Osasunari buruzko ikastaroak, Jabekuntza eskolaren berritasuna
Egilea: Imanol Landa. 2009/09/11. Ordua: 10:32 AM.Eskolaren helburua da emakumeen partaidetza soziala eta politikoa sustatzea, historian baztertuta eduki dituzten politika publikoetan eragina eduki dezaten. Horretarako Eskolak partaidetza politikoa eta soziala lerroa berriro eskainiko du, iazko ikasturtean izan ziren lau heziketa ildoak mantenduko ditu eta gainera osasunari buruzko berria martxan jarriko du. “Gai honekin emakumeen bizitza-kalitatea hobetzea lortu nahi dugu gure gorputzei buruzko informazioa, ezagutza eta hausnarketa egitea ahalbideratuz, ondoren gure osasunari dagozkion gaiak guk geuk erabaki ahal izateko” azaldu du gaur ikasturtearen aurkezpenean Keltse Eigurenek, Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotzi arduradunak. Gai honi buruzko hiru tituluak Sexualitatea lehen pertsonan, Emakume nagusien sexualitatea eta Zoru pelbikoa laguntzea dira.
Komunikazio lerroan, berritasun bezala, Kazetarion Berdinsareako kazetariek hedabideen jokabideak aztertuko dituzte, euskaraz eta gazteleraz eta Jende aurrean hitz egiteko teknikak euskaraz errepikatuko da.
Munduko emakumeekin elkartasuna eta trukeari buruzko atalak lehehengoz emakume etorkin eta bertokoen arteko topagunea izango da (otsaila eta maiatzaren arteko hileko azken ostegunetan) eta horretarako ez da izenik eman behar. “Herrialde desberdinetako emakumeak bilduko dira inmigrazioari buruzko genero ikuspegiak agertzeko eta protagonisten bidez migrazio prozesuak eta esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu” adierazi du Berdintasuneko zinegotziak.
Bestalde, Munduko emakumeen literatura eta komikiari buruzko tailerrak mantenduko ditu eta mutilazio genital femeninoei buruzko saioa eskainiko du Adriana Kaplan antropologoak. Ganbiako emakueekin egindako azterlanaren ondorioak azalduko ditu.
Emakumeen Nortasuna eta subjetibotasuna lerroak honako hiru ikastaro berri eskainiko ditu: Nire gorputzaren bila, Genero identitate garaikideen eraikuntza eta Beti atzetik ditudan mamu femeninoak eta aurretik egindako tailerra izango da berriro, hau da Emakumeok eta mamuak.
Azkenik, femninismoari buruzko atalak aurreko urteotan burututako Autodefentsa tailerraz gain, beste bi ikastaro berri eskainiko ditu, Irakurketa feminista literaturan euskaraz eta arte eta kritika feministari buruzkoa.
Izen-ematea
Aurrez izena emateko epea irailaren 14tik 21era izango da Udaletxeko, Andra Mariko eta Romoko Hirritaren Arretarako Bulegoetan, Hirritaren Arretarako Gunean eta www.getxo.net web gunean eta plazen zozketa irailaren 22an izango da. Onartutako zerrendak irailaren 25ean emango dira ezagutzera eta matrikula egiteko epea irailaren 28tik urriaren 6ra arte egongo da zabalik. Ikastaroen prezioa 5 eta 15 euroen artekoa izango da. Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta berdintasuna@getxo.net posta elektronikoan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta EHUk aukera libreko kreditoak emango dizkiete ikastaroetan parte hartzen duten unibertsitate ikasleei.
Labels: berdintasuna, blogetxo, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak, Getxo, getxoblog
Getxoko Jabekuntza Eskolako jardunaldia
Egilea: Imanol Landa. 2009/05/22. Ordua: 11:59 AM.
Getxoko Jabekuntza Eskolak, Basaurikoarekin, Ondarroakoarekin eta Ermuakoarekin batera, ikasturteari amaiera emateko jardunaldia antolatu du datorren ekainaren 6rako “Andrés Isasi” Musika Eskolan, eskoletako ikasleei zuzenduta.
Jardunaldia 11:00etan hasiko da Basauriko Jabekuntza Eskolako Antzerki taldearen emanaldiarekin. Ondoren Nekane Jurado eta Mertxe Larrañaga ekonomilariek “Krisi ekonomikoa eta emakumeongan duen eragin zehatza” gaiaz hitz egingo dute. Eztabaidaren ostean, Ohiulari Klown taldeak klownondorioak aurkeztuko ditu eta 14:30ean ontziaren irteera izango da Areetako ontziralekutik Bilboko Itsas Museoraino. Han, 15:30ak aldera, amaiera emango diote ekimenari.
Parte hartu ahal izateko izena eman behar dute interesdunek Getxoko Berdintasun Zerbitzuan, Hirritaren Arretarako Bulegoan edo berdintasuna@getxo.net posta elektronikora bidali fitxa. Izena emateko epea datorren maiatzaren 28an amaituko da. Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian.

Labels: berdintasuna, blogetxo, emakumeak, getxoblog
Martxoaren 8a: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/03. Ordua: 1:25 PM.
Hiri segurtasunari buruzko azterketa egin nahi da
Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, udalerriko emakume elkarteekin batera, lantegi batzuk antolatu ditu “hiri debekatuaren mapa” egin aldera. Ekimenaren helburua izango da gizon eta andreen eguneroko bizitzan hirigintza garapen desberdinek duten eragina aztertzea. Ekimen hauxe izango da datorren martxoaren 8an, igandean, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan aurten antolatutako ekitaldien ardatz nagusia, “Hiri debekatua. Hirigintza, inseguritatea eta emakumeak” lelopean. Aurtengorako aukeratutako gai nagusia kalea emakumeentzat aldarrikatzea eta aldi berean emakumeak hirigintzako diseinuan kontuan hartzea izan da.
Tailerrek hirigintza genero ikuspegitik aztertu nahi dute eta horregatik helburua hiri segurtasunaren inguruko diagonostikoa egitea da, udalerriko hiri diseinuari lotutako segurtasun arazo nagusiak aztertuz, hala nola, kale azpiko pasabideak, argi gutxi duten lekuak, ikuseremu gabeko bazterrak…aztertuz. Mugikortasuna, gune publikoak zaintzeko erreztasunak, bizikidetza, umeen autonomia eta beste gai batzuk ere aztertuko dituzte. Ondoren genero ikuspegitik hiri mapa egingo dute, hiri debekatuaren mapa alegia, eta jokatzeko proposamena udal zerbitzu teknikariei aurkeztuko diete, udalerriko hiri diseinua egiterakoan emakumezkoak kontuan har ditzaten.
Tailerrak martxoaren 6tik 13ra bitartean egingo dituzte Romoko Nagusien Etxean, Areeta, Neguri eta Romo bertako andreentzat eta Andra Marin auzo horretakoentzat. Algortako taldea Villamonteko Kultur Etxean bilduko da martxoaren 7tik 14ra. Berdintasunerako Zerbitzuan (ostiralerako) eman behar da izena eta doan da, baita berdintasuna@getxo.net-en, eta haurtzaindegi zerbitzua eskatu nahi dutenek bihar, martxoaren 4a baino lehen egin beharko dute.
Bestelako jarduerak
Tailerrekin batera, ostiralean, martxoaren 6an, goizeko 10:00etatik aurrera udalerriko emakumeek V.horma-irudian parte hartu ahal izango dute Algortako San Nikolas plazan. Amaitutakoan Urgull kalean kokatuko dute, iaz burututakoa ordezkatzeko. Ondoren, 12:30ean emakume elkarteen eta erakundeen komunikatua irakurriko dute.
Berdintasun Zerbitzuak kultur ekitaldi batzuk ere antolatu ditu, tartean, martxoaren 10ean “Mujeres pluscuamperfectas” titulupeko liburua aurkeztuko du Diana Raznovich egileak Algortako Kultur Aretoan eta hilaren 15ean Dar-Dar Produkzioak taldearen eskutik, “Menú del día” izeneko antzezpena izango da Areetan, Andres Isasi Musika Eskolan.
Datorren martxoaren 17an, bisita gidatua izango da Bilboko Arte Ederretako Museora, “emakumeen errepresentazioa artean” gaia lantzeko. Izenemateak doakoak izango dira eta interesatuek Berdintasun Zerbitzuan egin beharko dute.
Azkenik, martxoaren 17tik 28ra, Enrique Pimoulier Laspeñas argazkilariaren “Las mujeres en los movimientos indígenas” erakusketa ikusi ahal izango da Romoko Kultur Aretoan.
PDF fitxategiaren deskarga egitarauarekin.

Labels: berdintasuna, emakumeak

Berdintasuneko Zerbitzuak erantzunkizun konpartituaren garrantzia nabarmentzearen aldeko sentiberatze kanpaina jarri du martxan, "Bakoitzak berea, denok batera!” lelopean, II Berdintasuneko Plangintzaren eta Legegintzaldi Plangintzaren barruan.
Kanpainaren helburua emakume eta gizonen arteko harremanen eredu berria lortzearen alde lan egitea da, etxeko lanak eta zaintza lanak benetan bana daitezen eta horrela pertsona guztiok asmo pertsonal eta profesionalak asetzeko moduan egoteko, emakume zein gizon izan” Keltse Eigurenek, Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez. Ildo horretatik, etxeko lan eta zaintzaren arduradun nagusiak izateak lan arloan emakumezkoei dakarzkien desabantaila eta diskriminazioak ere agerian utzi nahi ditu.
Kanpainaren euskarria Udalak kaleratutako foiletoa da eta horren 4.000 ale banatuko ditu ohiko lekuetan, hau da, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren, Gurasoen Elkarteen, udalerriko elkarteen, Kultur Etxearen, Euskaltegien eta abarren artean. Liburuxkak agerian uzten du etxe batean bizi diren pertsona guztien artean lana banatzearen beharra.
Liburuxkaren lehen atalak azken urteotan eman diren aldaketak eragin duten pertzepzioa eta zenbait datuk erakusten duten errealitatea batera jartzen ditu. Horrekin batera, egoera eraldatzeko eta konpartituagoa lortzeko eman beharreko hainbat urrats ere jasotzen ditu.
Ekintzak
Kanpainaren barruan, Udalak Algortako Kultur Etxeko gizonentzako komunean haurrei pixohialak aldatzeko gunea egokitu du eta bestetik, oinezkoeen gunetan hainbat trafiko seinale aldatu ditu. Horietan lehen emakumezko bat umearen kotxearekin agertzen zen eta orain figura neutroa ikus daiteke.
Labels: berdintasuna
Otsailak 27 eta 28: “Boterea eta partaidetza: Genero begirada bat politikari” Apirilak 3 eta 4: “Negarra eta fusilatik haratago: emakumeak bakea eraikitzen”
Apirilak 24 eta 25: “Feminismoa eta ekologia: naturaren aurkako aliantza bat?"
Maiatzak 29 eta 30: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren dilemak”
Ekimenaren helburuak proposatutako gaien inguruan dauden eztabaidak ezagutaraztea, hausnarketa bultzatzea, iritziak jaso eta elkartrukatzea eta ikuspegi feminista batetik aztertzea dira.
Dominique Saillardek, Berdintasuneko eta gatazkak konpontzeko alorretako adituak zuzenduko ditu saio guztiak. Villamonteko Kultur Aretoan izango diren lau saioetarako izenematea egiteko epea otsailaren 2tik 10era izango da udalerriko Hirritaren Arretearako lau bulegoetan, hau da, Udaletxekoan, Algortakoan, Andra Marikoan eta Romokoan eta Udaltzaingoko Hirritaren Arretarako Gunean ere. Seminario bakoitzeko prezioa 5 eurokoa izango da eta informazio gehiago lortzeko Udal Berdintasun Zerbitzuko 94 466 01 36 telefono zenbakira edo berdintasun@getxo.net posta elektronikora jo dezakete interesatuek. Haurtzaindegi zerbitzua izango da.
Labels: berdintasuna, emakumeak, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak, feminarioak
Lehenengo getxotarrak: emakumea Getxoko historian (XIV-XVII)
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/19. Ordua: 1:44 PM.
Cristina Ayuso historialariak irabazi du Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako “Emakumeen ekarpena Getxoko historian” ikerketa beka “Lehenengo getxotarrak: emakumea Getxoko historian (XIV-XVII mendeen artean) izeneko proiektuarekin.
Berdintasun Zerbitzuak lehenengo aldiz antolatutako ikerketa bekaren helburua Getxoko emakumeek historian zehar edozein alorretan bete duten paperaz datu berriak argitaratzea edo datu jakinetan sakontzea da.
Deialdira 12 proiektu aurkeztu dira, 5 getxotarrek aurkeztutakoak eta denetariko gaiak aztertzeko, tartean emakumeen papera arte, historia, erlijioan, kirol edo elkarteen munduan. Azkenean Erdi Aroan Getxoko emakumeen ekarpenari buruzko ikerketa aukeratua izan da, proiektuaren kalitateagatik eta garai horri buruzko ikerketak eduki dezakeen nobedadeagatik.
Cristina Ayuso, Durangokoa da, 33 urte ditu eta Historian Lizentziatua da. 7.000 euro jasoko ditu, orain %75ª, eta gainerakoa behin betiko txostena ematen duenean, datorren abenduaren 15a baino lehen.

Labels: beka, berdintasuna, emakumeak
Emakumeen ekarpena Getxoko historian
Egilea: Imanol Landa. 2008/10/06. Ordua: 12:42 PM.
Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “Emakumeen ekarpena Getxoko historian” ikerketa beka deitu du. Ekimen honen helburua Getxoko emakumeek bete duten paperaz datu berriak argitaratzeko edo datu jakinetan sakontzeko da. Legegintzaldi Plangintzan agertzen denez, Getxoko emakumeek historia, eta bizitza artístico, kultural, sozial, ekonomiko edota politikoan, hau da gure udalerriko historian, egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera eman nahi da, meendeetan, emakumeak baztertuak izan baitira historia ofizialean.
Lanak aztertuko duen gaia emakumeek Getxoren historian izan duten paperari buruzko datuak eskaintzen dituen edozein ikerketa izango da. Emakume batek modu indibidualean, emakume talde batek edo Getxoko emakumeek kolektibo gisa historian eginiko ekarpena izango da ikerketa honen helburua. Edonola ere, Getxoren edota inguruaren historiari eginiko ekarpenak edo betetako paperak udalerri honen errealitate kultural, sozial, ekonomiko edo politikoa erakutsi behar du.
Beka norbanakoak edo taldeak eska dezakete. Ikuspegia historikoa, hezkuntzakoa, lanekoa, ekonomikoa... izan daiteke; diziplina ugari bateratu ditzake halaber. Beka eskatu ahal izateko, parte hartzaileek lan proiektu bat aurkeztu behar dute, gehienez 10 foliotakoa, 2008ko azaroaren 15a baino lehenago, Getxoko Udaleko Erregistro Nagusian. Hau jarri behar da: “EMAKUMEEN EKARPENA GETXOREN HISTORIAN” IKERKETA BEKA”.
Informazio gehiago
PDF fitxategiaren deskarga ikerketa bekaren xehetasunekin.

Labels: beka, berdintasuna, emakumenak, hstoria
Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak: ikastaro eskaintza eta plaza gehago
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/15. Ordua: 6:02 PM.
Datorren irailaren 15etik 19ra zabalik egongo da Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren 2008-2009ko ikasturtean parte hartzeko aurre inskripzioa egiteko epea. Sareko proiektua da eta bertan Getxoko, Ermuako, Basauriko eta Ondarroako Udalek hartzen dute parte. Eskolaren helburua emakumeen parte hartzea bultzatzea da, politikan eta gizartean eta urterik urte sendotzen ari da emakumeen gogoeta, trebakuntza eta elkartze gune gisa, horien artean interes handia pizteaz gain, ikasturtearen hasierari buruz galdetzen jasotako dei ugarik erakusten duenez.Bosgarren edizio honek 274 plaza (iaz baino 94 gehiago) eta 17 ikastaro (iaz 12 izan ziren bitartean) eskainiko ditu eta honako trebakuntza lerro hauek mantenduko ditu: emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna, komunikazioa, feminismoa eta munduko emakumeekiko elkartasunaren eta trukearen lerroa. Ikastaroak Algortako eta Erromoko Kultur Aretoetan eta Algortako Juan Bautista Zabala ikastetxean izango dira.
Informazio gehiago
Labels: berdintasuna, emakumeak, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak
Euskal gizonen eskutitza, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra
Egilea: Imanol Landa. 2008/04/24. Ordua: 10:08 AM.Aitzitik, gizartea antolatzeko modu honek modu negatiboan eragiten digu, eta gure nortasuna eraikitzeko gizartean eredu izan den tradiziozko gizonen eredu matxistak ez gaitu asetzen, eta gainera, gure izaera garatzeko prozesua baldintzatzen du.
Bidezkoa da egoera aldatzea, emakumeen eskubidea delako, eta gizarte osoaren onerako izango delako, egoera aldatzea onuragarria izango baita gizonentzat ere.
Horregatik, eta sexismoak eragiten dizkigun kalteak gainditzeko asmoz, berdintasuna oinarri duen gizartea eraikitzeko konpromisoa hartuko dugu, banaka nahiz taldean, emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berberak izan ditzagun, eta batzuon eta besteen ekarpenak eta beharrak modu berean balora daitezen. Horretarako konpromiso hauek hartuko ditugu:
-Emakumeek sexismoaren aurka egindako aldarrikapenekin bat egingo dugu eta bazterketa sexisten aurka egiten duten borroka oro babestuko dugu, eta bereziki, indarkeria matxista gaitzetsiko. Gainera, jendaurrean eta modu aktiboan gaitzetsiko ditugu halako bazterketa-jarrerak eta ez ditugu onartuko geure inguruan.
-Egoera, esperientzia eta jarrera guztiak haintzat hartuta, berdintasunik gabeko gizarte honi eusten dioten eguneroko balio eta jarrerak berraztertuko ditugu, eta beste gizon batzuei laguntzen saiatuko gara, aldaketa pertsonalen eta gizarte-aldaketen bide honekin bat egin dezaten.
-Geure burua eta besteena zaintzeaz arduratuko gara, pertsonen osasunaren eta segurtasunaren aurkako arrisku-jarrerak bultzatu ordez.
-Etxeko lanak eta familiakoak zaintzeko lanak geuretzat hartuko ditugu, baita gure izaera eraikitzeko bide gisa ere, eta bereziki, zaintzeko baimen, eszedentzia eta lanaldi murrizketez gozatuko dugu.
-Askotariko sexualitatea lortzearen alde, egingo dugu, mitorik gabe, konparaziorik egin gabe eta ezer ezarri gabe, elkarrekin gozatuz eta elkarri plazera emanez. Sexualitate librearen eta sexu-aukera zein sexu-orientazio librearen aurkako jarrera ororen aurka egingo dugu.
-Geure nortasuna libreki eraikitzen saiatuko gara, rolak eta estereotipoak alde batera utzita, geure emozioak eta sentimenduak osorik garatzeko.
-Indarkeria ez dugu arazoak konpontzeko zilegizko tresna gisa hartuko. Baztertu egingo dugu eta bide baketsuak eta elkarrizketa erabiliko ditugu egoera korapilatsuak konpontzeko.
Euskal gizonon konpromisoa berdintasunaren aldeko apustu sendoa da. Beharrezkoa da herritar libre, autonomo, zuzen eta zoriontsuagoen gizartea eraikitzeko.
Atxikitzeko orria
Labels: berdintasuna, emakumeak, indarkeria