Euskara zure auzoan dago. Matrikulatu!!!!!
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/17. Ordua: 2:42 PM.
Udal Euskaltegiak, Lauaxeta Euskaltegiak, J.A.Agirre Euskaltegiak, BAI&BYk eta Uztarri Euskaltegiak Getxoko 5 euskaltegi homologatuek, 2008/2009ko ikasturterako matrikulazio kanpaina berria aurkeztuko dute, besteak beste, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Era berean, beste urte batez, Udalak AISA, etorkinentzako hizkuntza-harrera ikastaroa eta DENDAKETAN, udalerriko dendariei zuzenduta, bezeroei zerbitzua euskaraz ematen ikasteko ikastaroa jarri ditu martxan.
“Euskara zure auzoan dago. Matrikulatu” lelopean, aipatutako euskaltegiek, urtero bezala, mota desberdinetako ikastaroak, barnetegiak eta baita Interneten bidezko autoikaskuntza ikastaroak eskainiko dituzte, Uztarri Euskaltegiak izan ezik, horrek 16 urtetik beherakoentzako hezkuntza eskaintzen baitu.
Matrikulazio epea irailean egongo da zabalik.
2008/2009ko ikasturtean Getxoko Udalak berriro euskaltegiei dirulaguntzak emateaz gain, euskara ikasten duten kolektibo desberdinetako lagun hauei ere laguntzak emango dizkie: baliabide ekonomikorik ez dutenei, ikasketak amaitu dituztenei, 12 urte edo gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoei, haur zaintzaileei, pediatrian eta ginekologian lan egiten duten sendagileri eta erizainei, haurtzaindegietako langileei, ikastetxeetan irakasle ez diren langileei, saltokietako langileei eta elkarteetako begiraleei.
2007ko ikasturtean 424 lagunek eskatu zuten laguntza eta Udalak 80.351 euro banatu zituen. Euskaltegietan 2.000 bat ikasle matrikulatu ziren.
Jasotzaileek euskaltegian hartutako eskola-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu behar dute edo Interneten bidezko ikastaroen maila gainditzea.
Informazio gehiago:
Euskara Zerbitzuan
94 466 00 10 telefono zenbakian
euskara.zerbitzua@getxo.net
www.getxo.net

Labels: eukara, euskaltegia
oraindik denbora daukazu, zure matrikula irailaren 25ra arte aurkeztu dezakezu, maila proba egin eta urriaren 1en Udal Euskaltegian kurtsoa hasi...Anima zaitez!!!!
Lope de Vega 12, 48930 Getxo
944646299 - 944646502 - Fax 944646025
08:30-13:00 / 15:30-17:00
euskaltegi@getxo.net
Informazio gehiago
Labels: euskaltegia, euskara