Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Zestoan (Gipuzkoa)hasi eta Jone Uria finalaurrekoetarako sailkatu da. Uriaz gain, beste bost bertsolari igo dira oholtza gainera, Iñaki Gurrutxaga, Miren Artetxe, Oihana Bartra, Uxue Alberdi eta Odei Barroso.

Sei final-laurdenetatik lehenengoa izan da Zestoako saioa. Beste bost final-laurdenak urriaren 10ean Leitzan (Nafarroa), urriaren 11n Bilbon, urriaren 17an Uztaritzen (Lapurdi), urriaren 18an Zarautzen (Gipuzkoa) eta urriaren 24ean Laudion (Araba) egingo dira.

Abenduaren 13an, berriz, Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko da Barakaldoko (Bizkaia) BECen.


Adina: 19 urte.

Sorlekua: Getxo (Bizkaia).

Ibilbidea: Matematika ikaslea da. Eskolarteko txapelketetan Bizkaiko txapelduna izan da. Iazko Bizkaiko txapelketan finalaurrekoetara heldu zen. Lehen Txapelketa Nagusia du.



ZORTE ON JONE!

Iturri: Berria.info

Labels: , , ,

Balendin Txiki III. Bertso-paper lehiaketako sariak



Maiatzaren 15ean eman genituen Balendin Txiki III. Bertso-paper lehiaketako sariak, VII. Euskal Eguna eta IX. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan.

Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso batekin erantzun behar zioten: Zein da zure ustez getxoztarrik famatuena?

Arlo desberdinetako pertsonaiak hautatu dituzte, ezagunak zein ezezagunak: Karolo, Xabi Paya, Imanol Landa alkatea, Eneko Acero, Unai Basurko, José Luis Ugarte, Nahikari Ayo,…

Eskola bakoitzetik bi saridun egon dira eta kategoria orokorrean hiru sari eman ditugu. Saridunak honakoak izan dira:

Zabala

Eneko Camiruaga eta Mikel Gamero

Romo

Olatz Cadarso eta Dorleta Laka

Gobela

Mikel Cárdenas eta Arrate Eguzkitza

Zubileta

Ignacio Zamakona eta Ainhoa Diez

San Nikolas

Beñat Arocena eta Olatz Erkiaga

Andra Mari

Ane Férnandez eta Asier Astorkiza

Geroa

Maite Landaluce eta Ihartze González

Labels: , , ,

Bertso jaialdi mundiala '08

Uztailaren 16an, asteazkena
Algortako Biotz-Alai Abesbatza Plaza
22.00
Sarrera dohainik


Udarekin batera, bertso garaia ere iritsi da: festetako ikuskizunak, bertsojirak eta beste izango dira, eta, jakina, nola ez, baita Bertso Jaialdi Mundiala ere. Bertsolaritza freskoena ekarriko du bertso jaialdiak Biotz-Alai plazako karpara, punta-puntako sei parte-hartzaileren eskutik.

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Fredi Paia, Xabi Paia, Amets Arzallus eta Sustrai Colina


www.albegetxo.net


"Algortako San Inazioetako feria berriagoa da, bertako ALBE bertso eskolaren garapenarekin bat etorri dena. Egia esan, azkeneko hamarkadan Getxo ezinbesteko erreferentzia bihurtu da plazaz plaza gabiltzanontzako. Egungo bertso-triki-poteo hain erabiliaren lehenengo zantzuak Algortan ezagutu nituen nik, Bertso Maratoia deritzonean. Zin dagizuet urtean zehar prestakuntza ona eginda joatea komeni dela, ze, garaiak aldatu badira ere, hango Abebe Bikila eta Emil Zatopek Txisplas eta Juan Mari Areitio izango dira beti."

Udako bertso feriak (Berria, uztailaren 9an) Unai Iturriagak idatzia

Labels: ,

Xabi Paya, omenaldia Getxon

Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik, Algortan dugun Bizkaiko bertsolari txapeldunak omenaldi polita jaso zuen aurreko asteko ostegunean, urtarrilak 18, Villamonteko Kultur Etxean. Ekimenaren formatoak eta, batez ere, bertan parte hartu zituztenek, giro eta kutsu guztiz herrikoia eta hurbila eman zioten homenaldiari. Horrela, Elena Coria zinegotziak, hasierako aurkezpena egin zuen eta segidan jendeaurrean pasa ziren Itsaso Paia, Trino Azkoitia, Josu Landeta, Joseba Santxo, Miren, Xabier Amuriza eta Jon Lopategi, euren gogoetak eta zorionak adieraziz. Amaitzeko Xabik berak hartu zuen hitza, beno, hitza ez bertsoa baizik, eta itxiera ezinhobea eman zion ekitaldiari, emozioz beteta. Ekimena ondo bukatzeko lunch txiki bat antolatu zen eta bertan geunden euskaldunon artean sortu zen giro atseginaz gozatzeko aukera eduki genuen guztiok. Segi horrela Xabi, eta zorionak zeure inguru hurbilean egon diren eta dauden guztiei. Eurak izan ziren homenaldiari arima eta bizia eman zizkiotenak.

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua