
Labels: Artur Mas, elecciones



Hauteskundeetan beti gertatzen zait gauza bera; gogorra egiten zait kalera irtetzea kanpainaren informazioa banatzera, baina gero arian sartzen naizenean beti amaitzen dut pozik. Batzutan, auzokideengan hurbildu beharrean, eurak dira nigana etortzen direnak galderak egitera, animoak ematera edo baita ere sufritzen ari diren egoeraren bat zalatzera. Gaur hainbat gaien artean, Gobela ibaiaren proiektuari buruz galdetu didate eta gogo handiz azaldu diet nola dagoen egoera eta nola atzo bertan URA rekin egon ginela premiazko neurrien kronograma jakiteko.
Edozein kasutan gaur ezberdintasun garrantsitzu bat nabaritu dut: banekien, edo behintzat entzunda nituen, zeintzuk ziren egon garen auzoko arazoak, orain dela gutxi "Auzoz auzo" ekimena inguru horretan garatu dugulako. Entzun dudan hainbat komentario ez dira beraz niretzat berriak izan. Konkluzioa: jakin banekien, baina gaur pertsonalki sentitu ere egin dut berriz; beti positiboa bada auzokideekin zuzenean egotea, euren kexak eta iradokizunak jasotzeko, hauteskunde kanpainan bada ere, hobe topagune hori urte guztian zehar luzatzen badegu. Hori da, hain zuzen ere, egiten ari garena eta egiten jarraituko duguna.
Labels: elecciones, Ibarretxe











