Familia ugarientzat onartutako dirulaguntzen zenbatekoa bikoiztuko dugu aurten
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/25. Ordua: 3:10 PM.Informazio gehiago: getxo.net
Labels: dirulaguntzak, elena coria, familia ugariak, Getxo, getxoblog, gizarte zerbitzuak, TV
83 getxoztar langabetu kontratatuak udalak 58 enpresei emandako dirulaguntzekin
Egilea: Imanol Landa. 2010/01/08. Ordua: 2:01 PM.Labels: dirulaguntzak, Getxo, getxoblog, getxoztarrak, langabetuak
35.000€ eskola orduz kanpoko euskarazko jarduerak sustatzeko
Egilea: Imanol Landa. 2009/10/14. Ordua: 6:42 PM.
Atzoko Toki Gobernu Batzarrean erabaki genuen: udalak 2009/2010eko ikasturtean 35.000€ emango ditu Gurasoen Elkarteek eta ikastetxeek antolatzen dituzten euskarazko eskola orduz kanpoko jardueren diru-laguntzetarako. Zenbateko hori aurrekoetan baino handiagoa izango da euskara irakasteaz gain, horren erabilera sustatzea ere oso garrantzitsutzat jotzen dugulako, eta horixe da hain zuzen ere diru-laguntza hauen helburua.
Hauxe izango da dirulaguntza hauek Udalak banatuko dituen laugarren ikasturtea. Oraingoan 35.000€ 96 proiekturen artean banatuko ditu, aurrekoan 25.000€ 64 proiekturen artean zuzendu zituen bitartean. 2006-2007ko ikasturtean Udalak 23.000€ banatu zituen 35 ekimenen artean.
10 Gurasoen elkartek aurkeztutako 81 proiektu dira eta gainontzeko 15ak 11 ikastetxek aurkeztutakoak. Horretaz gain eta deialdi honen barruan, udalak beste 5.000€ gehiago zuzenduko ditu 12 euskal eta kultur asteen gastuei aurre egiten laguntzeko.
“Diru-laguntza jasoko duten ekimenak dinamizatzaileak dira, bazkalosteko monitoreak
eta antzekoak sustatzen dituzten ekimenak, denbora luzerakoak izaten direlako eta eskola egoeratik kanpo euskara erabiltzera bultzatzen dituelako umeak” azaldu du prentsaurrekoan Koldo Iturbek, Esuskara Zerbitzuaren zinegotzi arduraduna.
Proiektuak
Madre del Divino Pastor ikastetxeko Gurasoen elkarteak 5.985€ izango ditu, besteak beste, Motxila Kulturala izeneko egitasmoa aurrera eramateko. Horrek irakurketa sustatzea du helburu eta horretarako, euskarazko liburuekin motxila bana hainbat umeei ematen diete eta irakurri ondoren beste batzuei pasatu. Ondoren liburuei buruzko komentarioak eta iritziak eskatzen dira. Bestalde, Geroa Ikastolako Gurasoen Elkarteak 5.301€ eskuratuko ditu eta bere proiektuen artean, arrakastatsuena informatika euskaraz eskaintzen duena da. Horretan, ikastolak dituen 240 ikasletatik 136 hartzen ari dira parte, “informatikako programa desberdinak euskaraz ezagutzera helburu duen ekimenean, normalean gai hori gazteleraz edo ingelesez lantzen delako” azaldu du Lui Seronek, Gurasoen elkarteko batzarkideak. Hirugarrenik, San Nikolas ikastolak 3.139€ izango ditu, martxan duen Kirolean Euskara ekimena aurrera eramaten segitzeko. “Kirola ikasleen arteko harremanetarako oso garrantzitsua dela jabeturik, ikastolak horren ardura hartzea erabaki zuen, kirol jardueretan euskararen presentzia ziurtatzeko” adierazi du Idurre Iturriozek, ikastolako irakasleak.
Gainontzekoei dagokienez, elkarteek eta ikastetxeek 300 eta 3.000€ arteko diru-laguntzak jasoko dituzte era askotako egitasmoak aurrera eramateko, tartean, irteerak, kirola, antzezlanak, Olentzeroa, Agate Deuna, antzerkigintza, kirol desberdinak, dantzak, margogintza, euskal asteak eta euskararen asteak.

Labels: dirulaguntzak, euskara
Familia ugariek dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/27. Ordua: 12:59 PM.
Datorren apirilaren 18ra arte zabalik egongo da familia ugarirentzat Getxoko Udalak onartu berri dituen dirulaguntzak eskatzeko epea, bere kideek kultura, gizarte, ekonomia, kirol edo aisialdiko udal jardueretan parte hartzea bultzatzeko asmoz, beren ahalmen ekonomikoa kontuan harturik. Izan ere, Udalak gobernu jardunaren ardatz estrategikoetako bat elkartasuna dela erabaki du eta horren barruan sartzen dira aipatutako dirulaguntzak, horien bidez udalerriko familia ugariei laguntza eman nahi baitie.
Dirulaguntzen zenbatekoa 2009rako 80.000 eurokoa da eta 2009ko otsailaren 17an familia ugariaren izaera egiaztatu zutenek eskatu ahal izango dute. Udalak laguntza ekonomiko bakarra emango du, bere kategoriak eta aipatutako familia erroldatuta dagoen ohiko etxebizitzaren katastroaren balioak baldintzatuta. Dirulaguntzak 50 eta 245 euroen artekoak izango dira.
Eskabideak Algortako, Romoko eta Andra Mariko Hirritarren Arretarako Bulegoetan, Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta legeak aurreikusten dituen beste toki ofizial batzuetan ere aurkeztu beharko dira. Eskabidearekin batera, NANaren fotokopia, familia ugariaren ziurtagiria (otsailaren 17an aipatutako izaera egiaztatzen duena) eta zergen obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzearen deklarazioa ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek. Informazio gehiago www.getxo.net udal web gunean dago.

Labels: dirulaguntzak, familia ugariak
Getxoko Udalak udalerriko GGKEen funtzionamendu gastuei aurre egiteko laguntzeko 18.000 euro banatuko ditu
Egilea: Imanol Landa. 2008/10/21. Ordua: 12:11 PM.Elkarte eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki beharko dute. Dirulaguntzen helburua eskatzaileen ekintza laguntzea eta osatzea da, inola ere ez mantentze gastuak erabat finantzatzea. Ildo horretan, honako jarduera hauek lagunduko ditu Udalak diruz: langileri gastuak, erakundearen gastu arrunta, publizitate eta propaganda gastuak, heziketa gastuak eta proiektuak diseinatzeko eta garatzeko gastuak.
Eskabideak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Andra Mariko, Erromoko eta Algortako Herritarrei kasu egiteko Bulegoetan aurkeztu beharko dituzte erakundeek datorren azaroaren 10a baino lehen.
Labels: dirulaguntzak, GGKE
Berdintasuna bultzatzeko dirulaguntzak
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/24. Ordua: 11:02 AM.
Getxoko Udalak emakumeen parte hartze politiko eta soziala errazten duten eta udalerrian gizonen eta emakumeen berdintasuna bultzatzen duten programetarako eta proiektuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Honetarako Udalak gehienez 20.256 euro zuzenduko ditu, ondoren aukeratutako proiektuen artean banatzeko.
Dirulaguntza emakumeek osatutako dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dute, beren helburua gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea eta emakumeek eremu guztietan parte hartzea lortzeko jarduerak egitea bada. Erakunde horiek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute. Egoitza soziala Getxon izanda, aipatutako proiektuak egiten dituzten bestelako taldeek ere eskatu ahal izango dute dirulaguntza.
Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Andra Mariko, Areetako eta Algortako Herritarrei Arreta egiteko Bulegoetan aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko epea datorren urriaren 20an amaituko da.
Informazio gehiago: www.getxo.net

Labels: aukera berdintasuna, dirulaguntzak
Uholdeak: Getxo udaletxeko dirulaguntzen laburpena
Egilea: Imanol Landa. 2008/06/26. Ordua: 10:32 AM.Labels: dirulaguntzak, Getxo udaletxea, informazioa