Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


2010eko aurrekontuak aurkeztu nituenean, argi eta garbi adierazi nuen: elkarte sareari bideratzen dizkiogun laguntzak mantendu egingo dira, aurrekontuen aldetik egoera zaila izan arren. Beraz, aurreko astean kirol esparruan egin genuen bezala, orain kultura, euskara eta gazteen txanda ailegatu da.

223.000€ zuzendu ditugu 2010ean kultur eta gazte elkarteei emateko eta euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzatarako. Lehenengoetarako 105.000€ onartu ditugu; bigarrenetarako 28.000€ eta hirugarrena atalerako 90.000€, guztiak Toki Gobernu Batzarrean hartutako erabakien bitartez.

Beraz kultur eta gazte elkarteek eskaera aurkezteko epea otsailaren 14ra arte edukiko dute zabalik eta euskara sustatzeko jardueratarako epea urte osoan egongo da. Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Herritarrak artatzeko Romoko, Algortako eta Andra Mariko Bulegoetan aurkeztu beharko dituzte interesatuek.

Deialdiaren oinarriak www.getxo.net web gunean daude ikusgai.

Kultur elkarteak

Dirulaguntzak 2010.urtean elkarteek beren jarduerak aurrera eramateko edukitzen dituzten gastuak eta ohiko gastuak (lokalen alokatzea, argi-indarra, telefonoa...) ordaintzeko izango dira. Dirulaguntzak erabakitzeko honako hauek hartuko dituzte kontuan: erakundea Getxon zenbateraino dagoen sustraituta, burutzekoa den proiektuak udalerriko kultur ingurumenean duen garrantzia, jardueraren originaltasuna eta egokitasuna, programen kalitatea, bestelako finantzabideak lortzeko zailtasuna, antolamendu eta ekonomia-mailako ahalegina, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna eta hizkuntza normalizazio eta kultur artekotasunaren aldeko irizpideak kontuan hartu izana...

Gazte elkarteak

Dirulaguntzak elkarte hartzaileek 2010ean beren ohiko jardueren programa aurrera eramateko izango dira eta taldeak 30 urtetik beherako gazteek osatuta egon beharko dira edo bestela beren proiektuak 5 eta 30 urte bitartekoei zuzendu behar dizkiete.
Dirulaguntza jasoko duten jarduerak honako hauek izango dira: gazteen partehartzea eta elkartegintza sustatzeko jarduerak, animazio soziokulturaleko programak, aisialdiko jarduera hezigarriak, gazteen sormenarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak, gazteen intereseko erakundeak kudeatzeko trebakuntza eta aholkularitza jarduerak eta oro har, Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eremuan sartzen diren proiektu guztiak.
Dirulaguntzak emateko irizpidetako batzuk kultur elkarteei emateko berberak dira baina kasu honetan talde ekintzaileko partaideak ez diren 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak ere kontuan hartuko dituzte; edo bazterketan erortzeko arriskua duten gazteei zuzendutakoak edo proiektuan gazteen parte hartzea kontuan hartzeaz gain.

Euskara sustatzeko

Bi dirulaguntza mota daude. Alde batetik hizkuntza gaitasuna areagotzeko eta bestetik, euskararen erabilera errazteko. Lehenengo kasuan dirulaguntzak euskara ikasteko, familia giroan euskara sustatzeko, udaletxeko eta bere erakunde autonomoetako langileek ikasteko eta elkarteetako begiraleek ikasteko izango dira. Bigarren kasuan, bekak begirale eta zuzendari agiria lortzeko, UEUko ikastaroetarako, komertzioen errotuluak ipintzeko, elkarteen irudia euskaratzeko, itzulpen zerbitzurako eta aldibereko interpretazio eta itzulpen zerbitzurako dira.

Labels: , , , , ,

WANTED'09

Gazteak eta kulturartekosunari buruzko “Norabide guztiak” izenburuko dokumentalak irabazi du Getxoko Udalaren Gazteria arloak deitutako “Wanted” ideien lehiaketa. 13 proiektu aurkeztu dira aurten eta hori izan da guztien artean hautatua. Bigarren saria “Decoración urbana audiovisual” ekimenarentzat izan da eta hirugarrena “Giza Art” proposamenarentzat.

Getxoko Udalaren Gazteria arloaren zinegotziak, Koldo Iturbek, deialdiaren arrakasta azpimarratu du “aurkeztu diren proiektuen kopuruagaitik eta euren kalitateagaitik. Halaber, oraingo honetan, hautatutako gazteek aholkularitza profesionala izan dute euren proiektuak hobetzeko, eta aukera hori oso ondo baloratu dute”.

Koldo Iturbek gogoratu du Getxoko Udalaren Gobernu Taldearen helburu estrategikoenetakoa dala umeei eta gazteriari zuzendutako politika bereziak bultzatzea eta garatzea, baita ere, elkartuta ez dauden gazteen ekimenak sustatzea. “Izan ere, Wanted lehiaketa gazteen parte hartzea eta euren sormen gaitasuna sustatzeko beharraren aurrean sortu zen, gazteek beraiek proposatuta”.

“Norabide guztiak”
Leire Muñozek, Patricia Andrések eta Cristian Villavicenciok egindako dokumentala da. Atzerrian jaiotako gazte getxotarren bizipenak erakusteko dokumentalaren proposamenak “Wanted” izeneko lehiaketaren lehenengo saria jaso du, 4.500 eurokoa. Cristian Villavicenciok azaldu duenez “dokumentalak giza hausnarketarako formatua izango du. Immigrazioaren lehenengo uholdean, orain dela hamar bat urte, heldu ziren gaur egungo 15 eta 18 urte arteko gazteen bilakaera eta adaptazioa erakutsi nahi dugu”. Dokumentazio lana hasi dute jada. Hilabete barru filmatzen hastea espero dute eta urtearen amaierarako dokumentala bukatuta izatea.

“Decoración urbana audiovisual”
Bigarren saria “Decoración urbana audiovisual” izeneko proposamenarentzat izan da. Adriana Garciak, Angela Gómezek, Amaia Gómezek, Paula Garciak eta Cecilia Contrerasek egindakoa da. 1.960 euro jasoko dute pertsonen eta ikus-entzunezkoen arteko harremanak sustatzea proposatzeko. “Getxon, skype programaren bitartez, eskala handiko bideokonferentzia sortu nahi dugu. Abenduaren 18an, Etorkinen Egunean, Algortako San Nikolas plazan egitea gustatuko litzaiguke. Bertara joango diren pertsonek, munduko beste herrialde batera dei bat egiteko aukera izango dute eta hori pantaila handi batean, eskala handian, eta Getxo atzean ikusten dela, proiektatuko da”.

“Giza Art”
Hirugarren saria “Giza Art” ekimenarentzat izan da, arte birtualaren galeria baten proiektua, bertoko artista gazteek beren lanak ezagutzera ematera lagunduko duena. Joana Beasainek, Naroa Azurmendik eta Asis Aranzibiak egin dute proiektua eta 1.540 euro jasoko dute.

Labels: , , ,

Gazteentzako tailer eta ikastaroak 2009

Ikastaroetarako izena emateko moduak (otsaila-ekaina):

Gazteentzako Informazio Bulegora deituz. Telefonoa: 944.660.353
Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
Internet-en bidez hurrengo formularioan
SMS mezua bidaliz 667600740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98)


Tailerrak

Kantu ikastaroa
Noiz: otsailaren 14, 21 eta 28an; martxoaren 7, 14, 21 eta 28an; apirilaren 4, 18 eta 25ean eta maiatzaren 2, 9 eta 16an
Ordutegia: 11.00 / 14.00
Lekua: Andres Isasi Musika Eskola

Mutilentzako sukaldaritza: bizirauten ikasi
Noiz: maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an
Ordutegia: 17.00 / 19.00
Lekua: La Sartén de la Cordelería, Cordelería kalea (Areeta)

Neskentzako skate ikastaroa

Noiz: maiatzaren 4, 5, 7, 11, 12 eta 14an
Ordutegia: 18.00 / 20.00
Lekua: Arrigunagako skate pista

Sukaldaritza: munduko jakirik zaporetsuenak
Noiz: martxoaren 7, 14, 21 eta 28an
Ordutegia: 11.00 / 13.00
Lekua: La Sartén de Cordelería. Cordelería kalea (Areeta)

Surfa
Noiz: ekainaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean
ordutegia: 17.00-19.00
lekua: La Salvaje Hondartza

Hitzaldi zikloa

Etxebizitza eskuratzeko jakin behar den guztia
noiz: otsailaren 12 eta 17an
ordutegia: 18.00-20.00 (egun guztietan)
lekua: Algortako Kultur Etxea (Villamonte)

Antzerkia
Sararen istorioa
noiz: martxoaren 14an
ordutegia: 17.30-19.30 (egun guztietan)
Lekua: Stma. Trinidad ikastetxea (Algortako etorbidea 108)

Zinema
Gay/lesbo/trans Zinegoak´09 zinemaldia
noiz: otsailaren 12an
ordutegia: 20.00-22.00
lekua: Algortako Kultur Etxea (Villamonte)

Informazio gehiago: Gazteria

Labels: , ,

Gazte Informazio Guneak gestionatzeko 9 dirulaguntza

Gazte Informazio Udal Bulegoak irailaren amaieran zabalduko du udalerriko 13 Gazte Informazio Guneak gestionatzeko 9 dirulaguntzak eskatzeko epea. Hain zuzen ere, eskaerak Andra Mariko, Algortako eta Areeta-Erromoko Herritarrak Artatzeko Bulegoetan aurkeztu beharko dira irailaren 22tik 26ra Getxoko eta Leioako Lanbide Hastapenerako Zentrorako dirulaguntza izan ezik, horren eskaera egiteko epea urriaren 13tik 17ra bitartekoa izango baita.

Gainontzeko Gazte Informazio Guneak hona toki hauetan daude: Julio Caro Baroja, Aixerrota eta Fadura Institutoetan, Azkorri eta Nuestra Señora de Europa ikastetxeetan, San Nikolas Ikastolan, Gizarte Zerbitzuen Familia eta Gazteen Programaren egoitzan, Fadurako Kiroldegiko Ikasketa Gelan eta igerilekuetako sarreran.

Gaien arabera antolatutako panelak izaten dira eta horietan, besteak beste, gazteei lotutako lanari, hezkuntzari, astialdiko eskaintzari, dirulaguntzei eta iragarkiei buruzko informazioa agertzen da.

Aurreko ikasturtean egin zen bezala, 13 paneletatik 9 egoitza horien erabiltzaileei edo panelak dauden ikastetxeetako ikasleei emango dieten dirulaguntza batzuen bidez gestionatuko dituzte.

Sei beka ikastetxeetara joango dira eta ikasturte osorako zenbatekoa 470 eurokoa izango da; Fadurako Kiroldegikokoarena 665 eurokoa; zortzigarrenarena, CIPekoa, 445 eurokoa izango da eta azkena Famila eta Gazteen Programaren Egoitzarena 570 eurokoa.

Oinarriak datorren irailaren 12tik aurrera www.getxo.net helbidean egongo dira ikusgai eta Gazte Informazio Bulegoan ere, Algortako Etorbideko 98 zenbakian dagoen Tangora Etxean.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua