Langabetuentzat prestatutako formakuntza planaren katalogo berria aurkeztuta
Egilea: Imanol Landa. 2009/09/11. Ordua: 2:10 PM.
Ekonomia Sustapenerako zinegotziak, Aitor Soloetak, "Prestatu enplegurako, prestatu ekiteko" argitalpena aurkeztu du gaur prentsaurrekoan, Getxolanek udalerriko langabetuentzat prestatutako formakuntza planaren katalogo berria. Getxolanetik 2009ko, bigarren seihilekorako Prestakuntza-Plan bat garatu da, eskaera anitzari erantzun egokia eta doitua emateko eta baita lan-merkatuan sartu nahi duten udalerriko auzotarren beharrei ere. Plan honetan udalerriko 300 edo 400 bat pertsonak parte hartuko dutela espero du Udalak.Aitor Soloetak adierazi duenez, orain arte egin den eskaintza zabalena den bi alderdi azpimarragarri barnebiltzen dituzten prestakuntza-ikastaroen pakete bat da: prospekzioa enpresetan eta langabeen ezaugarriak. “Prospekzioak, behar bezala estaltzen ari ez diren eta enpresek eskatuko dituztela aurreikusten den profilak detektatzen ditu. Sektore desberdinetako enpresekin jarri gara harremanetan aipatu lanbide-profil horiek detektatu eta gure langabeei merkatutik oso hurbil dagoen zerbait eskaintzeko”. Gainera, prestakuntza-programa zehazterakoan, Getxoko langabeziaren berariazko ezaugarriak hartu dira kontuan.
“Langabeen talde nagusia 44 urtetik gorako pertsonek osatzen dute; langabeen %20a lizentziatua eta diplomatua da. Gainera, bizitza osoan lanean aritu direnen eta, orain, langabe geratu direnen taldea handia da; eta, bukatzeko, gure udalerrian, 1.420 familiak jasotzen dute Gizarteratzea Bermatzeko Errenta” Soloetak adierazi duenez. Pasa den abuztuan langabeziaren tasa Getxon %10´1ekoa izan zen (%12´6koa Bizkaian eta %11´9 koa EAEn).
Getxolanek gutun pertsonalizatua bidaliko du 5.354 etxeetara eta 2007tik gaur egunera bitartean Getxolan zentrotik pasa diren eta aurkeztu den prestakuntza-programaren batean parte hartzeko interesa eduki dezaketen guztiei bidaliko zaie. Halaber, kartelak ere jarriko dira hainbat gune publikotan eta, zabalkunde elektronikoaz baliatu ere, trebakuntzaren eta enpleguaren alorrean lan egiten duten eragileei eta laguntzaile desberdinei. Aitor Soloetak gaur egun langabezian dauden pertsonak ekimen honetan parte hartzera animatu ditu. “Bizi garen krisialdi honetan”, esan du, “une ona da formakuntza jasotzeko”.
Heziketa Plana
Getxolanaren 2009ko 2. seihilekorako prestakuntza-plana ondorengo jarduera hauek jaostzen ditu: Gizataldeentzako sukaldaritzako laguntzailea; Teknikari komertziala; Informazio geografikoko sistemetako Teknikaria – GIS;
Aholkulari SAP kudeaketa-sistemen ezarpenean; Garbiketa-zerbitzuko langilea eta Ostalaritza-zerbitzuko langilea.
Pertsona ekintzaileei zuzendutako programei dagokienez “Pertsona ekintzaileentzako prestakuntza” aurreikusi da (aurre ekin, enpresa-kudeaketa eta enpresa-kudeaketari buruzko tailer praktikoak) eta, oinarrizko gaitasunetan trebatzeko, informatikako ikastaroak, enplegua bilatzeko estrategiak, lan-arloan arrakasta lortzeko abileziak eta gaitasunak egongo dira.
Halaber, merkataritza sustatzeko Topagune – merkataritza-sektorean egongo da.
Getxolan-ek pertsona langabeak eta ekintzaileak nahiz enpresak artatzeko zerbitzu-zorroa du. Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: informazio-zerbitzua, aholkularitza pertsonalizatua, praktikak enpresatan, enpresa martxan jartzea eta beste batzuk
Informazio gehiago eta izen-ematea Getxolanen, San Martin kalea 17 zenbakian, 48993 Algorta. Tel: 94 466 01 40, e-posta getxolan@getxo.net
Labels: blogetxo, formakuntza, Getxo, getxoblog, getxolan, langabetuak
Gaur GETXOLAN marka berria aurkeztu dugu, hemendik aurrera Udalak Ekonomia Sustapeneko alorrean eskaintzen dituen izen eta zerbitzuak batzen dituena. Hartara, aurrerantzean Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Bulegoa-Behargintza GETXOLAN deituko da.
Getxoko Udalak, pertsona eta enpresei enplegu eta ekonomi sustapeneko zerbitzuak eskaintzen dizkieten eragileak anitzak direla ohartuta, eta dauden baliabideak eskuratzea errazagoa egin aldera, GETXOLAN marka berria sortu du.
Ekimen honen helburua zerbitzu hauek bultzatu eta herritarren eskura ipintzea da, bereziki ekonomiak beheraldia bizi duen honetan. Herritarrengana hurbildu nahi dugu “leihatila bakarra” delakoaren bitartez, eta udalerrian ekonomi sustapen eta enpleguaren esparruan erreferente izatea nahi dugu ere. Hitz batean esanda, izen propioa sortu dugu, grafismo bereziarekin, eta berariazko eta egungoarekin bat ez datorren funtsarekin, zerbitzuaren publiko objektiboak-bezeroek erraz identifika dezaten.
GETXOLANen diseinuak eta grafismoak Udalaren beraren nortasun korporatiboaren ildoa segitzen dute.
10 urtetik gorako ibilbidea: 13.000 lagun eta 6.500 enpresa artatuak
Enplegu eta Ekonomiaren Garapenerako Laguntza Bulegoak hamar urtetik gora daramatza pertsona langabetuei, ekintzailei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen; denbora guzti horretan enpleguaren eta ekonomi sustapenaren erreferente bihurtu da udalerrian.
Jaio zenetik gaur arte, bulego honetan 13.000 lagunetik gora artatu dituzte, 6.500 enpresari zerbitzuak eskaini zaizkie, 242 enpresa berri sortzen lagundu dute, 1.821 pertsonek lana topatu dute eta 1.200 lagun baino gehiago trebatu dituzte Udalak antolatutako ikastaroetan.
Horretarako, ezinbestekoa izan da Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harreman estua edukitzea eta eskualde edo INEM eta EBk diruz lagundutako ekimenetan parte hartzea.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: behargintza, blogetxo, Getxo, getxoblog, getxolan











