Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bidegorrien Plan Berezia eta herritarren partaidetza

Getxok 33 kilometro bidegorri izango ditu 2011 urtean, 2008-2011ko Bidegorrien Plan Bereziaren aurrerapenean jasotzen denez. Udalerria bizikletaz zeharkatzeko aukera eta 21 ikastetxetara, 7 kirol gunetara, 6 metro geltokietara eta herriko plaza nagusietara iritsi ahal izango da. Bertan jasotzen da ere etorkizunean Andra Mariko hiri diseinura bilduko diren proposamenak.
Jauzi kualitatiboa izango da egitasmo hau Getxorentzat, bizikleta, nagusiki, jolas edo aisialdirako erabiltzetik, garraiobide jasangarri eta ekologikoa, alternatiboa, izatera igaroko delako, beste modu batez erabiliko delako, berbarako, lanera, ikastetxera, erosketa egitera edo etxeetara joateko; hau da, txirrindularen erabilera praktikoa eta egunerokoa ahalbidetuko da gainontzeko garraiobideen benetako alternatiba gisa, Europan dagoeneko bizi bizi dagoen bizikletaren kulturarekin bat egitea duelarik jomuga.
Bidegorri sarearen ibilbidearen aurrerapena itxuratzeko, Getxoko Udalak elkarrizketak izan ditu Leioako Udalarekin (Leioarekin lotzeko Erromotik) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (bere eskuduntzen esparrukoa den kostaldeko bidegorrirako). Proposatutako aurrerapenean, 16 kilometro bidegorri Udalak egin behar du eta beste 4,2 kilometro Foru Aldundiak. Guztiak egun daudenei gehitu behar zaizkie.

Planaren aurrerapenean jasotzen den ibilbidearen zati bat datozen hilabeteetan egingo da, datorren astelehenean, hilaren 21ean hasiko diren Errekagane parkeko zaharberritze lanetan aurreikusten baita bidegorri bat egitea, Leioarekin lotzeko Luis López Osés kalean izango denaz gain. Halaber, Gobernu Taldeak 2008an 300.000 euro bideratuko ditu bidegorri sare berriarekin aurrera egiteko asmoz, aurrerapena izateari utzi eta behin betiko egitasmoa bihurtu ostean.

Herritarren partaidetza

Hain zuzen ere, Udalaren asmoa da proposamenari buruzko iritzia batetik, herritar getxotarrek eta bestetik, garraiobide jasangarriarekin eta bizikletarekin lotuta dauden gizarteko ajenteek agertzea.
Udalerriko auzokideek ere proiektuan parte hartzea nahi dugu. Horretarako, hilabete bateko epean informazioa emateko planaren aurrerapena honako toki hauetara bidaliko ditu Udalak: udalerriko herri ikastetxeetara eta ikastetxe pribatuetara, elkarte ekologistetara, Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkartera, Herritarrak Artatzeko Bulegoetara eta Gazte Bulegora.
Proposatutako trazaketari buruzko iritzia jaso nahi dugu eta baita erabaki zailak hartzera behartuko dituzten gai batzuetarako aukerak ere, esatebaterako bizikletak eta oinezkoak eta bizikletak eta autoak elkarrekin ibili ahal izateko.

Labels: , ,

Bizikletaren erabilera sustatu

Getxoko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak, EEEk, bizikleta bidezko hiri barruko garraioaren erabileraz sentsibilizatzeko ekintza espezifikoak sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Akordio berria Energiaren arrazoizko Sustapena eta Energia Berriztagarrien Aprobetxamendua egiteko eta ondorioz udalerriko ingurumena hobetzeko bi erakundeen artean indarrean dagoen hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Hiru urtetan bizikletaren erabilera sustatzeko konpromisoa hartu dugu, bere logistika eta baita bere publizitatea ere eta Energiaren Euskal Erakundeak 140.000 euro emango ditu ekintza horiek aurrera eramateko.
Aipatutako ekimenen artean bizikletak dohainik uzteko joan den ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean martxan jarritako zerbitzua dago eta hurrengo bi urteotan bere jarraipena izango du horrek.

Labels: , ,

Bizikletada 07

Igandean bizikletak atera eta bidegorri eta Getxoko errepideetatik ibili ginen. Getxo zaharrean hasi eta Ereagako hondartzan bukatu genuen.






Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua