Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Euskadin diren hautesleen pozta bidezko botua

NORK BOZKA DEZAKE POSTA BIDEZ?

Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetan, bozketa egunean botoa ematea dagokien herrian ez daudela aurreikusten duten pertsonek eman dezakete posta bidezko botoa.

Halaber, gaixorik daudela-eta edo urritasun fisikoren bat dutela-eta bozketa egunean zuzenean bozkatu ezin dutenek ere eman dezakete posta bidezko botoa.

Behin posta bidezko botoa emateko eskaera eginda, ez dago zuzenean bozkatzerik.

ZER EGIN BEHAR DA POSTA BIDEZ BOZKATZEKO?

A) Posta bidezko eskaera bat betetzea:

Posta bidez bozkatu nahi duten hautesleek beraiek bete eta sinatu behar dute posta bidezko botoa emateko eskaera. Eskaera hori Espainiako posta bulego guztietan aurkituko dute.

Gaixo edo ezinduek mediku ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu behar dute beren egoera. Notario baten edo kontsularen aurrean baimendutako pertsona batek egin dezake eskaera hauteslearen ordez, eta horretarako, hautesle bakoitzeko emango den agiria aurkeztu beharko du. Agiri bakoitza hautesle bati dagokio, eta pertsona bera ezin da hautesle bat baino gehiagoren ordezkaria izan. Agiri horiek doakoak dira.

B) Aurkezpen lekua:

Eskaera bete eta sinatu ostean, edozein bulego postan eman behar da. Posta zerbitzuko funtzionarioek, eskaera jaso aurretik, NANa eskatuko dio pertsona interesdunari, eta sinadurak berberak direla egiaztatuko du. Ez da NANaren fotokopiarik onartuko, inola ere.

D) Posta bidezko botoa eskatzeko epea:


Posta bidezko botoa urtarrilaren 6tik otsailaren 19ra bitartean eska daiteke (bi egun horiek barne).
Dena den, posta bidezko botoa emateko asmoa baduzu, ez itxaron azken ordura arte. Egin eskaera ahal bezain laster.

E) Posta bidezko botoa ematea:

Otsailaren 9tik 22ra bitartean, Hauteskunde Erroldako Bulegoko Ordezkaritzak botoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa bidaliko du zuk eskaeran adierazitako helbidera eta zure izenean. Hain zuzen, dokumentu hauek bidaliko ditu:

* Hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
* Botoa eman beharko zenukeen mahaiburutzari zuzendutako kartazala.
* "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009 Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazala, boto txartela sartzeko.
* Aldarrikatuta hautagai zerrenda bakoitzaren boto txartela.
* Argibide orria.

Behin dokumentazioa jasota, jarraian azaltzen diren eragiketak egin beharko dituzu berehala:

1º.- Aukeratu zer hautagai zerrendari eman nahi diozun botoa, eta sartu haren boto txartela "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009 Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazalean. Ondoren, itxi bozketa kartazala.

2º.- Mahaiburutzarentzako kartazalean, hau sartu beharko duzu:

* Hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
* "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazala.

F) Posta bidezko botoa bidaltzea:

Botoa posta bidez bidaltzeko, hau hartu beharko duzu kontuan:

* Ez ahaztu mahaiburutzari zuzendutako kartazalean hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria sartu behar duzula.
* Kartazal horrek ez du frankeorik behar, baina posta ziurtatuz eta urgentez bidali behar duzu.
* Kartazal hori bidaltzeko azken eguna 2009ko otsailaren 25a da, baina hala ere, jasoko dutela bermatzeko, komeni zaizu ahalik lasterren bidaltzea.

Informazio gehiago: Hauteskundeen gida praktikoa

Oharra: Getxon dauden 3 Batzokietan edozein kontsulta argitzeko aukera daukazue.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua