Getxo: elkarbizitzaren aldeko herria
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/10. Ordua: 11:22 AM.Getxotik Mundura esparruaren barruan abenduaren 12, 13 eta 14an irekiko den stand batekin, "bakea.getxo.net” webgune berriaren aurkezpenarekin, DVD baten argitalpenarekin, udalerriko ikastetxeetako nerabeei nahiz haien gurasoei eta arreta postuetako pertsonei zuzendutako trebakuntza egintza berriekin, Getxoko Udalak bultzada berria ematen die bizikidetza eta bake kultura sustatzera zuzendutako ekimenei.
"Getxo: elkarbizitzaren aldeko herria” lemapean, bakearen alde lan egitea, egun, presazko beharra da, etorkizuneko Euskadi bat, integratzailea eta giza eskubideei erabateko errespetua izango diena eraikitzeko funtsezko errealitate saihestezina izatearekin batera. Zentzu horretan, ezinbestekoa dirudi udalek jardutearen aldeko papera izatea bake kulturaren barreiapenean; kultura hori balio, jarrera, tradizio, portaera eta bizi estilo multzoa da, indarkeria gaitzesten duena eta gatazkak prebenitzen dituena.
Datozen ekintzak
“Bakean sentitu eta pentsatu” premisapean, martxan jarriko da Areetako geltokiko plazan instalaturiko Getxotik Mundura karparen barruan sentsibilizazioaren alde lan egingo duen stand bat.
Bertan, euskarri ezberdinak erabiliko dira, adibidez “Zein da zure bakerako ideia?” erabiliz jendearen ekarpena jasotzeko balioko duen arbela. Standaren ekimena, halaber, erabili da jada 12 eta 16 urte bitarteko ikasleen geletan, nahiz eta funtsean hezkuntzaren alorrekoa den ikuspegi batekin. Horretarako, aldi berean, irakasleentzako nahiz ikasleentzako hainbat baliabide didaktiko garatu da. Halaber, ikasle horien artean bakeari buruzko kontaketa lehiaketa egiten ari da, eta epea datorren abenduaren 19an amaituko da.
Bestalde, microsite berria diseinatu da, "bakea.getxo.net", albisteetatik hasi eta proiektuei buruzko informazioraino jasoz (gida, dokumentuak, programak, eta abar), Udalak garaturikoak horiek 2005ean ekimen hau martxan jarri zuenetik. Gainera, elkarbizitzari eta gatazkak konpontzeari buruzko material eta informazio ezberdina eskuratu ahalko da on-line, herritarren parte-hartzea bultzatzearekin batera.
Halaber, DVD bat egin dela jakinarazi da, “Bitartekaritza, elkarbizitzari ekarpena” gaiari buruz, eta eskura egongo da material didaktiko gisa web berrian. Halaber, gatazkak ebazteari eta bitartekaritzari buruzko gaitasunak garatzeko tailer ikastaroak garatu dira, eta familiaren eremuari zuzendurikoan 85 pertsonak izena eman du jada.
Azkenik, “Getxo, elkarbizitzaren aldeko herria” herritar sarearen II. Fasea martxan jarri dela nabarmendu dezaket. Bertan, hausnarketa eta eztabaida talde gisa, bake kulturako ekimenetan interesa duten gizarte harremanetako eremu ezberdinetako udalerriko pertsonek parte hartzen dute, ideiak eta proposamenak sortze aldera.
Labels: bakea, bitartekaritza, elkarbizitza
Bake kultura eta herritarren parte-hartzea
Egilea: Imanol Landa. 2007/12/12. Ordua: 7:47 AM.Plan honen helburu orokorra zera da: norgehiagokaren kulturan murgilduta dagoen gure gizarte honetan, bakearen kultura poliki poliki hedatzea, bai pertsonal arloan bai familien, herritarren eta noski politikaren arloan ere. Horretarako giza eskubideen defentsa, partaidetza, berdintasun aukerak, elkarrizketa eta gatazkak konpontzeko bide baketsuen aldeko baloreak sustatzea derrigorrezkoa delarik.
Horiek horrela, hasiera ezin hobea izan genuen atzo, hain zuzen ere gure artean eta nik dakidanez, estatu mailan arlo honetan dagoen katedradun bakarrarekin. Ramón Alzate Saez de Heredia Jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko Gatazken analisi eta ebazpeneko katedraduna da eta gatazka konpontzeko komunitate zentroei buruz hitz egingo zigun.
Topaketen egitaraua:
Abenduak 11 (19:00-20:30)
“Gatazkak konpontzeko komunitate zentroak”
Ramón Alzate Sáez de Heredia jn.
EHUko Gatazken Analisi eta Ebazpeneko Katedraduna. Geuzeko zuzendari zientifikoa.
Abenduak 18 (19:00-20:30)
“Bake hezkuntza”
Fermín Barceló jn.
Arartekoko Gizarte Harremanen arduraduna.
Urtarrilak 10 (19:00-20:30)
“Herritarren parte-hartzea”
Pedro Ibarra jn.
EHUko Politika Zientzien Katedraduna. Parte Hartuzeko kidea.
17 de Enero (19:00-20:30)
“Bake kultura eta gatazken ebazpena herri mailan”
Jonan Fernández jn.
Baketik Zentroa Zuzendaria
Labels: bakea, bitartekaritza, partaidetza, topaketak
Eguneroko gatazken eta hauen konponbidearen interpretazio argazki erakusketa
Abenduak 10-21
Villamonteko kultur etxean
Asier Mentxaka, Alvaro Gonzalez eta Juan Ballaz
"Elkar bizi elkar” izeneko erakusketan bertoko hiru artistek bakeari buruz eta elkarbizitzari buruz duten ikuspegi pertsonala erakutsiko dute irudi-euskarri batzuen bitartez.
Ekimena Getxoko Udalak GEUZ-Gatazka Eraldatzeko Euskal Herriko Unibertsitate Zentroak lagunduta, martxan jarritako Udal Plan Bitartekotza Komunitarioaren eta Bake-Kulturaren Promozio Planaren barruan kokatzen da. Erakusketaren helburua herritarrek bakearen eta elkarbizitzaren kulturan kontzientziatzea eta arreta deitzea da, hain zuzen ere, bizitzaren arlo desberdin batzuetan, tartean, familia eta lana, urbanismoa eta ekologia, barne-bakea eta estresa, trafikoa, alor sozio-politikoa, arlo intrapertsonala eta komunitatearen alorrean.
Labels: argazkiak, bakea, bitartekaritza, erakusketa



















