Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Maidagan/Malakate parkea auzotarren ekarpenak hobetu dute



Maidaganeko parkea eta inguruak, Andra Marin, asko hobetu dituzte hauen ganean egindako azken urbanitze diseinuak iaz auzo horretan Udalak abiatutako herritarren parte-hartze prozesuan auzotarrek egindako proposamen batzuk jaso baititu.
Oso positiboa izan da prozesuan herritarrek eduki duten partaidetza, horri esker udalak auzokideen proposamen batzuk kontuan hartu dituelako proiekturako. Hartara, parkeak eta bere inguruak, oinezkoentzako bide hobeagoak dituzte, azken hilabeteotan Udalak alde horretan egindako urbanizatze lanak amaitu eta gero. Lan hauek 821.325 euroko aurrekontua izan dute.

Parkean oso jende asko ibiltzen delako eta batez ere Andra Mariko mutiko eta neskek jolasteko asko erabiltzen dutelako, umeentzako eta nagusientzako jolas-guneak ipini dituzte. Parkeko zorua ere barriz lauzatu dute, hiri apaingarri berriak ipini dira (bankuak, paperontziak eta iturria) eta argiteria publikoa handitu egin dute.



Maidagan, Iturribide eta Unbe kaleetan, parkeko aldean dauden espaloiak zabaldu egin dira, bertan dauden oinezkoen pasabideak birmoldatu egin dituzte espaloien garaierarekin lotuz eta lerroko aparkaleku gune barriak sortu dituzte, oinezkoen joan-etorrietarako esparrua hobetu eta irisgarriago egiteko asmoarekin, plataforma bakarrak egokituz. Zuhaitz gunea eta jaiak ospatzeko eremua ere zabaldu egin dituzte. Ekintza horietariko batzuk prozesuan parte hartu duten pertsonen iritziak kontuan harturik eraman dira aurrera, lehen zegoena eta egungo eta kalitate handiko elementuak batera ipiniz.

Era berean, Maidaganeko parkeko inguruetan laister garatuko diren proiektuetara ere auzotarren beste proposamen batzuk jasoko dituzte. Horien artean aipatuko genituzke, besteak beste, espaloi gehiago zabaldu eta hobetzea eta plataforma bakarra sortzea; Maidagan kalea eta parkea bereiztea, azken hau babestuz; bidegorrien planan bere lotura jasotzea; eta Unbe parkea egokitzea.

Beraz lan hauen bitartez auzo bakoitzean eremu atseginak eta kalitaztekoak egokitu nahi ditugu, auzotarren arteko harremanak eta bizikidetza sustatu aldera.



Andra Mariko elizako sarbideak hobetzeko lanak
Bestaldetik, Andra Mariko elizako sarbideak hobetzeko lanak egin dituzte ere auzoko bizilagunen ekarpenak jaso eta gero. Izan ere, eskailera-atal batzuk kendu dituzte, beste batzuk, berriz, handitu, baita alboko bideak zabaldu egin dituzte eta barandak ipini ere. Argi gehiago eta banku berriak ipini dituzte.
Halaber, Sollube kaleko bidea egokitu egin dute oinezkoek erabili ahal izateko, Gabriel Ramos Uranga kaleko bus geralekutik kiroldegiko aparkalekuraino arteko bidea egin dute eskailera baten bitartez.
Lan hauk dagoeneko amaituta daude eta 115.000 euro inguruko aurrekontua izan dute.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , , , ,

Errekagane Parkearen zaharberritzea eta bidegorria

Erromoko Errekagane Parkeko urbanizazio proiektuak, Gobernu taldeak onartu duela, oinezkoentzako pasealekuaren erabateko barriztatzea eta txirrindularientzako bidegorri bat egokitu ezezik, Geltoki plazarekiko lotura ahalbidetuko du ere. Errekagane parkea gaur egun nahiko egoera txarrean dago denboraren eta drainatze txarraren eraginez.
Era guztietako jende asko dabilen gunea da eta horregatik udal agintariek erabaki dute zaharberritze lanak baliatzea 350 metroko luzera eta 2,75 metroko zabalera duen bidegorri bat egitea, oinezkoentzako pasealekuaren paretik joan eta Luis Lopez Oses kaletik jarraipena izango duena. Parke eta bidegorriaren albo banatara egun dauden berdeguneak, erreka ertzetik eta Metroko trenbidetik bereizten dituztenak, eta zuhaitzak mantenduko dira. Guztira, 5.700m2-ko azaleran egingo dira lanak, Ezekiel Agirre eta Luis Lopez Oses kaleen arteko tartean.

Proiektua dator Gobernu taldeak Erromoko auzoan bizitza maila hobetzeko hartu duen konpromisoaren harira, eta horren aldeko lehen jarduera Errekagane kalea konpontzeko lanak izan dira, bigarren bat Gobelako Kiroldegiko garaje partzelak errentan ematea auzotarrei, eta hauek ondo erantzun dute ganera, eta hirugarrena eta azkena oraingo hau, Errekagane parkearen zaharberritzea.

Laneen lizitazio fasea hasia da honez gero eta, hortaz, datorren urteko udarako amai litezke. Hauen aurrekontua 530.000 euro ingurukoa da.

3,20 metroko zabalera duen pasealekuaren galtzada konpontzeaz gain, drainatze sistema berria ipiniz, proiektuak hiri altzarien –eserleku eta zakarrontziak- aldatzea jasotzen duela, zaharrak baitira, eta Ezekiel Agirre kaleko zubia zeharkatuta dagoen parketxoa eta berarekiko lotura barriztu egingo direla ere. Sortutako pasealekuari jarraipena emateko aasmoz, kale hori zeharkatzen duen zebra pasabidea zabaldu egingo da espaloiaren mailara igoz eta egungo loradun muinoa galtzadarriarekin zolatuko da, pasealekua luzatu aldera. Halaber, errekaren ertzarako bidea babesten duen munea txikiago egingo da, inguruko zebra pasabide guztiak itsuentzako lauza bereziz ipiniko dira, galtzada ganeko seinaleztatzea barriztuko da eta lur azpian azpiegitura berria ipiniko dute.


MP3 fitxategiaren deskargarekin.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua