Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bidegorri zati berriak izango ditugu Gabonen ondotik

Udalerriko hainbat lekutan bidegorri zati berriak egiteko lanen gaineko izapideak hasi ditugu dagoeneko. Tarte berri hauek egun daudenei gehituko zaizkie eta guztira 19 km-tik gorako luzerako sarea osatuko dute. Zati berri hauek prestatzeko lanak, ia gehienak, Gabonetako jaiak amaitutakoan hasiko dituzte eta horien kostua 421.000 euro ingurukoa da.

Bidegorri sarea azpiegitura estrategikoa da guretzat eta etengabe nahi dugu bultzatzea, bizikleta, nagusiki, jolas edo aisialdirako erabiltzetik garraiobide jasangarri eta ekologikoa, alternatiboa, izatera igarotzea nahi dugulako, beste modu batez erabiltzea nahi dugulako, berbarako, lanera, ikastetxera, erosketak egitera edo etxeetara joateko; hau da, txirrindularen erabilera praktikoa eta egunerokoa ahalbidetu nahi dugu gainontzeko garraiobideen benetako alternatiba gisa, Europan dagoeneko errotuta dagoen bizikletaren kulturarekin bat egin aldera.


Tarte berrietan garrantzitsuena, Areetako Negubide kalean egokituko dutena da, Gobela errekaren ondoan. Jarduera hau aipatu kaleko oinezkoentzako gunea berritzeko lanen harira egingo da. Guztira, 210 metro bidegorri egingo dituzte. Lanek 4 hilabete iraungo dute eta 298.000 euroko aurrekontua izango dute.

Bigarren tartea Algortako Telletxe kalean egingo dute eta 680 metroko luzera edukiko du. Lanek 3 hilabete iraungo dute eta beren aurrekontua 87.600 eurokoa da.

Eta hirugarrena Areetan lekutuko da, Ibaigane kalean, hain zuzen ere, Maximo Agirre eta Gobela kaleen artean, eta 280 metro luze izango da. 35.000 euroko aurrekontua du eta lanak hilabete batez luzatuko dira. Kale horretako dendetan ez dute trabarik eragingo.

Tarte berri horien eraginez ez da inolako aparkalekurik kenduko bidegorri zatiak egingo diren kaleetan, hau da, Negubide, Ibaigane,Maximo Agirre eta Gobela artean, eta Telletxen.

Beste lan txikiago batzuk
Udalak beste jarduera txikiago batzuk ere antolatuko ditu Andra Mari eta Areetako auzoetan. Lan horiek udal langileen talde batek egingo ditu. 2 kilometro bidegorri berri mugatu eta atonduko dituzte, soilik zoruan seinaleak ipiniz.
Izan ere, Andra Marin, Ormaza eta Gabriel Ramos Uranga kaleen artean, 1.100 m luzerako tartea egokituko da, eta Zientoetxe eta Maidaganeko bidegorriarekin lotuko da; Areetako Maximo Agirre kalean, Ibaigane eta Tomas Olabarriren artean, 570 m egokituko dira (tarteko albo banatan marra zuriak eta zoruan bizikleta seinaleak pintatuz); eta, azkenik, Andra Marin ere, beste 250 m bidegorri izango dituzte Sarri, Oiz eta Mugarra kaleetan. Kale hauetan aurrerantzean noranzko bakarra izango da. Tarte hau Telletxeko berriarren jarraipena izango da, azken hau amaitutakoan.

Labels: , , ,

Errekagane Parkearen zaharberritzea eta bidegorria

Erromoko Errekagane Parkeko urbanizazio proiektuak, Gobernu taldeak onartu duela, oinezkoentzako pasealekuaren erabateko barriztatzea eta txirrindularientzako bidegorri bat egokitu ezezik, Geltoki plazarekiko lotura ahalbidetuko du ere. Errekagane parkea gaur egun nahiko egoera txarrean dago denboraren eta drainatze txarraren eraginez.
Era guztietako jende asko dabilen gunea da eta horregatik udal agintariek erabaki dute zaharberritze lanak baliatzea 350 metroko luzera eta 2,75 metroko zabalera duen bidegorri bat egitea, oinezkoentzako pasealekuaren paretik joan eta Luis Lopez Oses kaletik jarraipena izango duena. Parke eta bidegorriaren albo banatara egun dauden berdeguneak, erreka ertzetik eta Metroko trenbidetik bereizten dituztenak, eta zuhaitzak mantenduko dira. Guztira, 5.700m2-ko azaleran egingo dira lanak, Ezekiel Agirre eta Luis Lopez Oses kaleen arteko tartean.

Proiektua dator Gobernu taldeak Erromoko auzoan bizitza maila hobetzeko hartu duen konpromisoaren harira, eta horren aldeko lehen jarduera Errekagane kalea konpontzeko lanak izan dira, bigarren bat Gobelako Kiroldegiko garaje partzelak errentan ematea auzotarrei, eta hauek ondo erantzun dute ganera, eta hirugarrena eta azkena oraingo hau, Errekagane parkearen zaharberritzea.

Laneen lizitazio fasea hasia da honez gero eta, hortaz, datorren urteko udarako amai litezke. Hauen aurrekontua 530.000 euro ingurukoa da.

3,20 metroko zabalera duen pasealekuaren galtzada konpontzeaz gain, drainatze sistema berria ipiniz, proiektuak hiri altzarien –eserleku eta zakarrontziak- aldatzea jasotzen duela, zaharrak baitira, eta Ezekiel Agirre kaleko zubia zeharkatuta dagoen parketxoa eta berarekiko lotura barriztu egingo direla ere. Sortutako pasealekuari jarraipena emateko aasmoz, kale hori zeharkatzen duen zebra pasabidea zabaldu egingo da espaloiaren mailara igoz eta egungo loradun muinoa galtzadarriarekin zolatuko da, pasealekua luzatu aldera. Halaber, errekaren ertzarako bidea babesten duen munea txikiago egingo da, inguruko zebra pasabide guztiak itsuentzako lauza bereziz ipiniko dira, galtzada ganeko seinaleztatzea barriztuko da eta lur azpian azpiegitura berria ipiniko dute.


MP3 fitxategiaren deskargarekin.

Labels: ,

Bidegorrien Plan Berezia eta herritarren partaidetza

Getxok 33 kilometro bidegorri izango ditu 2011 urtean, 2008-2011ko Bidegorrien Plan Bereziaren aurrerapenean jasotzen denez. Udalerria bizikletaz zeharkatzeko aukera eta 21 ikastetxetara, 7 kirol gunetara, 6 metro geltokietara eta herriko plaza nagusietara iritsi ahal izango da. Bertan jasotzen da ere etorkizunean Andra Mariko hiri diseinura bilduko diren proposamenak.
Jauzi kualitatiboa izango da egitasmo hau Getxorentzat, bizikleta, nagusiki, jolas edo aisialdirako erabiltzetik, garraiobide jasangarri eta ekologikoa, alternatiboa, izatera igaroko delako, beste modu batez erabiliko delako, berbarako, lanera, ikastetxera, erosketa egitera edo etxeetara joateko; hau da, txirrindularen erabilera praktikoa eta egunerokoa ahalbidetuko da gainontzeko garraiobideen benetako alternatiba gisa, Europan dagoeneko bizi bizi dagoen bizikletaren kulturarekin bat egitea duelarik jomuga.
Bidegorri sarearen ibilbidearen aurrerapena itxuratzeko, Getxoko Udalak elkarrizketak izan ditu Leioako Udalarekin (Leioarekin lotzeko Erromotik) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (bere eskuduntzen esparrukoa den kostaldeko bidegorrirako). Proposatutako aurrerapenean, 16 kilometro bidegorri Udalak egin behar du eta beste 4,2 kilometro Foru Aldundiak. Guztiak egun daudenei gehitu behar zaizkie.

Planaren aurrerapenean jasotzen den ibilbidearen zati bat datozen hilabeteetan egingo da, datorren astelehenean, hilaren 21ean hasiko diren Errekagane parkeko zaharberritze lanetan aurreikusten baita bidegorri bat egitea, Leioarekin lotzeko Luis López Osés kalean izango denaz gain. Halaber, Gobernu Taldeak 2008an 300.000 euro bideratuko ditu bidegorri sare berriarekin aurrera egiteko asmoz, aurrerapena izateari utzi eta behin betiko egitasmoa bihurtu ostean.

Herritarren partaidetza

Hain zuzen ere, Udalaren asmoa da proposamenari buruzko iritzia batetik, herritar getxotarrek eta bestetik, garraiobide jasangarriarekin eta bizikletarekin lotuta dauden gizarteko ajenteek agertzea.
Udalerriko auzokideek ere proiektuan parte hartzea nahi dugu. Horretarako, hilabete bateko epean informazioa emateko planaren aurrerapena honako toki hauetara bidaliko ditu Udalak: udalerriko herri ikastetxeetara eta ikastetxe pribatuetara, elkarte ekologistetara, Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkartera, Herritarrak Artatzeko Bulegoetara eta Gazte Bulegora.
Proposatutako trazaketari buruzko iritzia jaso nahi dugu eta baita erabaki zailak hartzera behartuko dituzten gai batzuetarako aukerak ere, esatebaterako bizikletak eta oinezkoak eta bizikletak eta autoak elkarrekin ibili ahal izateko.

Labels: , ,

Erromoko Errekagane kalea eta parkea hobetzeko lanek 1.650.000 euroko inbertsioa ekarriko du. Bi hilabete inguruko epean hasiko dira Gobela ibaiaren paretik doan Erromoko Errekagane kaleko lanak, bertako parkea berantolatzeko helburuarekin.

Horretarako bidegorri bat egingo dute eta oinezkoentzako pasabidea zaharberrituko dute, Ezequiel Agirre kaleko zubia gurutzatu ondoren dagoen parkearekiko lotura barne. Hobekuntza horrekin egungo pasabidea zabaldu nahi da eta aldi berean, aipatu bezala, bizikletetarako bidea egokitu ere. Ezequiel Agirre kaleko beste aldean dagoen enparantzari dagokionez, egun dagoen mendixka txikia kendu egingo da, azalera hori zolatzeko eta horrela irisgarritasuna errazteko.

Errekagane kalean aurrera eramango dituzten lanen aurrekontua 1.120.000 eurokoa izango da. Han espaloia zabalduko dute eta ezintasunak dituzten pertsonentzat aparkatzeko tokiak ipiniko dituzte; kable elektrikoak kenduko dituzte; hiri hornigarri berriak jarriko dituzte eta oinezkoari lehentasuna emateko oinezkoentzako pasabideak era ezberdinean zolatuko dituzte.

Errekagane parkeari dagokionez, inguru horretako urbanizazio proiektuaren zenbatekoa 529.000 eurokoa izango da eta helburua parkea oinezkoentzako bideen bitartez berantolatzea da. Oinezkoen bidearen zoladura berrituko da, zabalera handiago emanez eta bidegorri bat egokituko da. Lanak egiteko epea 3 edo 4 hilabetekoa izango da

Labels: , , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua