Bagenekien harrera ona edukiko lukela gure gazteen artean baina espektatibak gainditu egin dira guztiz.Bi hilabete baino ez dira igaro Algortako Gaztelekuak ateak zabaldu zituenetik eta dagoeneko bere ardura dutenek lokalean sartzen den jende kopurua murrizteko sistemaren bat beharrezkotzat jotzen dute. Gazte getxotarren artean ekipamendu honek izan zezakeen harreraren inguruan hasiera batean sortutako zentzuzko zalantzak uxatu egin ziren inaugurazio egun bereko lehen minutuetan, azaroaren 20an. Horrez geroztik lokalera joan ohi direnen joera argitu egin da nabarmen: astelehenetik ostegunera, arratsaldeetan, doazen pertsonak 10-15 bat dira; ostiral eta larunbatetan halako hamar dira (eguneko 120-130 lagun), eta igandetan zertxobait behera egiten du kopuruak (70 inguru).
Izan ere, gauzak horrela, une hauetan lokalean sartzen den jendearen kopurua mugatzeko formulak probatzen ari dira, aldi berean 40 lagun inguru baino ez baitira sartzen giroa atsegina izan dadin. Aztertzen ari diren formulak dira, besteak beste, lokala betetzen denean ate nagusia ixtea, txandak ezarri orduka edo eguneko, eta abar.
Lokalaren ardura dutenek formula egokia laster bilatuko dutelakoan daude, guzti guztiek ekipamendu berri honetaz ahalik eta gehien goza dezaten. Gaztelekuaren programazioari dagokionez, otsaila eta ekaina bitartean hainbat ekitaldi egingo dira, hala nola, zine-foruma asteazkenero, beira-ale tailerra, mahai-futbolaren txapelketa, buzz (play-station) lehiaketa, argazki kamera egiteko, perkusio, komikidun palasak, giltzatakoak, etab. egiteko lantegiak. Argibide gehiago: Gaztelekuan bertan eta Gazte Informaziorako Bulegoan.
Labels: gazte bulegoa, gazteak, gaztelekua, Getxo, getxoblog
Hemen edo danok sartzen gara edo inor ez
Egilea: Imanol Landa. 2009/11/13. Ordua: 12:57 PM.Gaur, Gauegun Gaztelekuaren inaugurazioa!!
Egilea: Imanol Landa. 2009/11/12. Ordua: 8:25 AM.
Azaroaren 20an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Algortako Gauegun gaztelekuko ateak zabalduko dira.Iluzio bereziarekin bizi dut goizean Gazteleku beran emandako aurkezpen prentsaurrekoa, gazteria zinegotzia nintzelarik hasi nintzelako proiektu hau bultzatzen, eta azkenean errealitatea bihurtzen dela ikustea iluzioa ematen du benetan.
Arrue anderea eta bere jarraitzaile Almansa, gazteei zuzendutako instalazioen itxiera proposatzen duten bitartean (Areetako skate pistan bezala), alkate honek eta bere taldeak, gazteentzako instalazio berrien alde egiten dugu, beharrezkoak ikusten ditugulako. Bazen garaia gazteek kalitatezko instalazioak edukitzeko Getxon!
Zer da?
Gauegun gaztelekua 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzako lekua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.
Zer egin daiteke gaztelekuan?
Hainbat gune daude: topagunea, berbetan, aldizkari bat irakurtzen edo play-an jolasten egoteko tokia; marrazketa, margolaritza, xaboi, ilustrazio edo gogoko duzun beste edozein ikastarotan parte hartzeko lantegi-gela; mahai-joku, dokumentazio, aldizkari eta abarrekoetarako gela; ordenagailu-gela, ping-pong mahaia, mahai-futbola eta gehiago.
Zer egin behar da?
Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez.
Noiz joan daiteke gaztelekura?
Gaztelekua egunero zabalduko da, astelehenetik igandera, igandetik ostegunera, 17.00etatik 20.00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17.00etatik 22.00etara.
ETA INAGURAZIOAREN EGUNEAN...
Lehenengo egun honetan gaztelekuak hainbat ekintza eskainiko ditu bertara hurbildu nahi duen edonork bertatik bertara lokal honetan zer egin daitekeen jakin dezan.
Gaztelekuko gune bakoitzean zerbait desberdina egin ahal izango da:
- lantegi gelan: ordenagailu bidezko DJ tailerra
- ordenagailuen gunean: Bideo blog tailerra. Gaztelekuan ikusi duzunari buruzko zure iritzia eman ahal izango duzu web cam baten aurrean
- kalean: graffiti tailerra
- erabilera anitzetako gelan ping-pong eta mahai-futbol partida bat jokatu ahal izango duzu
Gainera, luntxa ere egongo da.
Non dago gaztelekua?
Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan
telefonoa: 944660356
e-maila: gauegungaztelekua@getxo.net
Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak “Wanted” izeneko ideia lehiaketa deitu du, ideia edo lan proiektu bat duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.Proposamenak udalerrirako interesgarriak izan behar dira eta arlo askotakoak izan daitezke. Izan daitezke antzezlan txikiak, performanceak, filma laburrak egitea, erakusketak, edozelako lehiaketak antolatzea, web orriak, blogak, aisialdi jarduerak (hala nola ikastaroak eta tailerrak), gizarte arazoetan sentiberatzeko proiektuak, euskaren erabilera sustatzeko proiektuak, hitzaldiak bezalako dibulgaziozko proiektuak, eta abarrekoak”. Hau da, orotariko proiektuak, berriak izan ala ez, baldin eta gure herriaren gizarte, ekonomia edo kultura aberasten badute.
Prozedura
Interesadunek proiektua 2009ko urtarrilaren 14tik otsailaren 25era arte aurkeztu behar dute. Horretan laguntzeko goidotxo bat emango dute, txantiloi moduan erabiltzeko. Proiektua aurkeztu ondoren bilera batera deituko dute. Bertan hainbat arlotako profesional eta adituk proiektuak hobetzeko proposamenak egingo dituzte, proiektua berriz ere landu eta aurkezteko.
Diru-sariak 500 € eta 8.000 € bitartekoak izan daitezke eta, horietatik aparte, bestelako saririk ere egongo da, hala nola aholkularitza profesionala, orientazioa, formakuntza.
Deialdi honen oinarriak eta proiektuen txantiloia edozein Herritarren Arretarako Bulegotan edo Gazte Informazio Bulegoan eskatu ahal dira (azken honetan informazio osoagoa emango dute). Era berean, wanted.getxo.net orrian ere deskargatu daiteke. Argibideak 944 66 03 53 telefonoan.
Diseinu berriarekin, irudiak eta argazkiak, batez ere, nagusi direla, GAZteak berriakek bide berri bat hasi du, hartzaileak dituen irakurleekin bat datorren idazteko estilo berria lantzearekin batera.
GAZteak berria GetxoBerri barruan sartuta banatuko da eta, hortaz, udalerri osoan zehar utziko da etxeetako postontzietan udal informazioa auzotarrentzat eskuragarriago bihurtzeko helburua betez, eta baita, (30.000 aletako tiradarekin) irakurle kopuru gorenekoa jada zuen kanala handituz ere.
Informazio aldizkari berrien kostea, hartara, asko igoko da 1.468.46 euro izatetik (zenbaki bakoitzaren 15.000 aleak, bi koloretan eta zati batzuk postontzietan uzteagatik) 3.789,93 euro izatera pasako da (zenbaki bakoitzeko eta 30.000 aleko tiradarekin, koloretan, diseinu zainduarekin eta udalerri osoan postontziz postontzi banatzeagaitik).
Dirutan dagoen alde hori ordainduko da Getxoko Kultur Etxeak (duela urte batzuk egiten zuen aldizkarien kudeatze lana berriro bereganatu duen erakundea dela) euskal enpresa garrantzitsuekin sinatu dituen babes hitzarmenen bitartez, baita ere Komunikazio Arloak hainbat gastu murriztuta (berbarako udal egutegien argitalpenetan), horrek aipatu erakunde autonomoari diru gehiago ematea ahalbidetu duelako.
Labels: gazteak, komunikazioa
Gazteentzako tailer eta ikastaroak '08
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/10. Ordua: 12:47 PM.
Magia ikastaroaSabel dantza
Sukaldaritza: munduko jakirik zaporetsuenak eta txokolatearen plazerra
Sukaldaritza: bizirauten ikasi
Izena emateko moduak:
Gazteentzako Informazio Bulegora deituz. Telefonoa: 944.660.353
Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
Internet-en bidez hurrengo formularioan.
SMS mezua bidaliz 667.600.740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98)
Informazio gehiago
Labels: gazteak, ikastaroak, tailerrak
Izena emateko moduak:- Gazteentzako Informazio Bulegora deituz. Telefonoa: 944910114
- Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
- Internet-en bidez hurrengo formularioan
- SMS mezua bidaliz 667600740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
- Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98)
Aurtengo tailerrak:
Kantu Ikastaroa
Perkusioa
Argazkilaritza digitala
Txalaparta
Sabel dantza
Sukaldaritza: bizirauten ikasi
Skate ikastaroa
Jendaurrean hitz egiteko teknikak
Sukaldaritza: munduko jakirik zaporetsuenak
Kajoi flamenkoa
Surfa
Informazio gehiago
Atzo bertan, arratsaldeko 6:00etan, Areeta-Erromoko udal ludoteka inauguratuko zen pailasoekin eta txokolatadarekin. Ludoteka hau 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta bi helburu ditu. Alde batetik, umeek jolastuz ikastea, hauxe bai dela ekimen aisialdi-hezitzaile oinarrizkoa. Beste alde batetik, gure umeen artean euskararen erabileraren sustapena aisian. Izan ere, geure hizkuntzari begira ere, umeek gure herriko etorkizuna osatzen dutela kontuan hartu behar dugu.Areetako udal Ludoteka astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara.
a) 17:00etatik 18:30era, 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat
b) 18:30etatik 20:00etara, 9 eta 12 urte bitarteko umeentzat
Dagoeneko, 61 umek eman dute izena: 43k lehenengo txandan eta gainontzekoek bigarrenean. Baina oraindik lekurik dagoenez, ume gehiagok izena emateko epe berri bat zabal liteke.
Gurasoak hurbil edo erraz lokalizatzeko egon beharko dira umeak barruan dauden bitartean, umeak ludotekatik alde egin nahi badu, ludoteka haurtzaindegi-zerbitzua ez delako. Dena den, horrek ez du eragozpen gurasoek haien gauzetarako ordu eta erdi bat izatea eta onura ateratzea ziur aski, ume txikiak ditugunok dakigun bezala.
Inaugurazio honen bidez umeek eta nagusiagoak diren gazteek osatzen duten taldeari begira eta gure politika kontuan hartuta zerbitzu berezi batzuk antolatzen hasi gara. Aita Félix de la Virgen kalean erosi genuen lokala prestatzen ari gara Algorta-Andra Marin beste ludoteka bat martxan jartzeko.
San Inazio ikastetxean 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haurreskolaren eta Algortako Urgull kalean ere gaztelekuaren prestakuntzan arituko gara aurten. Gainera, Erromo-Areetaren aldean gazteleku berri bat irekiko dugu.
Laburbilduz, udal honetako haurrentzako neurri eta zerbitzu zehatzak lan bizitza eta profesionala bateratzen laguntzen gaituztenak eta gazteentzako aisiarako aukerak eskaintzen duten azpiegiturak bultzatzen hari gara.
Horretan gabiltza.
BiodantzaMalabare eta akrobaziak
Skate
Marketeria
Blogak egiteko tailerra
Linux-en inguruko tailerra
Makilajea
Masajea
Antzerkia
Munduko deliziak: kulturarteko gastronomia
Kantua
Jendaurrean hitz egiteko teknikak
Hip-Hop
Izena emateko moduak:
Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98) edo bertara deituz. Telefonoa: 944.910.114
Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
Internet-en bidez honako formularioa betez.
SMS mezua bidaliz 667.600.740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
Gazteentzako Informazio Bulegoan.
Informazio gehiago
BOE eta alokairuentzako dirulaguntzak gazteentzako
Egilea: Imanol Landa. 2007/07/13. Ordua: 11:40 AM.
Iturrribarriko udal lurzoruan babes ofizialeko 16 etxebizitza eraikitzeko baimena eman dugu, hain zuzen ere “Uves” eta “Fadura” artean eta 2009ko apirilerako egon ahal izango direla aurreikusten da. Horiekin batera, Konporte aldean beste 16 gehiago ere hasiko dira eraikitzen datorren irailean. Baimena eman izanarekin Gobernu Taldeak etxebizitzen eraikitzea arindu nahi duela, era horretan gazteen eskaerei erantzuna eman ahal izateko. Ildo horretatik, Gazteria Arloaren bitartez, kolektibo horri zuzendutako etxebizitzen alokairurako dirulaguntza zuzenak martxan jartzeko lan egiten ari gareela gaur egun.
Labels: babes etxebizitzak, gazteak
Gazte eta haurrek osatzen diztuzten giza taldeei zuzenduriko politika zehatzak garatzea suertazen da Euzko Alderdi Jeltzalearen Getxorako kompromisu nagusia, baldiun eta honela, pertsona nagusi legez garapen eta egite egokiena eskuratu dezaten. Gaurko haur eta gazteak izango dira, denbora eskasean, Getxoren etorkizuna, eta horrexegaiotik, EAJk ezinbestekotzat jotzen dituzte ume eta gazteen eskaikzunak asetzeko ekimenak indarrean jartzea, bai beroinen hazkunde egokia bermatzeko, baita ere beren ekarpena gauzatu dezaten Getxo berritzailea, aktiboa eta solidarizan, Euskadiko kulturan eta nortasunean sustraituko Getxo bizi eta dinamikoa, aldi berean mundura begira eta kanpoko jendearekiko irekia dena. XXI. mendearen hasieran, bertako hiritarren behar eta eskakizunei erantzuten dakien Getxo hiria nahi du Euzko Alderdi Jeltzaleak.
PDF fitxategiaren deskarga EAJren ume eta gazteentzako politikekin.











