Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Gaur, Gauegun Gaztelekuaren inaugurazioa!!

Azaroaren 20an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Algortako Gauegun gaztelekuko ateak zabalduko dira.

Iluzio bereziarekin bizi dut goizean Gazteleku beran emandako aurkezpen prentsaurrekoa, gazteria zinegotzia nintzelarik hasi nintzelako proiektu hau bultzatzen, eta azkenean errealitatea bihurtzen dela ikustea iluzioa ematen du benetan.

Arrue anderea eta bere jarraitzaile Almansa, gazteei zuzendutako instalazioen itxiera proposatzen duten bitartean (Areetako skate pistan bezala), alkate honek eta bere taldeak, gazteentzako instalazio berrien alde egiten dugu, beharrezkoak ikusten ditugulako. Bazen garaia gazteek kalitatezko instalazioak edukitzeko Getxon!



Zer da?

Gauegun gaztelekua 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzako lekua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.

Zer egin daiteke gaztelekuan?

Hainbat gune daude: topagunea, berbetan, aldizkari bat irakurtzen edo play-an jolasten egoteko tokia; marrazketa, margolaritza, xaboi, ilustrazio edo gogoko duzun beste edozein ikastarotan parte hartzeko lantegi-gela; mahai-joku, dokumentazio, aldizkari eta abarrekoetarako gela; ordenagailu-gela, ping-pong mahaia, mahai-futbola eta gehiago.

Zer egin behar da?

Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez.

Noiz joan daiteke gaztelekura?

Gaztelekua egunero zabalduko da, astelehenetik igandera, igandetik ostegunera, 17.00etatik 20.00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17.00etatik 22.00etara.

ETA INAGURAZIOAREN EGUNEAN...


Lehenengo egun honetan gaztelekuak hainbat ekintza eskainiko ditu bertara hurbildu nahi duen edonork bertatik bertara lokal honetan zer egin daitekeen jakin dezan.

Gaztelekuko gune bakoitzean zerbait desberdina egin ahal izango da:

- lantegi gelan: ordenagailu bidezko DJ tailerra

- ordenagailuen gunean: Bideo blog tailerra. Gaztelekuan ikusi duzunari buruzko zure iritzia eman ahal izango duzu web cam baten aurrean

- kalean: graffiti tailerra

- erabilera anitzetako gelan ping-pong eta mahai-futbol partida bat jokatu ahal izango duzu

Gainera, luntxa ere egongo da.

Non dago gaztelekua?

Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan
telefonoa: 944660356
e-maila: gauegungaztelekua@getxo.net

Labels: , , , , ,

Gauegun aurrera dihoa

Datozen hilabeteetan, Urgul kalean, Algortako “Gauegun” Gaztelekua izango den lokaleko egokitzapen lanei ekingo zaie. Horretara bideratutako aurrekontua 90.000€ ingurukoa da.
Algortako “Gauegun” Gazteleluko zaharberritze lanak, bai espazioen banaketari dagokionez, bai alderdi estetikoei dagokienez, orain dela bi urte ekipamendua definitzeko prozesuan parte hartu zutenek (heldu zein gazteek) ezarritako irizpideei egokituko zaizkio.
Lanen adjudikazioa bi edo hiru hilabete barru egingo dela espero da. Era berean, lanetarako beste bi hilabete beharko dira. Beraz, Gaztelekua neguaren amaieran zabal liteke. Ordutik aurrera, lokala egunero irekiko da, arratsaldetan.
Gaztelekua 12 urtetik 17 urtera bitartekoentzako gazte ekipamendu bat da. Ekipamendu honekin adin desberdinetako ume eta gazteentzako aisialdirako ekipamendu sarea eratzeko lanari jarraipena eman nahi zaio. Lan ildo hau 5 urtetik 10 urtera bitarteko haurrentzako Areetako Ludotekarekin hasi eta 2009an 5 urtetik 11 urtera bitartekoei zerbitzua emango dien Algortako Ludotekarekin jarraituko du.

Labels: ,

Haurreskola Erromon

Datorren ikasturtean Romo herri ikastetxeko eraikin hexagonalean 0 eta 2 urte arteko haurrentzako zenbait gela izango dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen “Haurreskola” Partzuergoak eta Getxoko Udalak lortutako hitzarmenari esker.
0 eta urte bat arteko 8 haurrentzako bi gela eta 1 eta 2 urte artekoentzat beste bi gela, bakoitzean 10 umerekin izango direla zehaztuz. Eskaintza horrekin batera, urtearen amaieran Algortako San Inazio eskolan beste 8 gela gehiago ere ipini nahi dira martxan, 0 eta 2 urte arteko 84 ume artatzeko, une honetan hor egiten ari diren egokipen lanak amaitzen direnean.
Familia eta lana batera eraman ahal izateko egungo gobernu taldeak oraingo legegintzaldirako duen helburuan beste urrats bat ematea da eta orain arteko beste adibide bat gehiago izan da Areetako Ludoteka zabaltzea, baita oraingo legegintzaldirako Algortako Aita Félix de la Virgen kalean aurreikusita dagoena eta hemendik gutxira Algortako Gaztelekua martxan jartzea.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua