Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko Udalak aurten 70.000 euro banatuko ditu, iaz baino 4.400 euro gehiago, Gizarte Zerbitzuen arloan jarduten duten erakunde, elkarte eta organizazioetarako diru laguntzetan. Eskaerak aurkezteko epea datorren abuztuaren 10ean amaituko da. Gizarte Zerbitzuen arloaren xede eta helburuekin bat datozen programa eta proiektuak egiteko diren diru-laguntzak 2008-2011 Legegintzaldiko Planaren jarduketa lerroetan sartzen dira, “Gizarteratzea, Bizikidetza eta Elkartasuna” Ardatz Estrategikoren barruan.
Ondoko hauetarako emango dira diru-laguntzak: azterlan edo ikerlanak egiteko; baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskutan dauden gizarte-kolektiboak baztertuak izan ez daitezen aurre neurriak hartzeko eta proiektuak egiteko eta herritarrei informazioa emateko eta sentsibilizazio proiektuak. Proiektuak biztanleei, oro har, edo sektore jakinei bideratu ahal izango zaizkie.
Diru-laguntzak dirua irabazteko asmorik ez duten elkarteek eskatu ahal izango dute, beti ere Eusko Jaurlaritzan, Bizkaiko Foru Aldundian edo Getxoko Udalean izena emanda badute. Getxon egoitza soziala duten taldeek ere eskatu ahal izango dute.
Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Gizarte Zerbitzuetan, Andra Mariko eta Romoko Herritarrei Arreta egiteko Bulegoetan eta Udaltzaingoaren egoitzan dagoen Herritarrei Arreta egiteko Gunean aurkeztu ahal izango dira, legeak aurreikusten dituen tokiez gain

Labels: , , ,

Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak 9.859.755 euroko aurrekontua izango du 2009an, iaz baino %6 gehiago, orokorraren ia %10a eta aurtengo helburuen artean plan estrategikoa eta gizarte zerbitzuen antolaketa-diseinu berria edukitzea dago, ziurrenera datorren apirilerako.
Plana 2008ko urrian hasitako hausnarketa estrategikorako prozesuaren emaitza da, legedi berrietara eta eskaera berrietara egokitzeko helburuarekin. Izan ere, pasa den abenduan onartu ziren Gizarte Zerbitzuen Lege eta Bergizarteratze Sozialaren lege berrietara egokitu behar izatearen ondorioa da plan estrategikoa, horiek Gizarte Zerbitzuen eguneroko beharretan beren eragina edukiko baitute. Hori egiteko 150.000 euro zuzenduko ditu Udalak.
Diru kopuruei dagokienez, Udalak Gizarte Ekintzarako 5.979.420 euro zuzenduko ditu (oinarrizko lan soziala, esku-hartze plangintzetarako, arrisku egoeratan parte hartzeko, dirulaguntzak, etxe etxeko laguntza zerbitzua….), hauxe baita erabiltzaileekin harreman zuzena eskaintzen duen zerbitzua, lehenengo atea Getxoko Udaleko prestazioetarako eta baita beste erakunde batzuetarako ere. Aipatutako dirukopurutik, 2.500.000 euro etxez etxeko laguntza zerbitzurako izango dira (iaz baino %41 gehiago); 1.683.608 euro Giza Larrialdietarako Laguntzetarako eta 309.000 euro gizarte eta psikosozialeko alorreko esku hartzeko zerbitzuetarako (%9 gehiago).
Bestalde, Edadetuentzako laguntza zerbitzurako 2.080.896 euro izango dira eta 776.041 euro gizarte integraziorako (edadetuak, bolondresak, inmigrazioa…). Atal horretan sartzen dira elkarteen sarea indartzeko helburuarekin, besteak beste, hitzarmenak eta dirulaguntzak emateko 230.00 euro izango dira eta Inmigrazio Programarako 80.000 euro.
707.524 euro zerbitzu orokorretarako izango dira, hain zuzen ere, sentiberatze kanpainak, zaintzaileei laguntzeko (lehendabiziko aldiz 25.000 euro zuzenduko dira), urte osoko txostena egiteko, beharren diagnostiko soziala…. egiteko eta 315.874 euro drogomenpekotasunak prebenitzeko, bere ohiko programak mantentze aldera.
Azkenik, bai Romoko bai Orduña mendate kaleko Nagusien Etxeen gestiorako 72.000 euro zuzenduko dituzte aurten.

Inbertsioak
Aurten Gizarte Zerbitzuen Sailak 926.416 euro zuzenduko ditu Algortako Juan Bautista Zabala kalean 12 babespeko apartamendu eraikitzeko, horrela udalerriko bi auzotan Romon eta Algortan egitura hori eduki ahal izateko. Hori oso garrantzitsutzat jotzen dugu, pertsona nagusien independentzia gordetzera laguntzen dutelako, erresidentziatan sartu behar ez izanik.
Bestalde, aurten Gizarte Zerbitzuen egoitza Algortako Urgull kaleko udal egoitzako lehenengo eta bigarren solairura joateko 600.000 euroko inbertsioa izango da eta Orduña mendate kalekoa zaharberritzeko beste 200.000 euro gastatuko dira.

Labels:

Gizarte Zerbitzuak hurbilago Algortako egoitza berrian



Gizarte Zerbitzuak Algortako auzora hurbiltzeko helburu nagusiarekin, eta era horretan legeak eskatzen duen deszentralizazio prozesua amaitzeaz gain, Getxoko Udala Urgull kaleko udal egoitzako lehenengo eta bigarren solairuak zaharberritzeko lanak egiten hasiko da Gizarte Zerbitzuen egoitza izan daitezen. Horrela, Romon martxan dagoenerakin eta Orduña mendate kalean konpontzen ari denarekin eta Andra Mariko Nagusien Etxearen birmoldaketarekin martxan jarritako deszentralizazio prozesua amaituko da. Gainera horrela egoitza horiek beste erakunde batzuek ematen dituzten zerbitzuetarako eta laguntzetarako atea ere izango dira, joan den abenduaren 5ean onartutako Legeak eskatu bezala.
Erreforma lanak lehenengo eta bigarren solairuetan izango dira, 448 metro koadroko azalera erabilgarria izanik (224 metro koadro solairu bakoitzeko). Solairu bakoitzeko lanen aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, guztira 600.000 euro, tokiko inbertsiorako estatuko fondotik datorren dirua. Une honetan lanak agintzeko prozesua martxan dago eta ziurrenera maiatzerako edo ekainerako has litezke eta lau bat hilabete iraungo dute. Beraz urtearen amaierarako bukatuta egotea espero da, Orduña mendateko egoitzakoak bezala.
Algortan zabalduko diren Gizarte Zerbitzuak martxan jartzearen beste helburu bat izango da gaur egun Martikoenan eta Foru kalean dauden langileak batzea eta horrek zerbitzu hobeagoa eskaini ahal izatea suposatuko du, baliabideen maximizazioari eta sinergiei esker. Guztira 30 bat lagun arituko dira Algortan, Prebentzio, Inmigrazio, saileko zuzendaritzakoak….

Zerbitzuak
Lehenengo solairuan erabiltzaileak zuzenean artatzea eskatzen duten zerbitzuetarako bulegoak izango dira tartean informazio, orientazio eta ahalkularitza zerbitzua, diagnostikoak egitea, diru laguntzak (OE, GLL, AEL), familia eta gazteekin gizarte alorrean esku-hartzeko zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua, babespeko apartamenduen gestioa eta beste sail batzuekin kolaboratzeko zerbitzua, besteak beste, Behargintzarekin, Heldurekin eta Udaltzaingoarekin. Biigarren solairuan zuzendaritza taldearen, zinegotziaren, drogomenpekotasuna prebenitzeko, inimigrazioko eta gizarte eta hezkuntzako esku hartzeko zerbitzuko teknikarien bulegoak izango dira.



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak emandako hitzorduetara ez joatea ekiditeko helburuarekin ekimen batzuk jarriko ditu martxan. Neurri berritzaile batzuk dira hitzorduetara batzuk ez joatea ekiditeko eta era horretan zerbitzuek eskaintzen duten arreta optimizatze aldera.
Otsailean zehar aurrera eramango diren neurrietako lehena sentiberatze kanpaina izango da “Aulki hutsik ez, ezin bazara etorri, abisatu, guztion artean itxaron-zerrenda laburtuko ditugu” lelopean, herritarrak eta Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileak kontzientziatu nahi ditu aurretiko hitzordura ezin ez bada joan, deitu edo abisatzearen beharraz, tarte hori beste erabiltzaile batek aprobetxatu ahal dezan.
Horretarako, Udalak txartel batzuk banatuko ditu aulki hutsik agertzen den irudiarekin alferrik geratuko den tartea eta hitzordu batera ez joateak dakarren denbora galtzea agerian utziz, horrek itxarote zerrenda handitzen baitu gezurrezko eran.
Txarteletan Gizarte Zerbitzuetako bulegoetako telefono zenbakiak agertzen dira, hau da Algortakoa (94 466 01 01), Romokoa (94 466 01 53) eta Andra Marikoa (94 466 01 30). Horietara deitu behar dute erabiltzaileek hitzordu bat bertan behera utzi nahi dutenean.

SMSen bidezko mezuak hitzorduak gogoratzeko
Bestalde, eta Informatika sailarekin elkarlanean, eskuko telefonoetara bidalitako SMSen bidezko mezuak gogoratzeko programa jarriko du martxan Udalak, Gazte eta Diru-bilketa sailetan izandako emaitza onak ikusita. Bigarren neurriaren helburua Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileei hitzorduaren oroitgarria gutxienez 48 ordu baino lehenago helaraztea da, ez joateak ekiditeko eta era horretan hutsuneak betetzen itxaron-zerrenda murrizteko.
Eskuko telefonoetara bidalitako testu laburra izango da, aurretik txartel batean emandako mezuaren osagarria. Euskaraz eta gazteleraz, gehienez 160 karakter edukiko ditu eta erabiltzailearen izen eta abizena, hitzorduaren data eta ordua eta ez joateko asmoa egotekotan horren berri emateko eskaera agertuko dira mezuan. Igorlea Zerbitzu Sozialen saila dela eta bidali den data ere agertuko dira.
Hirugarren neurria arreta zerbitzua indartzea izango da gizarte langile bat gehiago lanean hasiz, sortzen ari diren eskaera berriei eta egun daudenei aurre egiteko.

Labels:

Getxoko Gizarte Zerbitzuen zorroa

Gizarte Zerbitzuak zerbitzu publikoa dira, udalerriko herritar guztiei irekita dagoena. Geure programen bitartez, edo/eta elkarte edo gizarteerakundeekin elkarlanean, aritzen gara gizarte
zerbitzu eta baliabideetara iristen laguntzeko, gizarte-bazterketa galarazteko, bazterketa horren
ondorioak arintzeko eta gizartetik bazterturik daudenak gizarteratzen laguntzeko.

Getxoko Gizarte Zerbitzuen misioaren adierazpena

PDF fitxategiaren deskarga Getxoko Gizarte Zerbitzuen zorroarekin

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua