaltetutako pertsonentzat dirulaguntzak

Udalak pasa den ekaineko uholdeen ondotik egin zuen bezala, oraingoan ere uholdeen eraginez beren etxebizitzetan (Larrrañazubiko 4tan) eta trastelekuetan kalteak jasan dituzten pertsonentzat dirulaguntzak emango dituela. Era berean, udalerriko hotel batera eraman behar izan dituzten pertsonen ostatu gastuaz ere arduratuko da gure helburua koherenteak izan eta, gure eskuduntza eremuaren barruan, herritarrei soluzioak emateko lanean jarraitzea delako.
Honek jakinerazi du ere,Udalak pasa den abenduaren 16an 385.000 eurotik gora eman zuela dirulaguntzetan, pasa den ekaineko uholdeetan kaltetutak izan ziren pertsonentzat.



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).

Labels: ,

4 etxebizitza eta hamar bat garaje eta trasteleku batzuk kaltetuta

Guztira 4 etxebizitza, Larrañazubi aldean, eta hamar bat garaje eta trasteleku batzuk kaltetuta geratu dira atzo Getxon izandako uholdeen eraginez, Udaleko Babes Zibilak eskainitako balantzearen arabera. Horrez ganera, 5 pertsonei ostatu eman diete udalerriko hotel batean Gobela errekak ganezka egin eta gero beren etxebizitzetara ura sartu delako.
Kalteen balorazio zehatzaren faltan, esan daiteke kalteak iazko ekainean gertatutakoak baino askoz txikiagoak izan direla. Gobernu Taldeak kaltetuta geratu diren etxebizitzeentzat dirulaguntzak ematea aztertzen ari da, iazko uholdeetn ondotik eman zituenen antzera. Artean, udal Larrialdi Plana indarrean dago gaur asteazkenean ere euri jaseengaitik, eta hartara, Gobela errekaren ibilbide osoa ari dira jagoten.
Atzoko egunean, 150 lagunek hartu zuten parte Getxon Babes Zibilak abiatutako operazio berezian. Besteak beste, herritarren beharrizanei erantzuten, eraikin publiko eta pribatuak eta baita garajeak ere badaezpadan hustutzen eta oharrak zabaltzen, ganezka egiteko arrisku gehien zuen lekuetan erreka zaintzen, errepideak eteten eta zirkulazioa antolatzen eta garbiketa orokorra egiten, bide eta estartetan eta garaje eta etxeetatik ura ateratzen. Garbiketa lan horiekin jarraitu dute gaur ere.

Eskola eta kirol jarduera
Badaezpadan atzo jendez hustu behar izan zituzten ikastetxeei dagokienez (Zubilleta eta Larrañazubi eskolak, Getxo 1 eta Fadura LH Institutuak eta Gobela Ikastola), gaur asteazkena normaltasun osoz ibili dira. Garrantzi txikiko kalte apur batzuk gertatu dira soilik Geroa Ikastolan eta Romo eta Andra Mari H.I.tan.
Fadurako Kiroldegiari dagokionez, hau ere jendez hustu behar izan zuten, bihar ostegunean, hilak 29, bazkide eta erabiltzaileentzako ateak zabalduko ditu, igeriketa ikastaroetakoentzat izan ezik, oraindik igerileku olinpikoaren sabaia konpontzeke dagoelako.

Labels: , ,

Gobela errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratu

Uholdeetako Batzorde Berezia Antiguo Golf auzoan Gobelako uberka estaltzeko proposamenaren ganean URAri emango dion erantzuna aztertzen ari da, horixe baita errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko Proiektuari lotuta akordioaren faltan dagoen gai bakarra.

Batzorde Bereziak batzar berria egin zuen atzo ostegunean proiektua aztertu eta alderdi desberdinek aurkeztutako proposamenak aztertzeko. Honen harira, erakunde berezi hau osatzen dutenek, hau da, Udalak, Getxoko udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politikoek eta pasa den ekaineko uholdeen ondotik sortutako auzo elkarteek, hamabost eguneko epea finkatu dute aipatu proiektuaren ganean behin betiko erabaki bat hartu aldera. Proiektua idatzeko ardura, jakina denez, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen URA Agentziarena da. Hartara, Batzordea datorren otsailaren 5ean batzartuko da berriro eta horren ostean har lezake proiektuaren ganeko erabaki irmoa otsaileko azken egunetan egingo den ohiko Udalbatzan.

Batzordeak mahaigaineratu duen irtenbideak Gobelako 90 metro estaltzea proposatzen du, Plentzia kalea eta Gobelako Metro Geltokiko sarlekura arteko tartean. Horrez ganera, oinzubi bat egitea ere proposatzen dute udal kiroldegia eta uberkaren beste aldean hondatzeko arriskuan dauden etxeak lotzeko, leku horretan, hirigintza aldetik, kiroldegiari lotutako jarduera egin asmo baitute.

Gure ustez, Antiguo Golfen Gobelaren uberka osoa estaltzearen aldekoa bada ere, URAk Batzordearen proposamena onartuko duela, errekaren erdia estaltzeko alegia, zerbitzu publiko batzuk mantendu eta instalazioak ipintzeko beharrezkoa delako, indarrean dagoen legeak hala agintzen baitu, errekak estaltzea bakar bakarrik beharrezkoa denean baimentzen duelako. Honek ahalbidetuko luke, Uraren Agentziak proiektuaren idazkera amaitu ahal izatea, aldez aurretik adostutako neurriak hartzen eta baita ingurumen eraginaren azterketa egiten hastea.

Labels: , ,

Ibaia plaza zatitu? Ez mila esker

PPk eta PSOEk berriro zatitu eta banatu nahi dituzte Areeta eta Erromoko auzoak. Lehen trena eta orain ibaiaren uharka plaza eta aparkalekuak zeharkatu nahi ditu Lamiakotik Errekaganeraino.

Ezetz esaten diote Folkari, Habanerei, Getxolandiari eta herriko jaiei. Beraien proposamena ekitaldi guzti hauen desagerpena ekarriko luke.

Herri hila, ekintza barik proposatzen dute. Ekimenetaz etekina lortzen dutenak, hiritarrak, merkataritza eta ostalaritza kaltetuz.

EAJ-PNV proposamena

Plaza erosoa, jatorra, berdea eta bizia. Getxoztarrentzako eta guztion artean zehaztutakoa.

Musika, antzerkia, azokak, etb. Herriko kaleetan eta plazetan guztiontzako kultura eta aisialdia.

Gune estaliak neguan ere herria bizitzaz betetzeko.

Elkarteentzako lokalak gaurko aparkalekuan eraikiko den eraikuntzan.

Guztion artean karpari irtenbide bat bilatu, kultur etxeko ekimenak auzoetan mantenduz.

Alderdi guztien arteko adostasuna lortu gune estrategiko honetarako irtenbide hoberena bilatzeko.

****

EAJ alderdian uste dugu elkartzeko momentua dela, eta ez banaketak egiten ibiltzekoa, kenketak baino batuketak egin behar ditugula, auzoak banatu eta aldendu baino hobe dugula esfortzuak eta ekimenak bateratzea.
EAJk plazaratu duen dokumentua zuen esku usten dut.
Deskargatu PDF agiria

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua