Datorren azaroaren 16ra arte zabalik izango da IV.SMS eta E-Mail lehiaketan parte hartzeko epea, Egizuk eta Bizarra Lepoan elkarteek antolatuta, Getxoko Udalarekin elkarlanean. Gaia “Zre amk badki..?” izango da eta pertsona bakoitzak nahi beste lan bidal dezake. Lanak euskaraz eta jatorrizkoak izan beharko dira eta ez dira onartuko beste lehiaketaren batean aurkeztutakoak. Mezua sms batean sartu beharko da eta 688 687 826 telefono zenbakira bidali beharko dute parte hartzaileek eta bestalde, e-maila gehienez 300 karakteretakoa izan beharko da eta bizarralepoan@euskalnet.net helbidera igorri behar da.Sariak notebook, argazki kamera eta mendiko motxila izango dira eta banaketa ekitaldia datorren azaroaren 21ean Andres Isasi Musika Eskolan ospatuko den Izarren Distira galan izango da.
Irabazleak www.blogari.net/bl-en egongo dira eta informazio gehiago helbide horretan, bizarralepoan@euskalnet.net eta 94 491 43 57 telefono zenbakian eska daiteke.
Labels: bizarra lepoan, blogetxo, e-mail, euskara, Getxo, getxoblog, sms
Udalerriko toponimia ezagutzeko 10 ibilbide gidatu martxan
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/24. Ordua: 9:58 AM.
Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteak udalerriko toponimia ezagutzeko helburuarekin 10 ibilbide gidatu antolatu ditu udaberrirako.
Bigarren urtez aurrera eramango duten ekimena aurten zabaldu egin da, ikastetxe, kultur elkarte, euskaltegi eta herritarrei orokorrean. Horrela martxoan eta apirilean ibilbideak udalerriko hiru euskaltegiei, EGIZU elkartekoei eta kultur elkarteei egongo dira zuzenduta eta maiatzekoak eta ekainekoak ikastetxeei. Herritarrek lau hilabeteetan izena emateko aukera edukiko dute.
Doakoak izango diren ibilbideak “Getxoko leku izenak” toponimia liburuan egongo dira oinarrituta eta gidariak azalpenak euskaraz emango ditu, beti ere taldeen arabera moldatuta.
Lehenengo ibilbidea datorren ostiralean, martxoaren 27an, 18:00etan izango da Boluatik, Neguritik eta Ereagatik. Hurrengoa apirilaren 1ean Portu Zaharrean hasita, XX.mendeko euskararen ibilbidea egingo dute; apirilaren 7koa Bolua-Santa Coloma-Bolua-Aiboa izango da; apirilaren 21ean Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal; apirilaren 30ean Bidezabal-San Inazio-Neguri; maiatzaren 5ean Portu Zaharrean hasita, XX.mendeko euskararen ibilbidea; maiatzaren 13an: Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa; maiatzaren 21ean Andra Mari-Sakuskune-Diliz-Andra Mari; maiatzaren 29an: Andra Mari-Diliz-Galea-Andra Mari; ekainaren 1ean Bizkaia Zubia-Zugatzarte-Ereaga-Igeretxe; ekainaren 9an Bolua-Neguri-Ereaga eta ekainaren 17an Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal. Lehena izan ezik, gainontzeko guztiak 19:00etan hasiko dira. Bisitariek ateratako argazkiekin erakusketa bat egiteko asmoa dago
Informazioa eskatzkeo eta ibilbideetan izena emateko interesatuek Getxoko Turismo bulegora (94 491 08 00) edo Euskara zerbitzura jo beharko dute edo bestela, 688 635 350 telefono zenbakira deitu.

Labels: bizarra lepoan, EGIZU, ibilbideak, toponimia, turismoa