Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Gauegun Gaztelekua jendez lepo!

Bagenekien harrera ona edukiko lukela gure gazteen artean baina espektatibak gainditu egin dira guztiz.

Bi hilabete baino ez dira igaro Algortako Gaztelekuak ateak zabaldu zituenetik eta dagoeneko bere ardura dutenek lokalean sartzen den jende kopurua murrizteko sistemaren bat beharrezkotzat jotzen dute. Gazte getxotarren artean ekipamendu honek izan zezakeen harreraren inguruan hasiera batean sortutako zentzuzko zalantzak uxatu egin ziren inaugurazio egun bereko lehen minutuetan, azaroaren 20an. Horrez geroztik lokalera joan ohi direnen joera argitu egin da nabarmen: astelehenetik ostegunera, arratsaldeetan, doazen pertsonak 10-15 bat dira; ostiral eta larunbatetan halako hamar dira (eguneko 120-130 lagun), eta igandetan zertxobait behera egiten du kopuruak (70 inguru).
Izan ere, gauzak horrela, une hauetan lokalean sartzen den jendearen kopurua mugatzeko formulak probatzen ari dira, aldi berean 40 lagun inguru baino ez baitira sartzen giroa atsegina izan dadin. Aztertzen ari diren formulak dira, besteak beste, lokala betetzen denean ate nagusia ixtea, txandak ezarri orduka edo eguneko, eta abar.
Lokalaren ardura dutenek formula egokia laster bilatuko dutelakoan daude, guzti guztiek ekipamendu berri honetaz ahalik eta gehien goza dezaten. Gaztelekuaren programazioari dagokionez, otsaila eta ekaina bitartean hainbat ekitaldi egingo dira, hala nola, zine-foruma asteazkenero, beira-ale tailerra, mahai-futbolaren txapelketa, buzz (play-station) lehiaketa, argazki kamera egiteko, perkusio, komikidun palasak, giltzatakoak, etab. egiteko lantegiak. Argibide gehiago: Gaztelekuan bertan eta Gazte Informaziorako Bulegoan.

Labels: , , , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua